Iñaki Susaeta: Hondakinen kudeaketa eta ekonomia zirkularraren erronka
“Hondakinak: ez genituzke ikusi nahi, baina hemen daude”. Premisa horrekin hasi zuen Iñaki Susaetak, hau da, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko (IHOBE) ingurumen-teknikariak Donostia Sustainability Forumeko hitzaldia. Estatistikaz gainezka dagoen mundu honetan, Susaetak estrategia aldaketa bat proposatu zuen: “kontaketak datua hil dezan saiatzea”, zifra hotzetatik ihes egin eta arazoaren erroari heltzeko: objektuekin dugun harremana eta gure garapenaren ezkutuko kostua.

Rebecca Von Hellfeld: “Lehorreratutako ugaztunen segimendua egitea funtsezkoa da ozeanoen osasuna ebaluatzeko”
Erresuma Batuan itsas ugaztunen osasuna monitorizatzeko sareek kontserbazio-politikak indartzeko eta itsasoen kudeaketa hobetzeko duten garrantzia azpimarratu zuen Rebecca Von Hellfeldek Donostia Sustainability Forum-en baitan eskainitako hitzaldian. CSIP eta SMASS sareetatik jasotako datuek basa-bizitzaren babesa sendotzeko eta erabakiak ebidentzian oinarrituta hartzeko balio izan dutela azaldu zuen, eta Erresuma Batuko esperientzia izan arren, eredua nazioartean ere aplikagarria dela nabarmendu zuen. Von Hellfeld Aberdeengo Unibertsitateko (Eskozia) ikertzailea da; Ingurumen Zientzietan eta Enpresa Kudeaketan lizentziatua da Londresko Unibertsitatean, Erasmus Mundus masterra egin zuen EHUn eta doktorea da Heidelbergeko Unibertsitatean.

Salvador Rueda, supersagarren sortzailea: “zirkulazioan dauden ibilgailuen kopurua % 15 murriztuta, espazioaren % 70 askatzen dugu”
Hirien egungo ereduak erronka handi bati egin behar dio aurre. Hiriak klima-aldaketaren agertoki nagusiak izateaz gain, berotegi-efektuko gasen igorle handiak ere badira. Salvador Rueda hiri-ekologoak, Ecología Urbana y Territorial fundazioko presidente eta zuzendariak, hirigintza ekosistemikoaren kontzeptua diseinatu zuen. Kontzeptu horrek hiriak klima-aldaketaren aurrean agertoki erresiliente bihurtzeko eta espazio publikoa herritarrei itzultzeko diseinatutako eredu integral bat planteatzen du.

Mª José Sanz: “Parisko Hitzarmena sinatu eta hamar urtera, COP biltzarretako multilateralismoak bizirik jarraitzen du eta aurrera doa”
Duela gutxi, Alderdien Konferentzia (COP30) egin zen Belémen (Brasil), Parisko Hitzarmenaren 10. urteurrenean. Bertan hartutako erabakiek, nahi bezain anbiziotsuak ez badira ere, klimaren goi-bilera horiek definitzen dituen prozesu multilateralak bere horretan dirauela erakusten dute. Mª José Sanz Klima Aldaketaren Euskal Zentroko (BC3) zuzendari zientifikoak Donostia Sustainability Forumean azaldu zuenez, “polikrisi” globala ezaugarri duen testuinguru geopolitiko izugarri konplexuan, finantzazio klimatikoari eta baso tropikalen babesari buruzko aurrerapenak adostu ziren.

Ana Mª Vicedo: “Gero eta auzi klimatiko gehiago dago, bai eta zientziaren eta esparru juridikoen arteko komunikazio-zubi askoz gehiago ere”
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak KlimaSeniorinnen Schweiz kolektiboaren —65 urtetik gorako emakume suitzarrek osatzen dute— aldeko epaia eman zuen 2024an, Suitzako Estatuaren aurkako auzian. Klima-aldaketaren aurkako borrokan ekintzarik eza leporatu zioten estatuari. Kolektiboak argudiatu zuen Suitzako gobernuak ez duela neurri nahikorik hartu klima-aldaketa arintzeko, eta, hala, adineko emakumeen giza eskubideak urratu dituela, talde hori bereziki kaltebera baita bero-boladen aurrean.

Eraikuntza eta hirigintza krisi globalaren bidegurutzean daude, eta, horregatik, beharrezkoa da horien eredua guztiz berraztertzea. Horixe esan zuen Bruno Sauer arkitektoak, hau da, Green Building Council Españako (GBCE) zuzendari nagusiak, Donostia Sustainability Forumeko hitzaldi batean. Bertan, ingurumen- eta gizarte-erronken aurrean arkitektura jasangarriak aldaketarako motor gisa zer-nolako eginkizuna izan behar duen aztertu zuen.

Manu Soto Lopez: Zetazeoen lehorreratzeak eta dortoken ibilbideak Bizkaiko golkoan
Manu Soto Lopez Biologia Zelularreko katedraduna da, Plentziako itsas Estazioaren zuzendaria, eta Zetazeoen lehorreratzearen Euskadiko sarearen arduraduna. Dortoken ibilbideari jarraipena egiten ere aritzen da, eta horri guztiari buruzko azalpen xeheak eman ditu, edonork ulertzeko moduan. Hain zuzen, hasieratik aitortu du bere helburuetako bat dela jendeak jakitea zer egin —eta zer ez— lehorreratze baten lekuko izatean.

Daniel Martín-Montalvo: “Duela bi urte zer gertatu zen jakiteko gai gara, baina ez gaur egun gertatzen ari dena”
Daniel Martín-Montalvok etorkizunari begira mezu baikorra zabaldu du ingurumen-datuen neurketari dagokionez, eta azpimarratu du teknologia etengabe aurrera doala eta horrek eraginkorragoak izaten lagunduko diela.

Klima-aldaketak osasunean dituen inpaktuak, klima-auzien kasuetako funtsezko ebidentzia gisa
Nola kudeatu hobeto turismoa mugaz gaindiko lurraldeetan?
Baiona, mugaz gaindiko turismoa birpentsatzeko elkargune izan da eta Euskal Herria Hirigune Elkargoko Quentin Laillé zein Daniel Olçomendiren eta Deustuko Unibertsitateko Marina Abad-en adierazpenak jaso ditugu.

Eñaut Izagirre : “Uste baino gertuago daukagu glaziarren eragina”
Hitzaldi-elkarrizketa honetan, mendiko glaziarren garrantzia aztertu zuen, bereziki klima-aldaketaren adierazle sentikor gisa duten papera azpimarratuz. 2025a, gainera, Glaziarren Babeserako Nazioarteko Urtea izatea izendatu du Nazio Batuen Erakundeak eta, hori dela eta, Eñaut Izagirrek nazioez haratago doan bidaia kolektibo bat proposatu zien entzuleei: Patagonia eta Alaskako izotz-eremu handietatik Pirinioetako azken glaziar txikienetaraino.

COP29: gutxienekoen akordio bat klima-finantzazioaren arloan, Brasilgo COP30erako trantsizioan
2024ko azaroan Azerbaijanen egindako COP29k, emaitza nagusi gisa, klima-finantzaziorako helburu berri bat ezartzea lortu zuen, eta karbono-merkatuen inguruko akordioak ixtea ahalbidetu zuen, BC3 - Basque Centre for Climate Changeko zuzendari zientifiko María José Sanzek azaldu zuen bezala. Bere esanetan, gainera, aurrera egin zen, ahal izan zen neurrian, egokitzapenaren helburu globalean eta genero-agendan.

Manuel Castañón: “Bada garaia ingurumen-zuzenbideari belaunaldien arteko izaera emateko, gizakiaren biziraupena bermatzeko”
“Gaur egun bizi garenok hartzen ditugun erabakiek eragina izan dezakete urte, hamarkada edo mende batzuen barruan jaiotzen direnen bizitzan eta eskubideetan” azaldu zuen Manuel Castañón del Vallek, ingurumen-zuzenbidean espezializatutako abokatuak, “Etorkizuneko belaunaldien ingurumen-babesa” hitzaldian. Donostia Sustainability Forumen izan zen hitzaldia, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin.

Pediatrak, epidemiologian espezialista eta Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuko zuzendari nagusiak, hala adierazi zuen “Larrialdi klimatikoa eta osasun pediatriko globala” hitzaldiaren aurkezpenean, Donostia Sustainability Forumaren esparruan.

Julio Díaz: “Bero-boladetan pobrea izatea da hilgarriena”
Azken urteotan erregistratu diren bero-boladek mahai gainean jarri dute klima-aldaketak eragindako ingurumen-baldintza berrietara egokitzeko premia dagoela. Tenperatura altuek pertsona zaurgarriei eragiten diete, bereziki, beren adinagatik, aurretiko patologiak izateagatik edo, bero-kolpeen kasuan, kanpoan jarduerak egiteagatik intsolazio handieneko orduetan. Horrela, bero-boladek gainhilkortasuna eta ospitaleratzeen gorakada eragiten dute.