Naturan Hezi VI. Topaketak. Ahalduntze indibidualetik ahalduntze kolektibora
Description
Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko topaketak ospatzen diren. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.
Lehen edizioan naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai eta, geroztik, askotarikoak izan dira topaketen bitartez jorratu eta landu ditugun gaiak. Horien artean daude gizarte ekozentrista batera salto egitearen garrantziaren ingurukoak, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun aurreiritzien deseraikitzera zuzendutakoak, Baso – eskolako saretze eta sinergien ereduak partekatzekoak edo, azken edizioan egin bezala, helduok bidelagun izateko garrantziaren inguruan hitz egitera bideratutakoak.
2026 topaketei begira, naturan hezten dugun bidelagunen ahalduntzea izango dugu ardatz nagusi, gure jarduna justifikatu edo azaldu beharrean aurkitzen garen momentu horietan eragin ahal izateko. Horretarako, ordea, ereduaren arrazoiketez gure buruak tresna, diskurtso eta oinarriez janztea funtsezkoa bilakatzen da. Norberaren diskurtsoa indartzetik haratago, topaketen babesgune izaera aldarrikatu nahi dugu, gainontzekoekin konektatuta gaudela sentitu eta sare sendo bat sortzen jarraitzeko. Hortxe datza funtsean topaketaren erroak.
Jardunbideen justifikazioak auzi ugari hartu ohi ditu bere gain, jolasaren izaeraren eta garrantzitik hasi eta naturagunean praktika jarraiak dakartzan onuren azalpen beharretaraino. Topaketetan zehar, antropologia, biologia, psikologia edo pedagogia bezalako begiradetatik helduko zaie arrazoiketa hauei; jolasa, natura, gorputza, ongizatea, harremanak eta testuingurua ardatz hartuta, ezagutza teorikoa eta esperientzia praktikoa jarriko ditugu elkarrekintzan.
Hitzen eta bizipenen bidez, eguneroko egoerei zentzua emateko eta elkarri indarra emateko aukera eskaini nahi dugu, naturan hezteko kulturaren aldeko komunitate sendo bat sortzen jarraituz.
Objectives
Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.
Eskolek naturan hezteko ibilbidean egin dituzten proposamen eta esperientziak ezagutzea eta partekatzea.
Naturan hezten duten bidelagunak ikuspegi anitzen bitartez ahalduntzea.
Naturarekin ezartzen ditugun harremanen inguruko azterketa eta hausnarketa bultzatzea.
Naturan heztearen ereduaren arrazoiketez gure buruak janztea, diskurtso eta oinarri pedagogiko eta zientifikoak landuz, ohiko azalpenetatik haratago.
Activity directed to
- All public
- University student
- Students not from university
- Teachers
- Professionals
Program
29-06-2026
Erregistroa
Presentation by the Director of the activity
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidariaLanguage: Basque
- Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle eta ikertzaileaLanguage: Basque
- Maite Gonzalez Lugo | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikariaLanguage: Basque
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikariaLanguage: Basque
“Txikitasunekin itsuturik handitasunaren txikitasuna ahaztu zaigu.“
- Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri | Kutxa Fundazioa - Ekimenak eta edukiak teknikariaLanguage: Basque
Jolasten dut, beraz banaiz.
Break
““Kristalezko generazioa” izan ginen, gara eta izango gara.“
- Ibon Cancio Uriarte | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle eta ikertzaileaLanguage: Basque
“Solasaldia: Zer ari gara egiten errealitatean?“
Lidergotza
- Virginia Murua González | Zuhaizti Eskola Publikoa - BeA eta Haur Hezkuntzako koordinatzailea,Language: Basque
Jolas librea
- Adunako Herri Eskolaren ordezkaria Language: Basque
Kanpo espazioak
- Vanessa Lopez Varela | Alkizako Herri Ikastetxea - Heziketa Fisikoko irakaslea eta Ikasketa buruaLanguage: Basque
Ongizatea
- Irune Aguirre Urdangarin | Lazkaoko Ikastola - Haur Hezkuntzako irakasleaLanguage: Basque
- Josune Aldanondo Iturbe | Lazkaoko Ikastola - Haur Hezkuntzako irakasleaLanguage: Basque
Ahalduntze indibiduala
- María Uriarte Artamendi Language: Basque
Synthesis
Bazkaria Biziren eskutik
“Sistemen artean ernatu, eta loratzen den izana.“
- Aitziber Esnaola Arribillaga | Pedagogia Sistemikoa - Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzailea.Language: Basque
- Larraitz Mendizabal Huitzi | Pedagogia Sistemikoa - Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzaileaLanguage: Basque
“1) Erantzun hutsak eta dobleak sortuz (rol play)“Closing session
- Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidariaLanguage: Basque
- Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakasle eta ikertzaileaLanguage: Basque
- Erkiz Miguez Montero | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola teknikariaLanguage: Basque
Directors
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Fundazioa
Kutxa Fundazioko Naturan Hezi Eskola eta Baso-eskola proiektuen gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Graduondoko GAL-eko proiektua Amara Berri Urbieta ikastetxearen patioan oinarritu zen. Eskolak garatutako proiektu horri jarraipena emateko aukera izan zuen eta 2024an gauzatu zen patioko obra. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Maialen Sistiaga Poveda
EHU, Irakasle eta ikertzailea
Licenciada en Biología, cursó un máster en Biología Molecular y posteriormente un doctorado sobre virus ovinos y su evolución. Tras trabajar como investigadora en varias universidades (como British Columbia o Cagliari), comenzó como técnico en la Fundación Kutxa, donde ha trabajado durante 8 años en proyectos de educación ambiental, principalmente en proyectos como "Baso-eskola" y "Naturan Hezi". Ha sido profesora de innovación educativa en el Máster Universitario en Formación del Profesorado de la UEU y actualmente es profesora e investigadora del Departamento de Didáctica de las Ciencias Experimentales de la UPV en el grado de Educación Primaria de la facultad HEFA II de Donostia.
Speakers

Irune Aguirre Urdangarin
Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri
Euskaltzaleen Topagunea
Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri Kutxa Fundazioko teknikaria da egun eta trantsizio ekosozialarekin lotutako egitasmoen kudeaketan aritzen da. Formazioz legelaria (Deustuko Unibertsitatea, 2015) eta Lehen Hezkuntzako irakaslea (UNIR, 2023), jasangarritasun eta lidergotza gaietan espezializatu zen Suedian (Blekinge Institute of Technology, 2016). Urte batzuetan Euskaltzaleen Topaguneko kide moduan euskalgintzan lan egin ostean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean aritu da lanean, dozentzia eta aholkularitza lanetan. Erraztailetza munduan ere esperientzia du, Art of Hosting eta Gune Irekiaren Lagunak komunitateekin, edo U Teoriari lotutako ulab taldeetan, besteak beste.

Josune Aldanondo Iturbe
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Fundazioa
Kutxa Fundazioko Naturan Hezi Eskola eta Baso-eskola proiektuen gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Graduondoko GAL-eko proiektua Amara Berri Urbieta ikastetxearen patioan oinarritu zen. Eskolak garatutako proiektu horri jarraipena emateko aukera izan zuen eta 2024an gauzatu zen patioko obra. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
Professor at the Science and Technology Faculty at the UPV/EHU since the year 2000 and Director of the Master’s Degree in Environmental Pollution and Toxicology (2010-2020). Researcher of the ‘Cellular Biology in Environmental Toxicology’ consolidated research group at the Plentzia Marine Research Centre (PiE-UPV/EHU) Ibon Cancio’s main line of research focuses on the molecular and cellular study of the sexual differentiation of fish, where he analyses the effects that environmental conditions – particularly pollution – can have (feminisation of the males and the intersex phenomenon). Furthermore, he coordinates biomonitoring programmes that use molecular methods to study the biodiversity of the marine environment. Director of 9 international dissertations and 18 Master’s theses. 78 articles published in JCR international journals. Leader of different research projects in Europe, Spain and the Basque Country. Director of the Spanish hub of the EMBRC European research infrastructure (2014-2025). Two patents for molecular sexing of fish.
Aitziber Esnaola Arribillaga
Arkitektoa (UPC), Haur Hezkuntzako Irakaslea (EHU) eta Pedagogia Sistemikoan aditua. Egun, Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzailea.
Maite Gonzalez Lugo
Biologian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta unibertsitate berean Ingurumen Kutsadura eta Toxikologiako masterra egin zuen. Ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen prestakuntzarako masterra egin ere zuen (UNIR) zientzia eta hezkuntza uztartzeko asmoz. Bere ibilbidean nazioarteko esperientzia eskuratu du hainbat herrialdetan, besteak beste Australian, Hegoafrikan eta Erdialdeko Amerikan, biodibertsitatearen kontserbazioan eta ikerketan eta hezkuntza-proiektuetan parte hartuz. Gaur egun Kutxa Fundazioan dihardu ekimen eta edukien teknikari gisa, eta bere lanaren bidez naturan oinarritutako hezkuntza sustatzen du, besteak beste Naturan Hezi proiektuan eta Baso-eskola ekimenetan parte hartuz.

Adunako Herri Eskolaren ordezkaria
Vanessa Lopez Varela
Heziketa Fisikoko irakaslea eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua. Alkizako Eskolako irakaslea azken lau urtetan eta bertan, kanpo espazioko irakaslea.
Larraitz Mendizabal Huitzi
-
Psikologian lizentziatua (EHU), Haur Hezkuntzako irakasle (EHU), Psikoterapeuta ikastaroa humanistikoan, UNEDen Acouturierren psikomotrizitatean formatua eta Pedagogia Sistemikoan aditua. Egun, Haur Hezkuntzako irakaslea eta Pedagogia Sistemikoan formatzailea.
Erkiz Miguez Montero
Kutxa Fundazioa
Lehen Hezkuntzan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Donostian. Azken urtean burututako Gradu Amaierako Lana ikasgelaz kanpoko ikaskuntza ikertzera bideratu zuen, eskola inguruneak baliabide didaktiko gisa eskaintzen dituen aukerak arakatuz. Horrez gain, urteak eman ditu haurrekin esparru ezberdinetan lanean. Egun, Kutxa Fundazioan Baso – eskolako teknikari gisa jarduten du, eskolei naturan hezteko aholkularitza nahiz orientazio pedagogiko eta didaktikoa eskainiz, besteak beste. Gainera, Bihotz Berdeak proiektuko koordinatzailetako bat ere bada, Kutxa Fundazioan aurrera eramaten diren beste hainbat proiektuetan hezkuntza – orientatzaile gisa aritzearekin batera.
Virginia Murua González
-
Haur Hezkuntzan diplomatua. Ibilbide profesionala hezkuntza ez-formalaren eta aisialdiaren alorrean hasi nuen, eta esperientzia horrek nire izaeran eta lan egiteko moduan eragin nabarmena izan du. Ondoren, Donostialdeko eskola publiko ezberdinetan jardun dut Haur Hezkuntzako irakasle gisa, eta azken bi urteetan Zuhaizti Eskolan BeA eginkizunak eta Haur Hezkuntzako koordinatzailearen ardura izan dut. 2025-2026 ikasturtean Baso-eskola proiektua martxan jarri dugu.
Maialen Sistiaga Poveda
EHU, Irakasle eta ikertzailea
Licenciada en Biología, cursó un máster en Biología Molecular y posteriormente un doctorado sobre virus ovinos y su evolución. Tras trabajar como investigadora en varias universidades (como British Columbia o Cagliari), comenzó como técnico en la Fundación Kutxa, donde ha trabajado durante 8 años en proyectos de educación ambiental, principalmente en proyectos como "Baso-eskola" y "Naturan Hezi". Ha sido profesora de innovación educativa en el Máster Universitario en Formación del Profesorado de la UEU y actualmente es profesora e investigadora del Departamento de Didáctica de las Ciencias Experimentales de la UPV en el grado de Educación Primaria de la facultad HEFA II de Donostia.

María Uriarte Artamendi
Registration fees
| Face-to-face | Until 29-06-2026 |
|---|---|
| 50,00 EUR |
Venue
Parque Tecnológico de Euskadi, Campus Donostia, Edificio Central, Pº Mikeletegi, 53. 20009 Donostia (Gipuzkoa)
Pº Mikeletegi, 53. 20009 Donostia (Gipuzkoa)
Gipuzkoa
Sustainable development goals
Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

3 - Good health and well-being
Guarantee a healthy life and foster the well-being of all people of all ages. Key issues: universal healthcare coverage, sexual and reproductive health, reduction in the number of road accident casualties, pollution and chemical products, reduction in maternal and neonatal mortality, the end of epidemics such as AIDS, combating hepatitis and other water-borne diseases, drug and alcohol prevention, control of tobacco.
More information
4 - Quality education
Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.
More information
13 - Climate action
Adopt urgent measures to combat climate change and its effects. Key issues: mitigation, resilience and capacity for adaptation, planning, national strategies and plans, education and raising awareness, reduction of effects and early warning systems, compliance with the Framework Convention of the United Nations on Climate Change.
More information
