
Moda y sostenibilidad: los retos de la economía social y circular en el sector textil
Ehungintzaren sektoreak tsunami normatiboari eta erronka handiei egin behar die aurre, eta balio-kateko eragile guztiak neurriak hartzera eraman ditu horrek. Ikastaro honek sektorearen egungo egoera, erronka nagusiak eta ekonomia sozial eta zirkularrerako trantsizioa bultzatzen duten irtenbideak aztertzen ditu.
Azalpena
Ehungintzaren sektorea hirugarrena da munduan ur kontsumoan eta lurzoruen erabileran; eta bosgarrena lehengaien erabileran eta berotegi-efektuko gasen igorpenean. 7.500 litro ur behar dira bakero batzuk ekoizteko. Jantzien sektoreak 93.000 milioi metro kubiko ur erabiltzen du urtero, 5 milioi pertsona bizirik irauteko adina. Modaren industria da uraren guztizko galeraren %20aren erantzulea mundu mailan. Arropa eta oinetakoen ekoizpenak berotegi-efektuko gasen %8 eragiten du. Segundo bakoitzean, zabor kamioi bat betetzeko adina ehun kopurua lurperatzen edo erretzen da... ehungintzaren ekoizpenean eta kudeaketan neurriak hartu ezean, aurre egin beharreko erronken dimentsioaren ikuspegia ematen digute datu horiek.
2025eko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean Europar Batasuneko araudi berria. 2018ko zuzentarau berri horrek ehun hondakinen gaikako bilketara behartzen ditu estatukideak, bai eta hondakin horiek berrerabiltzeko eta birziklatzeko helburu batzuk ezartzera ere. Saldu gabeko ehun soberakinak suntsitzea ere debekatuta dago. Legeak Ekoizlearen Erantzukizun Hedatua (EEH) jasotzen du, enpresek beren produktuekiko dituzten betebeharrak handitzen dituen kontzeptua. Fabrikatzaileak sortzen dituzten produktuak berreskuratzeko prozesuan inplikatzea bilatzen du, eta merkatuan jartzen dituzten produktuen gainean duten erantzukizuna helaraztea. Neurri horiek, ekodiseinuarekin zerikusia duten beste neurri batzuekin batera, kontsumo osteko ehungintzaren bilketaren, tratamenduaren eta merkaturatzearen sektorea iraultzen ari dira.
Eta hori guztia laneratzeko enpresen funtsezko eginkizunarekin, horiek baitira une honetan ehun hondakinak biltzeko, tratatzeko eta berrerabiltzeko/birziklatzeko jardueran dihardutenak. 7/2022 Legearen 19. xedapen gehigarriak, Estatuan eta Europar Batasunean modu aitzindarian, laneratzeko enpresei bideratutako kontratazioa ezarri du ehun hondakinak, altzariak eta tresnak biltzeko eta tratatzeko; kontratu publikoen %50ekoa, hain zuzen ere. Laneratzeko enpresak interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten erakundeak dira (Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legearen 5.4 artikulua), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 106. artikuluan jasotako lehia askearen eta merkatu askearen printzipioen salbuespen.
Espainian, laneratze enpresok bereizita biltzen den ehun hondakinaren erdia baino gehiago biltzen dute. Horrela, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzea eta laneratzea lortzen da, iraunkortasunean ez ezik, gizarte ekonomian ere aurrera egiten lagunduz.
Uda Ikastaro honetan, prozesuaren balio kateko eragile garrantzitsuek hartuko dute parte, aurrean ditugun erronkak partekatzeko eta egungo kontsumo ereduak eragindako kutsadurari aurre egiteko lan publiko-pribatu koordinatu baten beharra zabaltzeko.
Helburuak
Ehungintzaren industrian oro har, eta modarenean bereziki, berrerabilpenean eta birziklapenean dauden erronkak partekatzea.
Arloko jardunbide egokiak aztertzea.
Gizarte ekonomiari balioa ematea, berrerabileraren helburuak lortzeko funtsezko tresna baita.
Eremuko eragileen arteko lankidetzan eta lankidetza publiko-pribatuan aurrera egitea, sektorearen erronkei aurre egiteko.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Metodologia parte-hartzailea baliatuko da, galderei eta elkarreraginari tartea egingo dieten mahai-inguruen bidez; ekoizpen lantokietara bisita; eta networking saioa erronkak identifikatzeko eta parte-hartzea bultzatzeko.
Programa
2025-07-17
Registro / Erregistroa
“La sostenibilidad en la era del Fast Fashion: El estado del arte del sector textil “
Adaptación de los fabricantes
- Edu Uribesalgo Altuna Altuna | Ternua Group - Director de Innovación y Sostenibilidad
SCRAP Textil: cambios en el marco normativo
- Alberto Fernández | SCRAP Re-viste - Director de operaciones
El rol de los gestores textiles
- Aitziber Zubillaga Murgiondo | Emaus Gizarte Fundazioa - Zuzendari nagusia / Directora General
Mahai ingurua: “Coloquio “
- Ane Salaberria Belasco | Emaus Gizarte Fundazioa - Ingurumen arduraduna / Responsable de Medio Ambiente (Moderatzailea)
- Edu Uribesalgo Altuna Altuna | Ternua Group - Director de Innovación y Sostenibilidad
- Alberto Fernández | SCRAP Re-viste - Director de operaciones
- Aitziber Zubillaga Murgiondo | Emaus Gizarte Fundazioa - Zuzendari nagusia / Directora General
Preguntas público
Atsedena
Visita a centro de tratamiento textil de Errentería
“Visita guiada “
- Aitziber Zubillaga Murgiondo | Emaus Gizarte Fundazioa - Zuzendari nagusia / Directora General
- Mari Luz Ferro | Koopera - Coordinadora general
Lunch y Brainstorming: ¿Retos y soluciones del sector?
2025-07-18
Registro
“Retos del sector textil ante la nueva regulación “
Papel de las instituciones
- Mónica Pedreira Lanchas | Diputación Foral de Gipuzkoa - Directora General de Transición Ecológica - Departamento Sostenibilidad
Contratos reservados
- Pedro Carrasco | Koopera - Relaciones Institucionales
Necesidades curriculares /green skills
- Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga | UPV/EHU - Profesora e Investigadora
Aplicación en la industria
- Olga Martín García | ACLIMA - Directora General
Adaptación de los comercios
- Nerea Rodriguez | San Sebastian Shops - Gerentea
Mahai ingurua: “Coloquio “
- Ane Salaberria Belasco | Emaus Gizarte Fundazioa - Ingurumen arduraduna / Responsable de Medio Ambiente (Moderatzailea)
- Mónica Pedreira Lanchas | Diputación Foral de Gipuzkoa - Directora General de Transición Ecológica - Departamento Sostenibilidad
- Pedro Carrasco | Koopera - Relaciones Institucionales
- Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga | UPV/EHU - Profesora e Investigadora
- Olga Martín García | ACLIMA - Directora General
- Nerea Rodriguez | San Sebastián Shops - Gerentea
Preguntas público
Atsedena
“Impulsando la transición social y sostenible “
Moda Sostenible
- Gema Gómez De Pablo | Slow Fashion Next - Directora estratégica
Comercialización segunda mano
- Cristina Salvador | AERESS - Coordinación general
Reciclador textil
- A determinar | Sin confirmar
Innovación textil
- A determinar | Sin confirmar
Coloquio
Preguntas público
Zuzendariak

Ane Salaberria Belasco
Emaus Gizarte Fundazioa
Ingurumen Zientzietan Lizentziatua, eta kalitate eta laneko segurtasun eta osasunari buruzko prestakuntzarekin, bere ibilbide profesional osoa eremu horietan garatu du, ardura-postuak betez zenbait sektoretan, hala nola automobilgintza, energia berriztagarriak, ikerketa eta ekipamendua. Gaur egun, Emaus Gizarte Fundaziotik, ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektu batzuk gidatzen ditu.
Hizlariak

Pedro Carrasco
Zuzenbidean Doktorea. Compliance officer aditua. Lizitazio publikoen teknikaria.

A determinar

Alberto Fernández

Mari Luz Ferro

Gema Gómez De Pablo

Olga Martín García
ACLIMA, Basque Environment Cluster, Directora General
Kimika Zientzietan lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Executive MBA Bartzelonako Unibertsitatean. Esperientzia profesional handia du enpresan, eta nabarmentzekoa da VIDRALAn egindakoa, zuzendaritzako hainbat kargu izan baititu. Ordezkari gisa parte hartu du beiraren sektoreko elkarte garrantzitsuetan, hala nola FEVE - European Federation of glass packaging and glass tableware makers eta ANVEFI - Beirazko Ontzien Fabrikatzaileen Elkarte Nazionala -, eta berrikuntzaren esparruko beira-partzuergoetan, hala nola IPGR edo ICG. Gaur egun, Olga Martín Aclimaren zuzendari nagusia da. Klusterrarekin eta bere Plan Estrategikoarekin konpromisoa du. Horren adibidea euskal ingurumen-sektorea lehiakortasun-palanka gisa kokatzea gainerako sektoreentzat. Aclima-Basque Environment Cluster Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferentea eta biltzailea da. Sektore pribatua, ezagutzaren eremua eta sektore publikoa ordezkatzen ditu.

Mónica Pedreira Lanchas
Diputación Foral de Gipuzkoa
Ingeniera Agrónomo. Actualmente, es la Directora de Medio Ambiente de la diputación de Gipuzkoa. Tiene una dilatada experiencia profesional de más de 10 años como Directora de Medio Ambiente de grupo promotor constructor del sector privado.

Nerea Rodriguez

Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga
Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Doktorea Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea eta Ingurumen Teknologien irakaslea Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2017tik UPV / EHUren Iraunkortasun eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaria da. Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeatzatik iraunkortasuna eta gizarte konpromisoa bultzatzen du kudeaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzian. Ekonomia Zirkularra: aplikazioa enpresan masterraren batzorde akademikoaren kidea da. Espainiako Garapen Iraunkorrerako Sarearen (REDS) lehendakariordea da ere.

Ane Salaberria Belasco
Emaus Gizarte Fundazioa
Ingurumen Zientzietan Lizentziatua, eta kalitate eta laneko segurtasun eta osasunari buruzko prestakuntzarekin, bere ibilbide profesional osoa eremu horietan garatu du, ardura-postuak betez zenbait sektoretan, hala nola automobilgintza, energia berriztagarriak, ikerketa eta ekipamendua. Gaur egun, Emaus Gizarte Fundaziotik, ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektu batzuk gidatzen ditu.

Cristina Salvador

Edu Uribesalgo Altuna Altuna
Ternua Group
Ternua Group enpresaren sortzaileetako bat da, eta gaur egun beraren berrikuntza eta jasangarritasun zuzendaria ere bada. Ehungintzaren negozioan lan egiten du 1986az geroztik, negozioaren zenbait alderditan inplikatuz, hala nola produktuaren zuzendaritza, marketinaren zuzendaritza edo hornidura-katea. Gaur egun, produktuaren garapen koordinatzeaz gain, berrikuntza- eta jasangarritasun-estrategiak erakundean definitzeko eta abiatzeko arduraduna da.

Aitziber Zubillaga Murgiondo
Emaus Gizarte Fundazioa
Aitziber Zubillaga Murguiondo Emaus Gizarte Fundazioaren zuzendari nagusia da 2023ko urriaz geroztik. Fundaziora sartu zen erakundean etapa berri bat gidatzeko eta haren eginkizuna etorkizunari begira indartzeko. Kudeaketa, estrategia eta eraldaketari buruzko prestakuntzarekin, proiektuetan parte hartu du eta gidatu ditu zenbait jarduera-arlotan: kultura, zahartzeari lotutako berrikuntza, prestakuntza eta dibulgazioa. Etapa berri honetan, Emaus Gizarte Fundazioa bere rola indartzen ari da gizarte-eraldaketaren eragile gisa, bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta ekologikoagoa den gizarte bat eraikitzen laguntzeko, pertsonak erdigunean jarriz eta gizartearen begirada aldatzeko prozesuetan eta inklusio-prozesu pertsonalizatuetan lagunduz.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-07-17 arte |
---|---|
25,00 EUR |
Online zuzenean | 2025-07-17 arte |
---|---|
25,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

8 - Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
Hazkunde ekonomiko jasangarria eta inklusiboa, enplegu erabatekoa eta produktiboa, eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Gai gakoak: lan duina, enplegu erabatekoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta ETEak sustatzea, lan eskubideak, lan ingurune seguruak, gazteen enplegua, aukera eta ordainsari berdintasuna, finantza erakundeak indartzea, hazkunde ekonomikotik bereiztea eta ingurumen degradazioa.
Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.
Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago
17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago