Itzuli

Hezkuntza jasangarria

Ikasteko modua eta azterlanari ekiteko ikuspegia funtsezkoa da. Buruz ikasteak ez du ulertzen uzten, ez du ikasten ari denarekin hunkitzen uzten, «ez du edukiaren edertasuna ikusten uzten» Salman Khanen hitzetan, eta berak espero du datozen urteetan ezagutzak ez ezik ikasleen komunikaziorako, lankidetzarako eta enpatiarako gaitasuna ere baloratzeko gai izango garela.

Iraunkortasuneranzko hezkuntza

Itzuli

Ez dugu eraldaketa erradikala behar, baina bai gizartearen eraldaketa sistemikoa

1980tik tenperaturaren igoerak fase ezberdinak izan ditu, orain 1.1ºC-an gaude. Hazkundea ez da homogeneoa, poloetan baitago eragin handiena. Tenperaturen igoeraren arrazoi antropogenikoak erregai fosilen erabilerari eta lurraren erabilerari lotuta daude. 2018an atmosferako karbonoaren % 86 erregai fosiletatik zetorren, eta % 14 lurzoruaren erabileraren aldaketetatik. Kantitate horren % 44 atmosferan geratu zen, % 29 landarediak hartu zuen eta % 23 ozeanoak. Atmosferaren CO2-a isurbidearen arabera aldatzen da, hau da, landaretzaren arabera.

Itzuli

Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira

Alde batetik, erregai fosiletatik, hau da, ikatza eta petroliotik sortzen den CO2-ak ziklo bat dauka, eta ehundaka urte iraun dezake bere horretan CO2 bezala eta atmosferan metatzen da. Beste aldetik, badago karbono biogenikoa, hau da, metanoa kasu. Metanoak beste bizi ziklo bat dauka, askoz ere arinagoa. 10 bat urte irauten ditu metano bezala atmosferan, gero CO2 bilakatzen da; halere, CO2 hori landareek hartzen dute, fotosintesi bidez, eta berriz ere zikloan sartzen da. Karbono dioxidoz gain, oxido nitrosoa ere kontuan hartu behar da.

Itzuli

Osasunaren eta Garapen Iraunkorraren Europako Batzordeak ingurumenaren narriaduraren eta osasunaren arteko lotura gero eta estuagoa aztertu eta erakutsiko du

Birusaz eraso estrategiko bat balitz bezala hitz egitea, baldintza idealak geuk sortu ditugula pentsatu gabe, irreala da. Ez dago astirik zoonosi kasu berriak geldiarazteko, ezin baita klima-aldaketa hori saihesteko behar den abiaduran konpentsatu. Politikariek sinesten badute, ez dago eztabaida ideologikorik aurrekontuetan. Aldaketak erabatekoa izan behar du osasunari, ingurumenari eta gizarte-zerbitzuei dagokienez. Rafael Bengoa kexu zen gobernuak ez zituelako elkarrekin erlazionatu.

Subscribe to Hitzaldiak