Garraioa, oro har, CO2 isurketen % 25 suposatzen du, eta CAFek, irtenbide iraunkor eta berritzaileen bidez, hori murrizten laguntzen duela ikusiko dugu.

Iosu Ibarbia Iriondo

Miembro del Comité Ejecutivo de CAF Director de Tecnología de CAF CAF (www.caf.net) Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles Iosu Ibarbia es Ingeniero Mecánico por la Universidad de Navarra, y eMBA por la Universidad de Lancaster (UK). Iosu inicia su carrera profesional en CAF en el año 1994 como ingeniero de I+D. En 2007 se responsabiliza de la puesta en marcha de Trainelec, que fue uno de los primeros spin-off tecnológicos del Grupo CAF en el ámbito de la tracción eléctrica y los sistemas de acumulación de energía. En el año 2012 asume la dirección de CAF Power & Automation. Centrado en una etapa de desarrollo de negocio, y diversificación geográfica. En abril de 2019 asume la dirección de la Unidad de Negocio de Sistemas y Componentes, y pasa a formar parte del Comité Ejecutivo de la compañía. Sus responsabilidades incluyen los negocios de componentes, señalización y proyectos llave en mano. En noviembre de 2020 asume la Dirección Corporativa de Tecnología del Grupo CAF.

Garraioa oso kontzeptu zabala da eta garraiobide mota asko sartzen dira haren barnean: errepidekoa, airekoa, itsasokoa… Planetan sortzen diren CO2 emisioen % 25 da. Emisio zifra globalak, txikitzetik urrun, handitu besterik ez dira egin azken urteetan. Beraz, garraioa funtsezko elementua da ondorio kaltegarri horiek minimizatzeko orduan, eta jasangarritasunean oinarritutako soluzio berriak bidea urratzen hasiak dira jada.

Trenak sortzen ditu garraioaren CO2 emisioen % 0,5 baino gutxiago, eta oso elektrifikatuta dagoen eta efizientzia handia duen garraiobide bat da. Dena dela, berritzen eta teknologia eraginkorragoak bilatzen jarraitu behar da, trenen efizientzia areagotzeko eta oraindik martxan dauden diesel trakzioko tren gutxi horiek ordezteko. Sektoreko hainbat agentek, jasangarritasunarekin eta berrikuntzarekin duten konpromisotik abiatuta, apustu egin dute gero eta jasangarriagoak izango diren soluzioen alde, eta karbono aztarna gero eta gehiago murriztuko duten produktuak diseinatzeari ekin diote, bai erabiltzaile/bezeroek bai operadoreek beren ekarpena egin diezaioten mugikortasunaren jasangarritasunari.

Horren adibide argi dugu CAF Taldearen ibilbide guztiz ezaguna, platinozko domina lortu duena Ecovadis erakundeak eginiko jasangarritasunaren kudeaketaren ebaluazioan. Horrela, emaitza onenak dituzten sektoreko konpainien artean kokatu da, tren eta autobus bidezko pertsonen garraioan oinarrituta; hots, “mugikortasun” deitzen dugun horretan. Konpainiaren politikak, jarduerak eta emaitzak ebaluatu dituzte, hainbat alorretan: ingurumena, lan jardunbideak eta giza eskubideak, etika eta erosketa jasangarriak.

Errepide bidezko garraioaren kasuan, CO2 emisioen zati handiena sortzen duena (nagusiki errepideetan dabilen ibilgailu kopuru handiagatik eta haien elektrifikazio maila apalagatik), CAFek apustu egin du, Solaris filialaren bidez, baterietan edo hidrogeno piletan oinarritutako autobusen alde, eta Europako lider bihurtu da autobus elektrikoen eta hidrogeno bidez ibiltzen direnen salmentan. Hori horrela, era honetako autobusak, hirietakoak batik bat, jasangarritasunaren abangoardian kokatu dira, eta Europa osoko errepideetatik dabiltza gaur egun, efizientzia eta optimizazioa areagotuz era honetako ibilgailuetan.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, atsegin handiz gonbidatu dugu Iosu Ibarbia, CAFeko CTO-a (Teknologia zuzendaria), argibideak eman diezazkigun berrikuntzari eta teknologia berriei buruz, teknologiak eta sektoreak konparatuz, trenbidearenak nahiz autobusarenak, eta garatzen dituzten jasangarritasun estrategiei buruz, bereizgarri duten ikuspegi konprometitu, praktiko eta moldakor horretatik.


  

Kolaboratzaileak