HELIOS-One Health Living Lab: osasuna, ingurunea eta komunitatea konektatzeko
~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online
Oihana Díaz de Cerio eta Olgalú Hernández-Manriqueren hitzaldia.
Helios-OHLL espazioak ezagutza, komunitatea eta ekintza batzen ditu Butroe ibaiaren behe-arroan eta Plentziako badian dauden osasun- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko.
Azalpena
Osasunarekin, giroarekin eta komunitateen ongizatearekin zerikusia duten gaur egungo erronkak konplexuak dira eta elkarrekin estuki lotuta daude. Helios-OHLL Plentziako badiaren eta Butroeko estuarioaren inguruan garatu da, eta ikertzaileen, administrazio publikoen, gizarte zibilaren, sektore pribatuaren eta ingurune naturalaren arteko lankidetzarako espazio gisa planteatzen da.
One Health ikuspegia eta Living Lab delakoen metodologia uztartzen ditu testuinguru erreal batean. «Helize boskoitzaren» ikuspegia hartu da hura kontzeptualizatzeko: akademia, administrazio publikoa, herritarrak eta gizarte zibila, industria eta ingurumena. Hala, ezagutza, interes eta gaitasun desberdinak dituzten eragileen arteko lankidetza bultzatzen da.
Eredu kontzeptualak elkarri lotutako bost alderdi kokatzen ditu Living Lab-aren bihotzean: ezagutza eta ikerketa, partaidetza-prozesuak, ekintzak, hezkuntza eta komunitatearen sentsibilizazioa. Alderdi horien oinarria Living Lab-a antolatzea ahalbidetzen duten estrategia eta eragiketak dira. Barneko eragin- eta ebaluazio-prozesuek eta epe luzeko jasangarritasun-prozesuek, berriz, nola funtzionatzen duen ikasi, ebaluatu eta sendotzeko balio dute.
Helios-OHLL espazioaren baterako diseinu-prozesua 2023 eta 2026 artean garatu zen, hauekin hasita: BC3, Plentzia Marine Station (PiE-EHU) eta JRL-EAR. Living Lab-aren ikuspegia, eginkizuna, balioak, eragileak eta balizko ekintzak definitu ziren, barne-lana kanpoko eragileekin egindako bilera eta tailerrekin konbinatuta. Lehen kanpo-tailerra 2025eko ekainean egin zen, 11 erakundek hartu zuten parte eta One Health-ekin lotutako 48 jarduera identifikatu ahal izan ziren. 2026ko martxoan, bigarren tailer bat egin zen 14 instituzio eta erakunderekin. Bertan, premiak lehenetsi ziren eta sei proposamen zehatz egin ziren, besteak beste, osasunarekin eta kirolarekin, belaunaldien arteko partaidetzarekin, ingurumen-monitorizazioarekin, analisiarekin eta sentsibilizazioarekin lotuak.
Prozesuak sei lan-ildo ere jorratu ditu: estrategia, eragileen mapaketa, jardueren mapaketa, gizarte-zientzien zereginari buruzko eztabaida, epe luzerako jasangarritasunerako aplikazioak eta ikastetxeekiko komunikazioa. Aldi berean, One Health adierazleen inbentario bat prestatu da. Hainbat alderdi biltzen ditu: klima-aldaketa, kutsadura, testuinguru soziala, kostaldeko patogenoak, osasun-egoera eta testuinguru biofisikoa.
Hitzaldian, Helios-OHLL espazioaren ibilbidea aurkeztuko da, kontzeptualizaziotik ezarpenaren lehen urratsetara arte, eta hainbat gai landuko dira: lurralde jakin batean One Health Living Lab bat nola eraikitzen den, eragileen aniztasuna dela-eta zer aukera eta erronka dauden eta baterako sorkuntzako esperientziek nola lagun dezaketen klima-aldaketara egokitzen eta tokiko erresilientzia indartzen.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-12-17
“ HELIOS-One Health Living Lab: Para conectar salud, ambiente y comunidad“
Hizkuntza: gaztelania
Helios-OHLL reúne conocimiento, comunidad y acción para afrontar los retos de salud y del ambiente en la cuenca baja del río Butrón y la Bahia de Plentzia.
- Oihane Diaz de Cerio Arruabarrena | PIE - EHU - Profesora agregada de Zoología y Biología Celular Animal de la EHU e investigadora de la Estación Marina de Plentzia (PiE-EHU) | EHUko Zoologia eta Animalien Biologia Zelularreko irakasle agregatua eta Plentziako Itsas Estazioko (PiE-EHU) ikertzailea.
Hitzaldia
Hizkuntza: gaztelania
- Olga Hernandez Manrique | BC3 - Investigadora postdoctoral en el Basque Centre for Climate Change (BC3) | Doktoretza osteko ikertzailea Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan.
Eva Caballero kazetariak hizlariekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con las ponentes una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Olgalú Hernández-Manrique: doktoratu ondoko ikertzailea Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroan. Biologoa eta biodibertsitatean, espezieen eta habitaten kontserbazioan eta kudeaketan doktorea, Alacanteko Unibertsitatean. Hauek dira bere lanaren ardatza: sistema sozioekologikoak, paisaiaren jasangarritasuna, gobernantza eta diziplinaz gaindiko ikuspegiak osasunaren, ingurumenaren eta lurraldearen arteko erlazioan.
Oihane Diaz de Cerio: irakasle agregatua Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia sailean. Ikertzailea Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian + One Health (BZIT+OH) taldean eta Plentziako Itsas Estazioan (PiE-EHU). Ingurumen-kutsadurak itsas organismoetan dituen ondorioak aztertzen ditu, bereziki arrainen ugalketa-organoetan dituenak.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
