2022ko apirilean hasi eta gero, 2030erako Ingurumen Esparru Programa prestatzeko lana prozesu parte-hartzaile batez gauzatu da; bertan, euskal gizartearen eremu guztietako 40 adituk hartu dute parte.
Donostiako Miramar Jauregian, IHOBEk antolatuta, lan saio emankorra egin zen programaren diseinu fasean. Sei lantalde izendatu ziren fase honetarako eta Itziar Alkortak, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Zuzendari Akademikoak, lantalde horietako baten koordinazioaren ardura izan du.
Hauek izan dira programaren diseinu faseaz arduratu diren koordinatzaileak eta gidatu dituzten lan taldeak.
- Ingurumena beste politika batzuetan integratzea: Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Zuzendari Akademikoa eta Donostia Sustainability Forumaren koordinatzailea
- Osasuna eta ingurumena: Cristina Ortiz de Salido, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun Programen arduraduna.
- Jasangarritasun lehiakorra: Jorge Fernández, Orkestra—Lehiakortasunerako Euskal Institutukoaren Energia eta Ingurumen Labaren koordinatzailea
- Kontsumo-eredu kontziente eta jasangarria: Eneko Atxa, Azurmendi taldeko chef eta jabea.
- Finantzazio jasangarria: Garbiñe Manterola, BRTA - Basque Research & Technology Allianceko Transferentzia arduraduna
- Monitorizazioa eta kudeaketa aurreratua: Mª José Sanz, BC3 - Basque Center for Climate Changeko Zuzendari Zientifikoa
Diseinu fasea amaituta, zortzi proiektu eraldatzaile aurkeztu berri ditu Eusko Jaurlaritzak 2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa-ren baitan (IEP 2030). Ingurugiroaren zaintza eta pertsonen ongizate maila hobetzea dira plan honek oinarrian dituen helburu nagusiak. Hauek dira zehaztu diren proiektuak:
- Produktu eta zerbitzu jasangarriak erosteko zentral bat bultzatzea.
- Lurraldearen kohesio jasangarria sustatzea.
- Osasunaren eta ingurumenaren behatoki bat eratzea.
- Balio-kateetan zirkulartasuna sustatzea.
- ETEei jasangarritasunerako trantsizioan laguntzea.
- Jasangarritasunaren zerbitzurako berrikuntza soziala sustatzea.
- Herritarrak kontsumo jasangarrian ahalduntzea.
- Finantza jasangarriak sustatzea.
Proiektu hauek arazo globalak lantzen dituzte ingurumen-ikuspegitik, eta jardunbide jasangarriagoak sortzeko ekintza disruptiboak egitea aurreikusten dute. Asmoa da eragile eta sektore ezberdinak prozesuan inplikatzea eta planaren garapena gizarteratzea.
Norabide horretan sortu genuen 2020. urtean Donostia Sustainability Forum ekimena eta, IEP2030 proiektuarekin bat eginez, DSF-ren baitan, IHOBE-rekin elkarlanean, programa gizarteratzeko ekintzak antolatuko ditugu.
Itziar Alkorta, UIK-ko Zuzendari Akademikoak dioen moduan “Ingurugiroa zaintzeko, iraunkortasun helburuak partekatzeko, hiritarrei partizipazio aukerak emateko, ezagutzan inbertitu behar dugu” eta 2030erako eman nahi diren pausuak emateko hiritarron konpromezua ezinbestekoa izango da.
Otros artículos de interés
-
30 Urtarrila 2023
Gazteak jasangarritasunean eta lidergoan trebatzen dituen Gazte Ekoliderrak programaren edizio berria abian da
Joan den ostegunean Gazte Ekoliderrak ekimenaren edizio berriaren irekiera ekitaldia ospatu zen Kutxa Kultur Plazan. Mónica Pedreira Gipuzkoako Foru… Info gehiago -
26 Urtarrila 2023
ERRONKA GARBIAREN PARTE GARA
Erronka Garbia ziurtagiriak, Ihobe Ingurumen Kudeaketa Sozietate Publikoak ematen duena eta Grunver Sostenibilidaden laguntzaz eskuratu duguna,… Info gehiago -
23 Urtarrila 2023
Antonio Cerrillo - Ingurumen-kazetaria
Donostia Sustainability Forumek antolatzen duen hitzaldi zikloaren jardunaldi berri baten ardatz izan ziren krisi klimatikoaren diagnostikoa,… Info gehiago -
5 Urtarrila 2023
Antonio Cerrillo, ingurumen kazetaria: "Ekoantsietatea gainditzeak eraikitzera eta ezer egin gabe begiratzen ez jarraitzera bideratutako neurriak eskatzen ditu"
Pedagogiarekiko interesa oso presente egon zen hitzaldi batean, Cerrillok ingurumen-krisian eragina duten faktoreak zehaztu zituen, ekonomiaren… Info gehiago