Erronka Garbia ziurtagiriak, Ihobe Ingurumen Kudeaketa Sozietate Publikoak ematen duena eta Grunver Sostenibilidaden laguntzaz eskuratu duguna, ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak murrizteko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu. Horrela, ekimena barneratzen duten ekitaldiek hainbat jasangarritasun neurri ezartzen dituzte sei jokabide-ardatzetan: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak.
Uda Ikastaroen ingurumen-helburuak ezartzeko, antolaketa-prozesua aztertu da eta ingurumenean eragina izan dezaketen elementuak hauteman dira. Edizio honetan hiru proba egin ditugu eta horretarako hiru jarduera aukeratu gure egoitza printzipaletan, Miramar Jauregian, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentruan eta Bilboko Bizkaia Aretoan-UPV/EHU. Hauek izan dira aztertutako ingurumen-helburuak:
- Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea.
- Sortutako hondakinak jatorrian murriztea.
- Sortutako hondakinen gaikako bilketa.
Gure ondorioen artean, kutsadura maila handiena mugikortasunarekin lotuta dagoela baieztatu dugu. Hegazkinez nazioartetik etorritako partaideak izan dira adierazle hori handitu dutenak, konsziente izanik ere, askoetan, bidai horiek ez direla bakarrik ikastaroetan parte hartzeko burutzen. Bestetik, online aukera izatea iraunkortasunari lagungarri zaio, beti ere jakinda horrek ere bere aztarna ekologiko propioa ere sortzen duela. Asko dago ikasteko eta hobetzeko, baina luze joango den bidai bat hasi dugula badakigu.
Gehiago jakin nahi baduzu, hemen esperientzi honetatik lortutako emaitza eta ondorioak. Hau hasiera besterik ez da, etorkizunean gure ekitaldi guztiak Erronka Garbia ziurtagiria lortu arte lan egingo baitugu, eta horretarako ekintzetako zuzendari, hizlari, ikasle zein hornitzaile/kolaboratzaileen laguntza beharko dugu. Zuen laguntza, alegia, denon artean bizimodu eta planeta iraunkorragoa lortu dezagun.
Otros artículos de interés
-
5 Apirila 2023
2030erako Ingurumen Esparru Programaren diseinuan parte hartu dugu
2022ko apirilean hasi eta gero, 2030erako Ingurumen Esparru Programa prestatzeko lana prozesu parte-hartzaile batez gauzatu da; bertan, euskal… Info gehiago -
30 Urtarrila 2023
Gazteak jasangarritasunean eta lidergoan trebatzen dituen Gazte Ekoliderrak programaren edizio berria abian da
Joan den ostegunean Gazte Ekoliderrak ekimenaren edizio berriaren irekiera ekitaldia ospatu zen Kutxa Kultur Plazan. Mónica Pedreira Gipuzkoako Foru… Info gehiago -
23 Urtarrila 2023
Antonio Cerrillo - Ingurumen-kazetaria
Donostia Sustainability Forumek antolatzen duen hitzaldi zikloaren jardunaldi berri baten ardatz izan ziren krisi klimatikoaren diagnostikoa,… Info gehiago -
5 Urtarrila 2023
Antonio Cerrillo, ingurumen kazetaria: "Ekoantsietatea gainditzeak eraikitzera eta ezer egin gabe begiratzen ez jarraitzera bideratutako neurriak eskatzen ditu"
Pedagogiarekiko interesa oso presente egon zen hitzaldi batean, Cerrillok ingurumen-krisian eragina duten faktoreak zehaztu zituen, ekonomiaren… Info gehiago