Finantza jasangarriak: bidezko trantsiziorako gakoak
2025eko ekainaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eskutik eta Donostia Sustainability Forum-aren baitan, Ekonomiaz aldizkariaren ale monografikoa aurkeztu zen, finantza jasangarriei eskainia. Jardunaldian nazioarteko klima-finantzaketaren bilakaera, taxonomia berdeen aurrerapenak eta lankidetza publiko-pribatuen eraldatze-potentziala aztertu ziren, jarduera ekonomiko jasangarriak modu zorrotz eta egiaztagarrian zehazteko tresna gisa.
Jardunaldiaren programa
→ "Ongietorri instituzionala". Iñaki Ruiz Manzano | Ekonomia Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza
→ "Finantza Jasangarriak" zenbakiaren sarrera. Ibon Galarraga Gallastegui | BC3
→ "Klima-finantzaketa eta helburu kolektibo berria". Elisa Sainz de Murieta Zugadi | UPV/EHU eta BC3
→ "Finantza jasangarrien taxonomiak. Europa–Latinoamerika ikuspegi konparatua". Kepa Solaun | Global Factor – Sortzailea eta Zuzendari Nagusia
→ "Lankidetza publiko-pribatuen rola". Jorge Fernández Gómez | Orkestra
- Ibon Galarraga Gallastegui | BC3
- Elisa Sainz de Murieta Zugadi | UPV/EHU, BC3
- Itziar Patiño | Global Factor
- Jorge Fernández Gómez | Orkestra
