UPV/EHU eta Universitat de Lleida (UdL) aitzindari dira inguruko herrialdeetan horren emaitza onak izan dituen hezkuntza eredu honen diseinu eta ezarpenean.

Fenomeno hau aztertzeko, UPV/EHUk, UdL-rekin elkarlanean, unibertsitateko prestakuntza dualari buruzko lehen batzarra antolatu du, helburu hirukoitz batekin:

  • Alor honetan puntakoak diren bi herrialderen kasuak ezagutzea: Alemania eta Frantzia.
  • Ereduaren garapenean giltzarri diren eragileek eskuratutako ezagutzak partekatzea: enpresak, ikasleak, unibertsitateak eta kalitate agentziak.
  • Pedagogiaren eta didaktikaren garapenaz eztabaidatzea, unibertsitate-enpresa harremanaz, prestakuntzaren eta tutoretzaren kalitateaz, eta unibertsitateko prestakuntza dualaren etorkizunaz.

Adituek batzarraren programan jasotako gaietan sakonduko dute ikuspegi kritiko eta eraikitzaile batetik.

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

Off Off https://www.uik.eus/es/noticias/la-formacion-dual-universitaria-en-el-espacio-europeo-de-educacion-superior https://www.donostiasustainabilityforum.eus/sites/default/files/img_9998_0.jpg