Ozeanoarekin berriz konektatzen

Eka. 04 - 04. Eka, 2021 Kod. W02-21

Azalpena

Carlos Duarte, munduko liderra ozeanografia biologikoan eta itsas ekologian, BBVA Fundazioaren "Fronteras del Conocimiento" Saria irabazi zuena Ekologia eta Kontserbazio Biologia arloan 2020an. "Kostalde Harritsua: Geologia, Ekologia, Euskulra" sinposioan parte hartu zuen.

Carlos Duarteren ikerketek erreferente bihurtu dute itsas basoen defentsan mundu osoan zehar: belardiak, mangladiak eta padurak dira biodibertsitatearen benetako zaindariak; ekaitz eta tsunamien aurrean defentsa naturalak eta Amazonaseko basoak baino eraginkorragoak diren karbono-hustutegiak. Horregatik, Karbono Urdina (Carbono Azul) terminoa sortu zuen.

XX. mendean zehar itsas belardien eta basoen erdia galdu ondoren, paduren kasuan are gehiago,  Duartek uste du 2050erako itsas ekosistema hori berreskura genezakeela, gobernuen ekintza zehatzetan datzan sentsibilizazio berriaren ondorioz.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Fundación BBVA
  • DSF

Programa

2021-06-04

14:00 - 15:00

“Reconectando con el océano“

  • Carlos Duarte | Premio Fronteras del Conocimiento de la Fundación BBVA en la categoría de Ecología y Biología de la Conservación - Oceanógrafo

Hizlariak

Carlos Duarte

Biólogo y Oceanografo

Carlos Duarte itsas zientzietako irakasle agurgarria da Abdullah Erregea Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean (KAUST), eta irakaslea Aarhuseko Unibertsitatearen Arctic Research Center-en (Danimarka). Haren ikerketa oinarritzen da itsas biodibertsitatearen azterketan, giza jardueraren presioei ematen dien erantzunean eta 2050erako itsas bizitzaren ugaritasuna berreskuratzeko egin beharreko urratsetan. Duarte irakaslea munduko liderra da ozeanografia biologikoaren eta itsas ekologiaren adar ugaritan, gaur egun munduan gehien aipatzen den itsas biologoa, eta 12. postuan dago munduan eragin handiena duten klimaren zientzialarien artean. 900 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta sari ugari jaso; besteak beste, BBVA Fundazioaren Ezagutzaren Mugak saria, Kontserbazioaren Ekologia eta Biologia sailean, 2020an.

Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk

Gaur egun ez ekitaldirik.