Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira
Arantza Aldezabal eta Ana Galarragaren arteko elkarrizketan, berotegi efektua eragiten duten gas guztiak ezin direla sartu zaku berean azpimarratu zen.
Aurten udazkenean bukatuko diren Uda Ikastaroen 39. Edizioak harrera aparta izan du
UPV/EHUko Uda Ikastaroetako antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete 170 jardueretan, COVID-19ak sortu duen ezohiko egoera arren parte hartu duten 10.074 pertsonei.
2021erako Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko epea zabalik
2021ean Uda Ikastaroen 40. edizio berezia ospatuko da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak antolatua.
Ez dugu eraldaketa erradikala behar, baina bai gizartearen eraldaketa sistemikoa
Covid-19aren krisiak krisi klimatikoa indartzeko balio dezake.
Hezkuntza jasangarria
Sistema bat sortu behar da, denok hezkuntzarako sarbidea izan dezagun. Partaidetza-sistema bat, lankidetzakoa eta kooperatiboa, lehiarik gabekoa, hezkuntza presentziala eta hezkuntza telematikoa barne hartzen dituena.
Iraultza energetikoa elektrizitatetik pasatzen da
Trantsizioa eboluzioa da. Trantsizio energetikoa, zerbait berrira iristeko bidea, energiaren zentzuzko erabileran, berriztagarrien erabileran eta garapen jasangarrian oinarritua.
Turismo jasangarriaren aldeko apustua
Online Ikastaroa, urtarrilaren 8tik otsailaren 5era. Turismo jasangarriko ekimenak abian jartzeko jarraibideak emango dira, batez ere landa- eta natura-turismoan.
2020ko Uda Ikastaroen Memoria
Pandemiak markatuta duen urte honetan, beste edizio bat ospatzeaz gain, harrera bikaina izan dugu.
BERRIKAS DEZAGUN
UPV/EHUko Uda Ikastaroek 40 urte beteko dituzte etorkizunari buruzko gogoeta egitera gonbidatuz
BBVA Fundazioaren Bilboko egoitza historikoan, Eva Ferreira UPV/EHUko errektore eta Uda Ikastaroen presidenteak, BBVA Fundazioaren zuzendariak eta Itziar Alkorta Uda ikastaroen zuzendari akademikoak Uda Ikastaroen 40. edizioa aurkeztu dute.
Ingurumen-hezkuntza eskoletan
"7 saberes para la educación ambiental en la escuela" Ikastaroak interes handia piztu zuen ingurumen hezkuntzan interesa duten pertsonen artean, bai planteamendu berritzailea egiten zuelako, Morinen jakintzak ingurumen hezkuntzarekin lotzean, bai hizlariak ospe handikoak zirelako nazioartean. Ikastaroaren xede ziren ikasleez –2030eko eskolako agendaren proiektuetako koordinatzaileak– gainera, ikastaroak unibertsitatean, enpresan eta ingurumen hezkuntzaren aholkularitzan diharduten pertsonak erakarri zituen, besteak beste.
