Gizartea
Zientzia eta Teknologia
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Herri txikiak aurrera begira: Mugikortasun berriaren aukerak eta erronkak

Herri txikiak aurrera begira: Mugikortasun berriaren aukerak eta erronkak

Ira. 12 - 12. Ira, 2025 Kod. G31-25

Herri txikietako bizi kalitatea, hein handi batean, lotuta dago bertako biztanleek mugitzeko dituzten aukerekin; eta garrantzitsua izan daiteke aukera horiek ondo aprobetxatzea.

Azalpena

Aldaketa klimatikoaren, trantsizio energetikoaren eta trantsizio ekosozialaren garaian, mugikortasuna da aldaketa sakonean dagoen arloetako bat. Auto elektrikoa, garraio publikoaren birkonfigurazioa, gidaririk gabeko ibilgailuak… asko eta askotarikoak dira pil-pilean dauden aldaketak; hain zuzen, pertsonok alde batetik bestera inoiz baino gehiago mugitzen garen garaiotan. Testuinguru honetan, egokia da galdetzea mugikortasunean gertatzen ari diren aldaketek eta iraultzek nola eragingo duten herri txikietan. Izan ere, landa eremuko auzo eta herri txikietan, baserri inguruetan, normalean jendea sakabanatuta bizi da, eta ibilgailuaren menpeko da eguneroko egiteko ia guztietarako. Aurrera begira jarrita, mugikortasunaren erronkek eta aukerek etorkizuneko herri txiki bizigarrietan izan ditzaketen eraginei buruz hausnarketa egitea garrantzitsua da.

Aurreko urteetako bideari jarraituz, Uda Ikastaro hau herri txikien etorkizunari begira jarriko da, mugikortasunaren ardatza landuz. Ibilgailu elektrikoek, autonomoek, garraio publiko mota berriek edota mugitzeko antolakuntza komunitario berriek hainbat aukera ekar ditzakete. Herri txikietako bizi kalitatea, hein handi batean, lotuta dago bertako biztanleek mugitzeko dituzten aukerekin; eta garrantzitsua izan daiteke aukera horiek ondo aprobetxatzea, bai herrietan bizitzeko baldintzak sortzeko etorkizunean ere, bai komunitatearen garapenerako mugikortasuna diseinatzeko. Horretarako, ikastaro honetan, hainbat diziplinatatik (teknologia, landa garapena, soziologia…) egindako hausnarketak eta Euskal Herriko hainbat lekutako esperientziak uztartuko dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Landa eremuko herri txikietako mugikortasunari buruzko gogoeta egitea, teknologiaren aukeren, herri bizitzaren eta komunitatearen ikuspegitik.

Euskal Herriko landa eremuko mugikortasunari buruzko esperientzia aurreratu eta inspiratzaileak ezagutzea.

Auzolaneko kulturaren eta komunitatearen garapenaren jarraipenerako XXI. mendeko mugikortasun ereduak irudikatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

Lankidetza

  • Orkli
  • irizar
  • AMPO
  • Deustuko unibertsitatea
  • Mondragon Unibertsitatea

Programa

2025-09-12

09:00 - 09:15

Ongi etorriko kafea eta erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Andoni Eizagirre Eizagirre | Mondragon Unibertsitatea - Ikastaroaren zuzendaria
  • Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea - Ikastaroaren zuzendaria
09:30 - 10:30

“El lugar, las cosas y el tú“

  • Josep Maria Esquirol Calaf | Universidad de Barcelona - Catedrático de Filosofía
10:30 - 11:30

“Landa guneak kontestu metropolitarrean. Hirigintzatik mugikortasunera / Entornos rurales en un contexto metropolitano. Del urbanismo a la movilidad“

  • Guillen Txintxurreta Beitia | RAZ Tresna digitalak eta hiri berrikuntza - Arkitekto hirigilea
11:30 - 12:00

Atsedena eta kafea

12:00 - 13:00

Mahai ingurua: “LANDAGO proiektuaren aurkezpena: kotxe autonomoa Gipuzkoako herri txikietan“

    Oharra: Kotxe autonomoaren prototipoa Zeraingo plazan egongo da ikusgai

    • Aitziber Larunbe Torrens | Proiektuaren sustatzailea eta gizarte arduraduna
    • Jon Zubizarreta Aldaya | Abaltzisketako Udala - Alkatea
    • Andoni Alustiza Etxaluze | Zerainlab
    13:00 - 13:30

    Solasaldi irekia hizlari eta entzuleen artean

    13:30 - 14:30

    Itxiera

    • Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea - ikastaroaren zuzendaria
    • Andoni Eizagirre Eizagirre | Mondragon Unibertsitatea - Ikastaroaren zuzendaria
    14:30 - 15:30

    Bazkaria hizlari eta parte hartzaileentzat

    Zuzendariak

    Andoni Eizagirre Eizagirre

    Mondragon Unibertsitatea, Irakasle Titularra

    Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Filosofian Doktorea. Gaur egunean “Herrigintzaren Berrikuntzan” egitasmoaren zuzendaria. Bere argitalpen batzuk hemen daude ikusgai: https://www.researchgate.net/profile/Andoni-Eizagirre

    Ion Muñoa Errasti

    Deustuko Unibertsitatea

    Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko irakaslea eta Komunikazio ikertaldeko kidea da. Intereseko gai nagusiak Komunikazio Publikoa, Iritzi Publikoa eta Komunikazioaren eraldaketa dira.

    Hizlariak

    Andoni Alustiza Etxaluze

    Herri txikiko eragilea

    Andoni Eizagirre Eizagirre

    Mondragon Unibertsitatea, Irakasle Titularra

    Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Filosofian Doktorea. Gaur egunean “Herrigintzaren Berrikuntzan” egitasmoaren zuzendaria. Bere argitalpen batzuk hemen daude ikusgai: https://www.researchgate.net/profile/Andoni-Eizagirre

    Josep Maria Esquirol Calaf

    Aitziber Larunbe Torrens

    Ion Muñoa Errasti

    Deustuko Unibertsitatea

    Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko irakaslea eta Komunikazio ikertaldeko kidea da. Intereseko gai nagusiak Komunikazio Publikoa, Iritzi Publikoa eta Komunikazioaren eraldaketa dira.

    Guillen Txintxurreta Beitia

    Jon Zubizarreta Aldaya

    Abaltzisketako alkatea.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2025-09-12 arte
    15,00 EUR
    Online zuzenean2025-09-12 arte
    15,00 EUR

    Kokalekua

    Zeraingo eliza

    Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa

    Gipuzkoa

    43.01298,-2.27371

    Zeraingo eliza

    Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

    Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

    Informazio gehiago
    11 - Hiri eta komunitate jasangarriak