Itzuli

Biodibertsitatea mantentzeko abeltzaintzak duen eginkizuna ez da kontuan hartzen klima-aldaketaren eztabaidan.

Abeltzaintzak gaur egun rolik duen ala ez, horixe da galdera. "Ikerlariak oso harroputzak izango ginateke, eginkizuna baduela ziurtatuko bagenu.  Batzuek diote ezetz, ez duela eginkizunik. Eta klima-aldaketari aurre egin nahi badiogu, denok begano bihurtu behar genukela. Bitartean, beste batzuek baietz diote, gero eta gehiago garelako eta elikagai gehiago behar ditugulako ".

Raimon Ripoll Bosch Herbehereetako Wageningen Unibertsitateko ikerlariaren ustez, garrantzitsua da "eztabaida non dagoen eta zergatik dagoen entzutea, eta aurrez finkatutako jarrerak alde batera uztea. Ikus dezagun abeltzaintzak eginkizunik baduen eta izatekotan zein den ".

Raimonek "Ikuspegi Berritzaileak Nekazaritza Ekoizpenean: abeltzaintzaren papera aldaketa testuinguru global batean. Erronkak eta ikuspegiak" ikastaroan parte hartu zuen. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak(NEIKER) antolatutako ikastaroa da, abeltzaintzaren balioa edo balioak defendatzeko, elikagai gisa duen eginkizuna alde batera utzita.

Klima-aldaketari buruzko nazioarteko itunen aurrean,"Klima-aldaketaren ikuspuntutik soilik begiratzen bada, agian abeltzaintza zati batean edo erabat desagerraraziko dugu, haren beste funtzio asko ahaztuta."   Adibide gisa, landa-eremuen dinamizazioa edo biodibertsitateari egiten zaion ekarpena jarri zituen. Gainera, ez da gauza bera Europari edo garapen bidean dauden herrialdeei buruz hitz egitea.

"Biodibertsitatea zuzenean lotuta dago abeltzaintzarekin, artzaintza-sistemekin; paisaian eta balio kulturalean oso garrantzitsua da.  Hori dela eta, aldaketa klimatikoa geldiarazteko lan egiten duten guztiak ikusarazi behar dira, abeltzaintzaren beste funtzio batzuk baitaude ”. Garapen bidean dauden herrialdeetan, animaliak beste funtzio batzuk betetzen ditu nekazaritza-ekoizpenaren euskarri gisa. Animalia lanerako trakzio gisa erabiltzen da, lurren ongarri gisa, eta baita banku-aseguru gisa ere. Klima-aldaketari buruzko eztabaidetan kontuan hartzen ez diren funtzioak dira. "Ikuspegi murriztaileegia da. Buruan arazo bakarra baduzu, zein da arazoa? "  Irtenbidea erraza izan daiteke, nahiz eta nekazaritza-ustiategien bideragarritasunean eragina izan". Baina ez da bidezkoa biodibertsitatean eta ikusten ez ditugun beste dimentsio batzuetan dituen ondorioak alde batera uztea." Horixe gertatzen ari da hainbat erakundek ezartzen eta garatzen ari diren politiken diseinuan. Europan, adibidez, Klima Zuzendaritza Nagusiak ez badu harremanik Abeltzaintzakoarekin edo Ingurumenakoarekin, talka gertatzen da automatikoki, ikuspegi erabat desberdinetatik abiatzen direlako" 

Raimon Ripollek gogorarazi zuen duela pare bat astera arte ez dela elkarrekin lan egin IPCC (Intergovernmental Panel on Climate Change,  Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldea litzateke euskaraz) eta IPBES (Intergovernmental Science-Policy Platform on Biodiversity and Ecosystem Services, Gobernuarteko Biodibertsitate eta Ekosistema Zerbitzu Zientzia-politika Plataforma litzateke euskaraz) taldeen artean. Erabat lotuta dauden arloak dira, baina orain arte ez dira elkarrekin lanean aritu.  "Horregatik abeltzaintzari ematen zaion rola edo papera izugarri konplexua da. Gaur egungo ikerketa oso diziplinazkoa da. Hainbat diziplinatik klima-aldaketari aurre egiten saiatzen dira, hala nola animalien nutriziotik edo animalien hobekuntza genetikotik. Hala ere, arlo bateko soluzioak problematiko bihur daitezke sistema ikuspegi batetik edo soluzioaren eskalagarritasunaren ikuspegitik. "

Ustiapen intentsiboak, berez, eraginkortasun-arrakasta dira.  "Elikagaiak erosteko gaitasuna dugu, sistema hori gabe ez genukeena". David Attenborough BBCko naturalista ospetsuaren aipamena ere egin zuen, esplotazio intentsiboa defendatu baitu. Baina zergatik? "Baliabide gutxiago behar ditu  unitate bakoitzeko eta emisio gutxiago eragiten ditu". Garapen bidean dauden herrialde guztiak eredu intentsiboen aldeko apustua egiten ari dira, eraginkorragoak izateko.

 Raimon Ripollen ustez, "Zalantzarik gabe, abeltzaintza-politika iraunkorra existitzen da, eta  gaiari buruzko jarrera irekia dagoenean hasten da, esateko zerbait dutenen ikuspuntu guztiak kontuan hartzen direnean. Jasangarriena litzateke tokian tokiko baliabideak optimizatzea, lagundu diezaguketen teknologiak gutxietsi gabe.  Horrez gain, abeltzaintzaren rol eta funtzio desberdinak kontuan hartu beharko lirateke”

Eztabaida dago abeltzaintzako ekoizpen sistema konbentzionala edo ekoizpen ekologikoko sistema hobea den. Zergatik ez egin sistema hibrido baten alde, sistema horretan bi produkzio-sistemen onurak lortzen badira? Etorkizun iraunkorra lortzeko, abeltzaintza eta zenbait ekoizpen-sistema murriztu behar dira. irtenbideak desberdinak izan daitezke eremu geografikoen arabera.  Raimon Ripollen ikerketa-taldeak ekoizpen zirkularreko sistema batean lan egiten du. Sistema horretan, abereek hondakinak birziklatzen dituzte,  gizakiak berrerabil ezin ditzakeenak. Belar eremuak jarri zituen adibide gisa, gizakiek jan ezin duten produktua baita, baina ganaduarentzak ezin hobeak. Hirietako hondakin organikoak egokiak izan daitezke txerri-aziendaren elikadurarako, edo intsektuak hazteko. Azken aldian intsektuak euren proteinagatik giza elikadurara sartzen ari baitira. Baina intsektuak nahi ditugu gu elikatzeko edo abereak elikatzeko prozesuan erabiltzeko? Kasu horretan, abereentzako lehengaia eta abereen bolumena giza hondakinen bolumenera mugatuko litzateke. 

 “Sistema zirkularrean mantendu daitezkeen animalien kopurua gutxitzen da hondakinen erabileraren arabera. Eta ez dugu ahaztu behar haragia, arrautzak edo esnea eskaintzen digun sistema mantentzeaz ari garela, hau da, giza elikadurarako oinarrizko produktuak ”. Sistema oinarritzen da sortzen ditugun hondakinetan eta modu eraginkorrenean hondakinekin elikatu ditzakegun animalietan. Parametro horiek aldatzea animalien elikadura-sistema aldatzea da, baita haren genetika ere, eta gizakiaren ikuspegi aldaketa dakar, intsektuak hamaiketako gisa jatea dakarrelako. Gainera, birplanteatu egiten da elikagaien osasuna eta sortzen ditugun hondakin organikoak berrerabiltzeko azpiegitura.

Ikerlari moduan ez du iritzia eman nahi abeltzainen ikuspegitik Europako Green Deal itunaren inguruan. Baina ulertzen du baztertuta senti daitezkeela abeltzainak, agertoki oso polarizatua dela uste baitu .  Horregatik, errepikatzen zuen, elkarrizketarako beharra dagoela. "Ez ninduke harrituko sektorea baztertuta sentitu izan balitz, ingurumen inpaktuaren faktore negatibotzat jo dutelako zuzenean. Egia da inpaktu bat dagoela, eta egia da lan asko dagoela egiteko, baina abeltzaintza eta nekazaritza ezin dira kriminalizatu beste arduradun batzuk dauden bitartean. “Elkarrizketa hori falta da, eta zailagoa bihurtu da gizartea eta elikagaiak sortzeko prozesua aldendu direlako. Adiskidetzea beharrezkoa da ”