Agustín García Ureta

Zuzenbide Administratiboko katedraduna (UPV/EHU)

Xabier Ezeizabarrena Saenz

Ingurumen Zuzenbideko Masterraren zuzendaria

Ingurumen zuzenbidea da azken hamarkadetan garapen handiena izan duen zuzenbidearen adarretako bat, eta Europar Batasunaren ordenamendu juridikoa horren erakusgarri da.

Hitzaldiaren ardatza da Ingurumen Zuzenbidearen jatorria eta bilakaera, haren printzipioei eta xedapen nagusiei dagokienez. Nolanahi ere, ingurumen arloko ordenamendua hainbat eraginen mende dago, bi jatorri dituztenak: alde batetik, errealitatea; bestetik, lan jurisprudentziala eta parlamentuetan diseinatzen diren aukera politikoak. Ondorioz, ingurumen ordenamendua gorabehera handien mende dago, aldakorra ere baden errealitate batera egokitzeko helburuaz.

DSFtik (Donostia Sustainability Forum) Ingurumen Zuzenbideko Masterraren hausnarketekin bat egin dugu XXV. urteurrenean, legeak etengabe egokitzen ari diren gai batean.

 


  

Colaboran