Kultura ozeanikoa eta eskola urdinak Euskadin
~Doako jarduera irekia
~18:00etan
~Donostiako Miramar Jauregian edo online
Hizlaria: María C. Uyarra, biologoa eta ikertzaile Nagusia da Itsaso eta Kostaldeko Ingurumen-kudeaketaren Atalean (AZTI).
"Itsas jasangarritasunaren erronken aurrean prestatutako gizarteak"
Azalpena
Kultura ozeanikoa, edo itsas alfabetatzea, honako hau da: ulertzea ozeanoak gure bizitzetan duen eragina eta jakitea zer-nolako ondorioak dituzten gure ekintzek haren osasunean. Kontua ez da ezagutza zientifikoa soilik: izan ere, balioek, jarrerek eta jokabideek ere badute inplikazioa, eta baita jasangarritasunaren aldeko erabaki informatuak hartzeko gaitasunak ere. Klima-krisiak, biodibertsitatearen galerak, hazkunde demografikoak eta beste faktore batzuek markatutako testuinguruan, kultura hori sustatzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Nolanahi ere, oraindik ere badaude mito batzuk, ozeanoaren benetako garrantzia ulertzea oztopatzen dutenak. Gainera, teknologiarekin eta sare sozialekin etengabe konektatuta gaudenez, mundu naturaletik deskonektatuta egoteaz batera, mitoak hazi egiten dira, jarduteko eta gizakiok itsasoan ditugun inpaktuak murrizteko dugun gaitasuna mugatuz.
Horregatik, kultura ozeanikoaren kontzeptua eta berarekin lotutako ekintza, jatorriz Estatu Batuetan hasi zena, indarra hartuz joan da Europan, poliki-poliki, batez ere Ozeanoen Hamarkadan. Ezagutza zientifikoa modu irisgarrian konpartitzen denean, gizartearen sektore desberdinen beharretara egokituta, dela eragile politikoak, dela itsas inguruneari lotutako industriak, dela gizarte orokorra, horrek ahalbidetzen du ozeanoek aurrez aurre dituzten erronkak hobeto ulertzea eta haren babesean inplikatzera bultzatzen du. Inpaktua are handiagoa da herritarrak berak direnean ezagutza sortzen dutenak, herritarren zientziaren ekintzen bitartez. Testuinguru horretan, asko dira kultura ozeanikoa sustatzeko inplementatu diren ekimenak.
Hain zuzen ere, Eskola Urdinen programa ozeanoa haur eta gazteengana bizipen eta parte-hartzearen bitartez hurbiltzeko beharretik sortu da, txiki-txikitatik itsasoarekin konektatu dezaten eta jokabide arduratsuekin hazi daitezen. Eskola Urdinek diziplinarteko proiektuak lantzearen alde egiten dute, zientzia, sormena, kultura eta herritartasuna uztartuz. Ikasleek euren itsas ingurunea ikertzen dute, adituekin hitz egiten dute, beste zentro batzuekin kolaboratzen dute, eta euren komunitateak itsasoarekin duen lotura hobetzeko irtenbideak planteatzera ere iristen dira. Era horretan, ulermen sakonagoa eta kritikoagoa garatzen dute, eta konturatzen dira euren ahotsak eta ekintzek badutela garrantzia.
Ekimen horien alderdi aberasgarrienetako bat da ozeanoa eguneroko bizitzarekin lotzen dutela: kontsumitzen dugun energia, aukeratzen ditugun elikagaiak, sortzen ditugun hondakinak eta arnasten dugun airearen kalitatea badaude lotuta itsasoen egoerarekin. Gizarteak harreman horiek identifikatzen dituenean, mitoek indarra galtzen dute eta begirada arduratsuago bat sortzen da. Kultura ozeanikoaren asmoa ez da pertsona guztiak zientzialari bihurtzea, bazik eta herritar kontzienteak izatea, norbera bere eremutik jarduteko gai dena: eskola, etxea, auzoa edo etorkizuneko lanbidea. Azkenean, itsasoa ulertzea geure burua ulertzea ere bada, eta horrek laguntzen digu etorkizun jasangarriagoa, bidezkoagoa eta erresilienteagoa eraikitzen.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2026-04-23
“Cultura oceánica y escuelas azules en Euskadi“
Idioma: Español
- Maria Calvo Uyarra | AZTI - Investigadora Principal en el Área de Gestión Ambiental de Mares y Costas
Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia
Hizlariak

María C Uyarra diziplinarteko ikertzailea da, eta 20 urtetik gorako esperientzia du honako gai hauen inguruko lanetan: itsasoaren kontserbazioa eta kudeaketa, alfabetatze ozeanikoa, itsas zaborra, ingurumen-politikak eta hezkuntza. Lan horiek ikerketa-zentroetan, GKEetan, aholkularitza-etxeetan eta administrazioetan gauzatu ditu, eta baita ingurumen-hezkuntzako zentroetan ere. Bereziki interesatzen zaio ezagutza zientifikoa industriara, politikagintzara eta gizartera eramatea, kultura ozeanikoa handitzeko eta jokabide-aldaketak sustatzeko xedez. Gaur egun, ProBLEU europar proiektuaren aholkularitza-batzordeko kidea da, EuroGOOS eta REEDUCAMAR erakundeetako alfabetatze ozeanikoaren taldeetan parte hartzen du, alor horretako ikerketa kudeatzen du Horizon GES4SEAS proiektuaren baitan (https://www.ges4seas.eu/), eta Euskadiko Eskola Urdinen Sarea koordinatzen du. Ikerketa uztartzen du masterren irakaskuntzarekin eta gazteei zuzendutako STEAM ekimenekin.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
