Nekazaritza ezaren kostua eta zerbitzu ekosistemikoak
Lurraldearen, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik
Azalpena
Hipotesi bat mahai gainean jarri nahi da: Gipuzkoa lurralde aldapatsua izan arren (kasu askotan makinaz lantzea zaila dena), lur emankorra izan da, hein handi batean hezetasunari esker. Hala ere, azken urteotan lurra lehortzen ari dela diote ikerketek.
Testuinguru honetan, nekazaritzarik ezean, zer nolako eta zenbateko kostua izango luke egoerak?
Aipatutakoarekin lotura zuzena duten zerbitzu ekosistemikoak —bereziki CO₂ xurgatzen laguntzen dutenak— identifikatzea beharrezkoa da, gizarteak horien balioa aitortu eta, ahal den neurrian, jarduera horiek egiten dituztenak konpentsatzeko.
Helburuak
Nekazaritzak Gipuzkoan pisu ekonomiko txikia izan arren, jarduera horretan ez aritzeak izango lukeen kostua bistaratzea, eta, aldi berean, zerbitzu ekosistemikoen —CO₂ xurgapena eta airearen kalitatea hobetzea, besteak beste— konpentsazioa aztertzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Lehen sektorearekin zerrikusia dutenak eta gizarte osoa
Programa
2026-09-15
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: euskara
Zer gertatuko litzateke nekazaritza desagertuko balitz?
- Joseba Aranburu Ganzarain | Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendari Nagusia. aLurralde Oreka Berdea Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
“Ikastaroaren helburua“
Hizkuntza: euskara
- Rodrigo Vilar Aranda | Aurkezlea eta moderatzailea
“Nekazaritza eza“
Hizkuntza: euskara
- Jakoba Errekondo Saltsamendi | Agronomoa eta paisajista.
“Kostu ekonomikoak“
Hizkuntza: euskara
- Miren Arantza Madariaga Aberasturi | ELIKA Fundazioko zuzendari kudeatzailea
“Costes medioambientales“
Hizkuntza: gaztelania
- Marc Castellnou Ribau | Analista estratégico internacional de incendios forestales. Jefe Área GRAF (Grupo de Actuaciones Forestales)
“Gizarte kostuak ongizate integrala“
Hizkuntza: euskara
- Miren Arantza Madariaga Aberasturi | ELIKA Fundazioko zuzendari kudeatzailea
Kafe atsedena
“Zerbitzu ekosistemikoak“
Hizkuntza: euskara
- Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia | Mondragon Unibertsitatea (Zoom bidez parte hartuko du)
“Soluciones y alternativas“
Hizkuntza: gaztelania
- Jorge Garbisu Buesa | Ingeniero agrónomo con larga trayectoria en el campo de la agricultura y el desarrollo rural
Mahai ingurua: “Equilibrio económico + social + medioambiental“
Hizkuntza: gaztelania
- Jorge Garbisu Buesa | Ingeniero agrónomo con larga trayectoria en el campo de la agricultura y el desarrollo rural
- Miren Arantza Madariaga Aberasturi | ELIKA Fundazioko zuzendari kudeatzailea
- Jakoba Errekondo Saltsamendi | Agronomoa eta paisajista.
- Marc Castellnou Ribau | Analista estratégico internacional de incendios forestales. Jefe Área GRAF (Grupo de Actuaciones Forestales)
- Arantxa Ariztimuño Larraza | Drectora de Agricultura y Equilibrio Territorial
Amaiera eta Ondorioak
Zuzendariak

Joseba Aranburu Ganzarain
Gipuzkoako Foru Aldundia
Hizlariak

Joseba Aranburu Ganzarain
Gipuzkoako Foru Aldundia
Arantxa Ariztimuño Larraza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendaria.
Marc Castellnou Ribau
Es un reconocido ingeniero de montes español e inspector del Cuerpo de Bomberos de la Generalitat de Cataluña, mundialmente respetado como uno de los mayores expertos internacionales en el análisis de incendios forestales. Desde 1999 lidera como Inspector Jefe el Grupo de Actuaciones Forestales (GRAF), una unidad pionera de especialistas enfocada en el uso de fuego técnico y en la estrategia analítica frente a emergencias complejas.
Jakoba Errekondo Saltsamendi
Paisajista eta agronomoa. Bizi Baratzea proiektuko kidea eta baratzegintzari buruzko hainbat libururen egilea. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare gaien inguruan parte hartzeagatik. Hala nola Argia aldizkarian 1995 urteaz geroztik ari da astero landareen kulturari buruz idazten. Era berean www.bizibaratzea.eus webguneko arduraduna da. Baita ere, Euskadi irratian 1985 urteaz geroztik astero landareei buruzko zuzeneko kontsultategi publiko irekia dauka, azken urte hauetan larunbat goizeroko Landaberri saioan. Elhuyar zientzia aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da. Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du teknikari gisa, eta baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen ere.
Jorge Garbisu Buesa
Gobierno Vasco
Jorge Garbisu Buesa nekazaritzaren eta landa garapenaren arloan ibilbide luzea duen ingeniari agronomoa eta goi-mailako kudeatzailea da. 2019 eta 2024 artean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria izan zen, eta 2024ko legegintzaldi berrian ere kargu hori bete zuen. Bere jardunean, Euskadiko nekazaritza-politikak, Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE/PAC) kudeaketa, ekoizpen begetal eta animalien sustapena, animalien osasuna eta ongizatea, eta landa garapeneko estrategiak zuzendu ditu. Bere ardurapean egon dira, besteak beste: • Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzaren lehiakortasuna hobetzeko politikak. • Nekazaritza Politika Erkidearen (PAC) kudeaketa eta Europako politikekin koordinazioa. • Nekazaritza ekologikoa eta ekoizpen jasangarria sustatzeko programak. • Animalien osasuna eta ongizatea bermatzeko neurriak. • Hazi-materialaren, landare-mintegien eta nekazaritza-erregistroen antolaketa eta kontrola. • Landa garapeneko eta lehen sektoreko modernizazio estrategiak. Bere ibilbide profesionalean zehar, lehen sektorearen modernizazioaren, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren aldeko hainbat ekimen bultzatu ditu, administrazio publikoaren eta sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatuz
Miren Arantza Madariaga Aberasturi
elika fundazioa
Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Genero Mainstreamingean espezialista Castellóko Jaume I Unibertsitatean. 2016tik gaur egun arte Elika Fundazioaren zuzendaria, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundaziokoa, beraz, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren Batzorde Kudeatzaileko kidea, Euskadiko Ingurumen Esparru Planaren Elikadura Zirkularraren Funtsezko Proiektuaren erantzunkidea eta Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan parte hartzen duena. Elika Fundazioak Elikagaien Kaleratzearen aurkako Euskal Estrategia diseinatu eta abian jarri du. Elikagaiak xahutzearen aurkako Euskadiko Plataforma sortu du 100 erakunde baino gehiagotan. Elika Fundazioak EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzen dio elikadura-sistema iraunkorrago baterako trantsizioan, Green Deal eta Agenda Basque Country 2030-ean sartutako Baserritik Mahaira Estrategiari jarraituz.
Rodrigo Vilar Aranda
Rodrigo Vilar Aranda. Marketin digitaleko aholkularia, sare sozialen estrategian, komunikazio digitalean, edukien plangintzan eta enpresetan aplikatutako IAn espezializatua. Vilar Aholkularitza Digitalaren sortzailea, 10 urte baino gehiagoko esperientziarekin. EAJ-PNVko zinegotzia Ibarran 2019tik. Aurretik BBVAn eta G for Good Londonen aritua. ADEko lizentziaduna UPV/EHUn eta digitalizazioan eta IAn MBA.
Jon Mikel Zabala Iturriagagoitia
Universidad de Deusto
Irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Departamentuan, Donostian. Ingeniaritza eta Berrikuntza Proiektuetan doktoretza jaso zuen (2008) Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Doktoratu aurreko prestakuntzan ikertzaile bisitaria izan zen Finlandiako Technical Research Centre (VTT) delakoan. 2009. urtean, doktoretza amaitu ondoren, CIRCLE (Centre for Innovation, Research and Competence in the Learning Economy) delakora aldatu zen post-doc gisa, Lundeko Unibertsitatean (Suedia), eta han ere plaza bat lortu zuen irakasle gisa. Gero, Europar Batasuneko Marie Curie beka bat lortu zuen, eta, horri esker, Deusto Business Schoolera joan zen, gaur egun bertan lan egiten baitu. Irakaskuntzako eta ikerketako interes nagusiak zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan, berrikuntzaren kudeaketan eta berrikuntzari buruzko politika publikoen berri emateko adierazleen erabileran oinarritzen dira.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-09-15 arte |
|---|---|
| 0 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
