Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Energia-trantsizioa Gipuzkoan: energia-komunitateen zeregin estrategikoa. Trantsizio bidezkoagoa, partaidetzazkoagoa eta lehiakorragoa

Energia-trantsizioa Gipuzkoan: energia-komunitateen zeregin estrategikoa. Trantsizio bidezkoagoa, partaidetzazkoagoa eta lehiakorragoa

Urr. 29 - 29. Urr, 2026 Kod. W11-26

~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online

Hizlaria: Mónica Pedreira, GFAko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria.

"Aldaketaren eragileak, energia-komunitateak autonomiaren eta kohesioaren palanka gisa Gipuzkoan".

Azalpena

Energia-trantsizioak erronka estrategiko bat dakar: deskarbonizazioan aurrera egitea eta kanpoko mendekotasuna murriztea, lehiakortasuna indartuta eta onurak herritarrengana iritsiko direla bermatuta. Gipuzkoak efizientzian, energia berriztagarrietan eta autokontsumoan oinarritutako energia-kultura berri baten bidez heldu dio erronka horri, energia-komunitateak lurralde-partaidetza eta -eraldaketarako tresnatzat hartuta.

Hitzaldian, eredua aurkeztuko da, lehen ekimenetatik abiatu eta hiritarren eta industrien komunitateen sare izatera iritsi arte izango duen bilakaera. Klima-ekintza aurreztearekin eta tokiko erabakitzeko gaitasunarekin lotzen du.

Energia-komunitate bat zer den, bertan nork parte har dezakeen eta nola antolatzen den azalduko da. Partaidetza irekia eta borondatezkoa, autonomia eta kideen kontrol eraginkorra funtsezko elementuak dira ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onurak sortzera bideratutako gobernantzan. Elkarteen eta kooperatiben formulak jorratuko dira, bai eta udalek proiektuak sustatzeko, estalkiak lagatzeko eta komunitateetan parte hartzeko duten zeregina ere.

Autokontsumo kolektiboarekin, hurbileko instalazio berriztagarrien ekoizpena parteka dezakegu. Funtzionamendua eta energiaren sorreraren, kontsumoaren eta banaketaren arteko erlazioa aztertuko dira, ezinbestekoak baitira instalazioen onura lortzeko eta faktura elektrikoa optimizatzeko.

Laguntza ekonomikoak eta gauzazko laguntzak lagungarriak dira udalerri txikien inbertsioetarako eta sarbiderako. Gipuzkoako Trantsizio Energetikorako Bulegoak doako aholkularitza independentea, komunitateak eratu eta kudeatzeko laguntza, prestakuntza eta esperientzia-trukea eskaintzen ditu. Monitorizazioari esker, ekoizpena eta autokontsumoa zer-nolakoak diren jakingo dugu, akatsak hautemango ditugu eta errendimendua hobetuko dugu.

Azkenik, zerbitzuak zabaltzeari buruz hitz egingo da: biltegiratzea, kargatzea eta mugikortasun elektriko partekatua. Gipuzkoako esperientziak erakusten duenez, energia-komunitateek energia berriztagarrietarako sarbidea demokratizatzen eta energia-zaurgarritasuna murrizten lagun dezakete. Energia tokiko autonomiarako eta kohesiorako tresna bihurtzean datza haren balio estrategikoa, deskarbonizazioa lurraldeko ongizate eta lehiakortasunarekin lotuta.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2026-10-29

18:00 - 19:15

“«La transición energética en Gipuzkoa: el papel estratégico de las comunidades energéticas». Una transición más justa, participativa y competitiva“

Hizkuntza: gaztelania

  • Mónica Pedreira Lanchas | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Transizio Ekologikoko Zuzendaria - Directora General de Transición Ecológica
 

Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia

Hizlariak

Mónica Pedreira Lanchas

Trantsizio Ekologikoko zuzendari nagusia. Jasangarritasun Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Mónica Pedreira Lanchas, ingeniari agronomoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria 2015etik. Haren lanak ekintza klimatikoa lurraldeko gizarte-ongizate eta lehiakortasunarekin lotzen du, energiari, deskarbonizazioari, ekonomia zirkularrari, mugikortasun aktiboari eta klima-aldaketara egokitzeari buruzko politiken bidez. Helburu estrategikoa trantsizio ekologikoa da, zehaztasun teknikoan, erakundeen arteko lankidetzan eta herritarren partaidetzan oinarritua, aukera ekonomikoak sortuko dituena eta onurak modu bidezkoan banatuko dituena.

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa