Uda Ikastaroen 38. edizioaren aurkezpena BBVA Fundazioaren egoitzan

UPV/EHUko Uda Ikastaroek gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen saiatzeko Topagune bat eskaintzen dute

Desafio horietako bati aurre egiteko –ingurumenaren babesa–, Uda Ikastaroek eta BBVA Fundazioak Iraunkortasunaren Foroa sortuko dutela iragarri dute

Matrikula gaur bertan irekiko da eta murriztua izango da maiatzaren 31ra arte, eta mugikorraren bitartez eman ahalko da izena

UPV/EHUko Uda Ikastaroen 38. edizioa gizartearen erronkei erantzuteko eztabaidak jasoko dituen Topagune izango dira

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Roberto Iñiguez de Onsoño IRIZAReko Pertsonaleko zuzendariak eta Itziar Alkorta UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendariak XXXVIII. edizioa aurkeztu dute, maiatzaren 30ean hasi eta azarora arte iraungo duena.

Subscribe to