Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Taller sobre etiquetas ecológicas: cuáles son y para qué sirven

Taller sobre etiquetas ecológicas: cuáles son y para qué sirven

Ira. 11 - 11. Ira, 2025 Kod. W09-25

Azalpena

Fidatu al zaitezke etiketa “berde” guztiez? Aurkitu erantzuna ingurumen-etiketei buruz antolatu dugun tailerrean

Jasangarriak eta ekologikoak omen diren edo ingurumena errespetatzen omen duten mezuez inguratuta bizi gara, baina haietako zenbat dira benetan horrelakoak?

Parte-hartzean oinarritutako tailer praktiko honetan, ikasiko duzu:

  • Ingurumen-etiketa fidagarriak identifikatzen eta etiketa horiek greenwashing izenekotik bereizten.
  • Egunero erabiltzen ditugun produktuen ekoetiketatze-sistemarik ohikoenak ezagutzen.
  • Sinbolo bakoitzaren atzean dagoen ingurumen-informazioa interpretatzen.
  • Legez nahitaezkoak diren logotipoak eta benetan ingurumen-balio erantsi bat ziurtatzen dutenak bereizten.

 

Jarduera irekia eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA-Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatutako 2025eko Ingurumen Komunikaziorako Eskolaren barruan egiten da.

Irakurri gehiago

Antolakuntza

  • IHOBE

Programa

2025-09-11

16:00 - 17:30

“Taller práctico: De los riesgos a la acción“

  • Gorane Ibarra González | Ihobe - Gobierno Vasco - Responsable de Etiqueta Ecológica Europea

Hizlariak

Gorane Ibarra González

Ihobe, Área técncia

Kimika Zientzietan lizentziatua, Industria espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean. IHOBEn, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoan, lan egiten du 1999tik. IHOBEn sartu zenetik, erosketa berdearen, ekodiseinuaren, ingurumen-etiketen eta ingurumen-informazioaren arloko lana egin du, proiektuen arduradun gisa. Gaur egun, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren arduraduna da. Gainera, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoaren kudeaketa teknikoa egiten du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren organo eskudunaren bidez. Basque Ecodesign Center-i laguntzeko lanak ere egiten ditu, batez ere hornidura-katearen trakzio-lerroan eta erosketa pribatu berdea kideen artean hedatzeko.

Kokalekua

Online zuzenean

Online zuzenean