Enpresek Giza Eskubideen arloan duten erantzukizunak zein bilakaera izan du nazioartean? Zein da iraunkortasunaren zeregina sistema honetan?

Fernanda Hopenhaym Cabrera

Enpresen eta giza eskubideen arloko NBEko Lantaldea

Fernanda Hopenhaym Enpresen eta Giza Eskubideen arloko NBEko Lantaldeko kidea eta Antolaketa, Garapen, Hezkuntza eta Ikerketa Proiektuko (PODER) zuzendarikide exekutiboa da; Latinoamerikako erakunde horrek enpresa-erantzukizuna du ardatz. NBEren Printzipio Gidarien aplikazioari loturiko prozesuetan parte hartu du, eta baita tresna garrantzitsuei buruzko beste prozesu batzuetan ere, hala nola Tratatu Loteslearen negoziazioetan eta arreta egokiari buruzko legeetan. Enpresek giza eskubideetan eta ingurumenean duten eraginari buruzko ikerketak egin ditu, proiektu publiko/pribatuek baldintzaturiko tokiko komunitateekin lan egin du eta justizia eta erreparazioa bilatzen lagundu die. Mundu mailan sustapen-jarduerak egin ditu enpresen eta giza eskubideen kontu-ematean aurrera egiteko eta, horrez gain, enpresei eta giza eskubideei loturiko gaitasunen prestakuntzaren eta garapenaren buru izan da. ESCRNeteko Zuzendaritza Batzordeko presidente izan zen eta gaur egun EarthRights Internationaleko zuzendaritza batzordeko kide eta Business and Human Rights Award Foundationeko aholkulari da.

Enpresaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen arteko harremanak bilakaera handia izan du azken 20 urteotan. Gizarte Erantzukizun Korporatiboan oinarritutako borondatezko esparru batetik Giza Eskubideen arloko Nazioarteko Erantzukizuneko sistema batera igaro gara. Dagoeneko 10 urte bete dituzten NBEren printzipio gidariak, enpresei eta Giza Eskubideei buruzkoak, funtsezko inflexio-puntu izan dira bilakaera horretan. Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko NBEren Lantaldea 5 aditu independentek osatzen dute, eta printzipio horiek garatzeko eta aplikatzeko ardura du. Topaketa hau aukera bat izango da sistema hori ezagutzeko eta beste printzipio batzuen tokiaz hausnartzeko, hala nola ustelkeria, gobernu ona, erosketa publikoa, behar bezalako arreta eta, bereziki, iraunkortasuna. Estatu gehienek eta Nazioarteko Erakundeek, hala nola ELGAk, dagoeneko onartu dute nazioarteko sistema hori lan-esparru gisa.

Ondoren, elkarrizketa Fernanda Hopenhaym Nazio Batuetako Enpresa eta Giza Eskubideen arloko Lantaldeko kidearen eta Juanjo Álvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunaren artean. Moderatzailea: Mikel Mancisidor, legelaria eta Nazioarteko Harremanetan eta Diplomazian doktorea.


  

Kolaboratzaileak