Iraunkortasunerako elkarrizketak
Miramar jauregia eta online zuzenean
Miramar jauregia eta online zuzenean
Gipuzkoa
Planeta salbatzeko aukera-leihoak
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez…
Informazio gehiagoMiramar jauregia eta online zuzenean
Miramar jauregia eta online zuzenean
Gipuzkoa
'Basoko gizakiaren' bizitza Borneon, Indonesian
Orangutanak, edo "Basoko Gizakiak", bere habitataren zati handi bat galdu du: Borneo eta Sumatrako basoak. Karmelek bere esperientzia kontatuko digu, 17 urte baino gehiago eman…
Informazio gehiagoOzeanoarekin berriz konektatzen
Carlos Duarte, munduko liderra ozeanografia biologikoan eta itsas ekologian, BBVA Fundazioaren "Fronteras del Conocimiento" Saria irabazi zuena Ekologia eta Kontserbazio…
Informazio gehiago
Jarduera irekiak
02 Abendua 2021
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
COP26: Ekoantsietatetik ekimen klimatikora
Irene Baños Ruiz
Periodista y comunicadora especializada en temas de medioambiente y cambio climático
Irene Baños Ruiz komunikatzaile eta multimedia-kazetaria da, eta ingurumen- eta klima-aldaketetan espezializatuta dago. 2016. urtetik hona, Deutsche Welle (DW) Alemaniako nazioarteko irrati-difusio katearekin kolaboratzen du aldizka. Nazio Batuen Klimaren lau goi-bileren berri eman du jarraian DWrentzat (COP23 - COP26). Gainera, 2021. urtearen hasieratik, ingurumen-kazetaritza, informaziorako sarbidea eta adierazpen-askatasuna sustatzen ditu Latinoamerikan, DW Akademie erakunde alemaniarretik, komunikabideentzako nazioarteko lankidetzan aitzindari baita. DWn egiten duen lana beste bitarteko eta erakunde batzuekiko lankidetzekin konbinatzen du. "Ecoantsias" (Ariel, 2020) liburuaren egilea da, eta "Che cosa è la bioeconomia"-ren egilekidea (Edizioni Ambiente, 2019).
11 Azaroa 2021
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Artikutza, Donostiako iraunkortasunerako elementua
Arturo Elosegi Irurtia
Biologian Doktore eta Ekologia Katedraduna (UPV/EHU)
Biologian Doktore,UPV/EHUko Ekologia Katedraduna Irakasle eta ikertzaile UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ibaien ekologia ikertzen du, arreta berezia jarriz giza-jarduerek ekosistema hauen egituran, biodibertsitatean eta funtzionamenduan duten eraginei. Honela, baso-jarduerak, kutsadurak, urtegien eraikuntzak, edo zentral hidroelektrikoek duten eragina aztertu du, Euskal Herrian zein mundu osoko beste hainbat lekutan, maila guztietako (lokaletik nazioartekora) ikerketa-proiektuei esker. Hamabost liburu, 40tik gora liburu-atal eta ehundik gora ikerketa-artikulu idatzi ditu. 90 aldizkari zientifikoetarako artikuluak epaitu ditu, eta dozena bat herrialdeentzat aritu da ikerketa-proiektuak epaitzen. Ingurumen-kudeatzaileekin elkar lanean aritzen da, ekosistema naturalak baloratzeko metodoak definitzen, kudeaketa-planak aztertzen edo errestaurazio-proiektuak diseinatzen eta jarraitzen.
21 Urria 2021
Miramar jauregia eta online zuzenean
Miramar jauregia eta online zuzenean
Gipuzkoa
Planeta salbatzeko aukera-leihoak
Caty Arévalo Martinez
Caty Arevalo ingurumenean aditua den kazetaria eta komunikatzailea da. Ia bi hamarkadatan zehar, arlo horretako gertaera nagusien berri eman du estatuan eta nazioartean, EFE Agentziaren ingurumen-korrespontsal gisa. Aldi berean, ikertzailea eta klima-aldaketaren komunikazioari buruzko argitalpenen egilea izan da Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT), Knight Science Journalism programan parte hartu baitzuen 2013/14 ikasturtean, eta Oxfordeko Unibertsitateko Reuters Institutuan Besteak beste, Biodibertsitatearen Kontserbazioaren BBVA Fundazioaren Saria jaso du ingurumen-gaien ezagutza komunikatzen eta zabaltzen egindako ibilbideagatik. 2018tik 2021era, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren komunikazioa zuzendu zuen, garapen-eredu berri baterantz aurrera egiteko beharrari buruzko gizarte-eztabaida sustatzen laguntzeko. Gaur egun Senatuko Presidentetzaren aholkularia da.
09 Iraila 2021
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Euskal Herriko industria-birmoldaketetatik zer ikasi dugu deskarbonizaziorako trantsizioari hobeto aurre egiteko?
Victor Viñuales
ECODES
Soziologoa, Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) sortzaileetako bat eta zuzendaria. Mundu Itunaren Espainiako Sareko presidenteordea, Inditexeko Kontseilu Sozialeko eta Sol Meliáko iraunkortasun adituen paneleko kidea. Ie Business Schooleko Erantzukizun Korporatiboko Zuzendaritzako Goi Programako irakasle elkartua 2007tik. Biodiversidad Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Triodos Bank Españaren Aholku Batzordeko kidea, Creas Fondo Social Aholku Batzordeko kidea; Espainiako Gobernuaren Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren Aholku Batzordeko kidea, eta Hazloposible Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Espainiako Greenpeaceko Kontseiluko kidea da. Finantza Arduratsu eta Jasangarrien Zentroko Adituen Kontseiluko kidea eta Espainiako Garapen Iraunkorreko Kontseiluko kidea. Caja de herramientas para los constructores del cambio (2008) liburuaren egilea da, eta "Sabores Próximos" Nekazaritza ekologikoko enpresaren sortzaileetako bat.
Juan José Ibarretxe Markuartu
Agirre Lehendakaria Center
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria izan zen 1999 – 2009 artean. Ekonomian Zientzietan lizentziatu zen eta doktore tesia ere egina du: Printzipio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapenaren jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak. 2013ko martxoaz geroztik Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studieseko zuzendaria da. 9 ikasturtez katedradun bisitaria izan da Puerto Rico-ko Interamericana unibertsitatean. “The Basque Case: a Comprehensive Model for Sustainable Human Development”. Ikerketa proiektuaren zuzendaria ere izan da, New York-eko Columbia Unibertsitatearekin, Washington-eko George Mason Unibertsitateaarekin eta Londreseko EUCLID unibertsitatearekin lankidetzan. Honoris Causa doktore izendatu zuten Rosarioko Unibertsitatean, La Platako Unibertsitate Nazionalean, “Ivane Javakhishvili Tbilisi” Unibertsitate Publikoan, Kordobako Unibertsitatean, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Puerto Ricoko Unibertsitate Interamerikarrean.
Cristina Oyón Echeverria
SPRI
Cristina Oyon Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria da SPRIn (www.spri.eus), Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresen Garapenerako Agentzian. Garapen teknologikoko eta enpresa-garapeneko estrategiak diseinatu, inplementatu, komunikatu, jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzen da, eskualdeko lehiakortasun-politiken esparruan, RIS3 Espezializazio Adimenduneko Eskualde Estrategia barne. Euskal Herriko Unibertsitatean Fisikan lizentziatua da. Europako Batzordeko High Level Industrial Roundtable 'Industry 2030' goi mailako mahaiko kide izan zen, eta berriki Industrial Forumeko kide izendatu dute. Mahai horrek Europako Batzordeari lagunduko dio ekosistema industrialak aztertzen, eta industriaren arriskuak eta beharrak ebaluatuko ditu trantsizio jasangarri eta digital bikoitzean. World Manufacturing Forumeko Women in Manufacturing adituen taldeko burua da.
Jose Ignacio Hormaeche
Cluster de Energía del País Vasco
Jose Ignacio Hormaeche Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari hidraulikoa eta energetikoa da. Gaur egun, Euskadiko Energia Klusterreko zuzendari nagusia da. Energiaren Kluster Elkartea (ACE) irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1996. urtearen amaieran eratua, Eusko Jaurlaritzak industria-sarearen lehiakortasuna bultzatzeko duen politikaren esparruan. Gaur egun, 172 enpresa eta erakunde biltzen ditu: energia-operadoreak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, ingeniaritzak, zerbitzu-enpresak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak eta Eusko Jaurlaritzako agentzia publikoak. Enpresen arteko lankidetzaren eta lankidetza publiko-pribatuaren bidez, Euskadiko energia-sektorearen lehiakortasuna hobetzea da AKEren misioa, enpresa txiki eta ertainei arreta berezia eskainiz. Aurretik, Jose Ignacio GAMESAko Eragiketen zuzendaria eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia izan da, besteak beste.
Sara de la Rica Ekonomiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2018an sortu zenetik, ISEAK Fundazioko zuzendaria da. Lan-merkatua du espezialitate-eremu, eta, bereziki, faktore sozioekonomikoek, sexuak, jatorriak edo adinak eragindako lan-desberdintasunak. Pobreziaren azterketaz eta digitalizazioaren aurreko erronkez ere arduratzen da. Gaur egun beste kargu batzuk ere betetzen ditu, hala nola Iberdrolako Kontseiluko kidea, Izako Ikertzaile Elkartua (Institute of Labour Economics) eta Ametic-eko Gogoeta Foroko kidea (Elektronika eta Komunikazioko Espainiako Enpresen Elkarte Multisektoriala). 2018an Sarak "2018ko Euskal Ekonomisten Saria" saria jaso zuen, Ekonomisten Euskal Elkargoak emana.
27 Uztaila 2021
Miramar jauregia eta online zuzenean
Miramar jauregia eta online zuzenean
Gipuzkoa
'Basoko gizakiaren' bizitza Borneon, Indonesian
Karmele Llano Sanchez
Director of IAR (International Animal Rescue) Indonesia
Bilbon jaioa. Albaitartiza karrera Leonen burutu ondoren, Kontserbazioko Albaitaritza Medikuntzako Masterra lortu zuen Murdocheko Unibertsitatean eta, gaur egun, Albaitaritza Medikuntzako Doktoretzarako ikasketak egiten jarraitzen du Free Universityn, Berlinen. 2000. urtean, boluntario gisa lan egin zuen Venezuelan, animalia basatiak erreskatatzeko zentro batean. 2002an, Sokrates Beka lortu zuen, eta primateak berreskuratzeko zentro batean lan egin zuen Herbehereetan. 2003an, Indonesiara joan zen, eta han espezie basatiak erreskatatzeko eta berreskuratzeko hainbat zentrotan lan egin zuen. 2006an, Indonesian, primateak berreskuratzeko proiektu bat hasi zuen, eta, horrela, IAR Indonesia Fundazioa sortu zuen. Ordutik han zuzendari moduan egiten du lan. Karmelek eta IAR Indonesiako bere taldeak biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko hainbat proiektu dituzte, besteak beste Kalimantanen orangutanak erreskatatu eta berreskuratzeko. BBVA Fundazioaren Biodibertsitate Saria irabazi du.
01 Uztaila 2021
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Ingurumen konfort-zonatik ateratzen: Ikuspegi juridikoa
Antonio Vercher Noguera
Tribunal Supremo, Fiscal
Auzitegi Goreneko fiskala Antonio Vercher Zuzenbidean doktorea da Cambridgeko Unibertsitatean eta masterra du Harvard Unibertsitatean/ Fulbright beka. 1980an karrera fiskalean sartu zenean, Bilbon eta Valentzian izan zen (1983). 1990tik 1994ra arte Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiko ingurumen gaietako fiskal koordinatzailea izan zen, eta azken urte horretan Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoko fiskal izendatu zuten. Europako Batzordeko aditu nazionala da Bruselan, eta 1996an Auzitegi Goreneko fiskal izendatu zuten. 1999an Luxenburgoko Europako Batzordeko Justizia Auzitegiko letradu izendatu zuten, eta 2006ko apirilean Ingurumeneko eta Hirigintzako Koordinazio Aretoko fiskal.
17 Ekaina 2021
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Farmakokutsadura: sendagaien ingurumen-inpaktua
Gorka Orive Arroyo
UPV/EHU, Doctor en Farmacia
Gorka Orive doktorea (44 urte) Farmazian irakasle, ikertzaile, dibulgatzaile eta ekintzaile arretatsu eta polifazetikoa da. Ikerketa proiektu askotan parte hartzen du. Aparteko ekoizpen zientifikoa du, honako hauek barne: nazioarteko 318 argitalpen, 45 argitalpen nazional, liburuko 25 kapitulu, eta 3 liburu argitaratzaile nagusi gisa. H indizean 70 puntu ditu, eta 18.400 aipu baino gehiago. Azken 10 urteetan, nazioarteko 20 artikulu zientifiko baino gehiago idatzi ditu urtean. Espainiako 55.000 zientifikoren lagin batean, H indizearen arabera, goren mailako % 1aren barruan dago. Gainera, Stanfordeko Unibertsitateak egin berri duen “Top Scientific Rankings” sailkapenean, Espainian Farmazian eragin handiena duten espainiar ikertzaileen zerrendaren burua da, eta kategoria horretako munduko lehen 30 zientzialarien artean dago, aktibo dauden eta lehen artikulua XXI. mendean egin duten zientzialariak hartuta. Geroa Diagnostics enpresaren sortzailea eta CSO da.
Unax Lertxundi Etxebarria
Osakidetza, Doctor en Farmacia
Unax Lertxundi Farmazia Atalaren burua da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Arabako Osasun Mentaleko Sarean. 2002an, 1.a izan zen BAFE-Barneko Farmazialari Egoiliarraren plaza lortzeko Estatuko proban. Farmazian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (aparteko saria), ikerketa proiektu askotan parte hartu eta buru izan da, 60 artikulu baino gehiago idatzi ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan eta 60 komunikazio biltzarretan, eta sari ugari lortu ditu. Era berean, Farmazia Psikiatrikoko Espezialistaren (Board Certified Psychiatric Pharmacy, BCPP) ziurtagiria duten Europako 16 profesionaletako bat da (ziurtagiria American Pharmacists Association ospetsuak ematen du).
04 Ekaina 2021
Ozeanoarekin berriz konektatzen
Carlos Duarte
Biólogo y Oceanografo
Carlos Duarte itsas zientzietako irakasle agurgarria da Abdullah Erregea Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean (KAUST), eta irakaslea Aarhuseko Unibertsitatearen Arctic Research Center-en (Danimarka). Haren ikerketa oinarritzen da itsas biodibertsitatearen azterketan, giza jardueraren presioei ematen dien erantzunean eta 2050erako itsas bizitzaren ugaritasuna berreskuratzeko egin beharreko urratsetan. Duarte irakaslea munduko liderra da ozeanografia biologikoaren eta itsas ekologiaren adar ugaritan, gaur egun munduan gehien aipatzen den itsas biologoa, eta 12. postuan dago munduan eragin handiena duten klimaren zientzialarien artean. 900 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta sari ugari jaso; besteak beste, BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak saria, Kontserbazioaren Ekologia eta Biologia sailean, 2020an.
06 Maiatza 2021
Online zuzenean
Online zuzenean
Elikadura kate jasangarri baterantz: erronkak eta aukerak
Jaime Zufia
AZTI, Coordinador del Departamento de Procesos Eficientes y Sostenibles
Jaime Zufia Biologia Zientzietako lizentziaduna da, eta Ingurumen Ingeniaritzari eta Uraren Kudeaketari buruzko masterra du. Haren ibilbide profesionala gehienbat elikagaien sektoreari eta jasangarritasunari lotuta egon da. Gaur-gaurkoz, Prozesu Eraginkorren eta Jasangarrien Departamenduko koordinatzailea da, AZTI zentro teknologikoan, eta hainbat postu bete ditu bertan 1998. urteaz geroztik. Hori baino lehen sektore pribatuaren enpresetan egin zuen lan (DELICASS, IBERDROLA, TECMA). Elikagaien jasangarritasunari lotutako mahai eta plataforma askotako kidea da. 25 urteko esperientzian, elikadura katearen eko-eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruzko 200etik gora proiektu eta ekimen garatu, zuzendu eta koordinatu ditu, bai estatu mailan, bai nazioartean (Europa, Ekuador eta Argentina).
Ikastaroak
2021eko edizioak zenbait ikastaro eskaintzen ditu, Forumaren bost erronka nagusien barruan:
- Ekosistemak eta baliabide naturalak
- Elikadura, osasuna eta tokiko garapena
- Energia, mugikortasuna eta hiriak
- Enpresa-iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
- Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
Maiatza 2021
Elkarrizketa bat, elikadura eredu jasangarriagoak lortzeko hainbat aukera ikusaraziko dizkiguna.
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Ekaina 2021
Sinposioa Aquariumean egingo da, edukiera mugatu batekin, gaur egun beteta dagoena, eta online zuzenean ere parte hartu ahal izango da, zoom bidez. Matrikulazio-prozesuan modalitatea aukeratu behar da.
Carlos Duarte, munduko liderra ozeanografia biologikoan eta itsas ekologian, BBVA Fundazioaren "Fronteras del Conocimiento" Saria irabazi zuena Ekologia eta Kontserbazio Biologia arloan 2020an. "Kostalde Harritsua: Geologia, Ekologia, Euskulra" sinposioan parte hartu zuen.
Gaur egun, adimen artifizialari buruz entzuten den ia guztia, berez, ikaskuntza automatikoa da, eta, zehazki, ikaskuntza sakona. Algoritmoen kategoria honek estatistika erabiltzen du funtzionatzeko, datuetan patroiak aurkitzearren, eta frogatuta geratu da giza trebetasunak imitatzeko ahalmen oso handia duela. Ahalmen horiek dira Google-ko bilaketen, Facebook-eko berrien kanalaren eta Netflix-eko gomendioen motorraren emaitzen eragile, eta hainbat sektore eraldatzen ari dira, hala nola osasuna eta hezkuntza.
Uda Ikastaroa online zuzenean ZOOM bidez ospatuko da.
Uda Ikastaro teoriko-praktiko hau unibertsitateko ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago, baita ekonomialariei eta interesa duen guztiari ere; horiei guztiei tresnak eskainiko dizkiegu gure garaiaren konplexutasuna aztertzeko, batik bat,
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
European Green Deal itunean, trantsizio energetiko eta berdea ekintza politikoaren erdigunean kokatu da. Programaren helburu dira, besteak beste, 2050. urtean CO2 isuririk gabeko EB bat lortzea eta energia garbi, fidagarri eta merkeak garatzea.
Farmakokutsaduraren arazoa deskribatzea eta egon daitezkeen konponbideak eztabaidatzea ahalbidetuko duen hitzaldia
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Enpresek, ezinbestean, garapen jasangarria eskatzen duen ingurune batera egokitu behar dute. Dena dela, hori, administrazio edo lege karga bat izan beharrean, epe luzean balioa sortuko duen negozio aukera gisa planteatzen da, errentagarritasun ekonomikoa hobetuko duena.
Aurten bederatzigarren edizioa egingo duen uda ikastaro honen xedea da erakundeen funtzio sozialari buruzko eztabaida eta diziplinarteko gogoeta sustatzea. Publiko zabalari zuzenduta dago, jasangarritasunari ekarpena egingo dioten erakunde eta enpresa mota berri bat sendotzeko kezkak partekatzen dituena. Aurten, ikastaroa oinarrituko da Kontabilitate Sozialaren normalizazioan.
Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170025) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.
Workshop-a aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Uztaila 2021
Antonio Vercherrek ingurumenaren aurkako delituen arloan indarrean dagoen zigor sistema aztertuko du.
Gainera Antonio Vercherrek delitu horien gainean Ingurumen Fiskaltzak egindako lana, eta azken 15 urteetako ibilbidearen balorazioa egingo du.
Vercher fiskalak duela gutxiko administrazio erregulazioren aipamena egingo du, zehazki, hondakinen lege-proiektua eta klima aldaketaren legea, baita etorkizunerako proposamen batzuk ere.