Elikagai iraunkorragoak nola lortu

Donostia Sustainibility Forumaren bigarren edizioko lehen webinarrak elikadura eredu jasangarriagoak lortzeko mahaingaineratzen diren erronkak eta aukerak jorratu zituen.  Hitzaldia Jaime Zufiak eman zuen, Azti teknologia zentroko Prozesu Eraginkorren eta Iraunkorren Saileko koordinatzaileak eta elikatze-katearen eko-eraginkortasunarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ekimenetan aditua.

Farmakokutsadura: ingurumena mehatxatzen duen kutsadura ikusezina

Kutsatzaile berriek ingurumenean duten presentzia ez da gaurko albistea. Pestizidak, gizakientzako eta animalientzako botikak, produktu kosmetikoak, industria jardueretatik eratorritako nanopartikulak, mikro eta nanoplastikoak, eta legez kanpoko drogak askotan agertzen dira ingurumenean, normalean uraren kutsaduraren bidez, eta horiek ekosistemetan dituzten eraginak ez dira ia aztertu oraindik.

Biodibertsitatea mantentzeko abeltzaintzak duen eginkizuna ez da kontuan hartzen klima-aldaketaren eztabaidan.

Abeltzaintzak gaur egun rolik duen ala ez, horixe da galdera. "Ikerlariak oso harroputzak izango ginateke, eginkizuna baduela ziurtatuko bagenu.  Batzuek diote ezetz, ez duela eginkizunik. Eta klima-aldaketari aurre egin nahi badiogu, denok begano bihurtu behar genukela. Bitartean, beste batzuek baietz diote, gero eta gehiago garelako eta elikagai gehiago behar ditugulako ".

Subscribe to