Itzuli

Feminismoak salbatuko ditu gizonak

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak inaugurazioan azpimarratu zuen “legeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aitortzen badu ere, errealitatean hori egia izatetik oso urrun gaude(la)". "Gure gizartean, generoak eta horren inguruan eraikitzen diren rol zein estereotipoek baldintzatu egiten dituzte norbanakoen aukerak”. Hori dela eta, gizarte benetan ekitatiboa lortzeko, Landaidarentzat funtsezkoa da “eredu berdinzale baten alde egingo duen eta aldaketaren eragile izango den gizon masa kritiko bat sortzea”.

Itzuli

Nafarroako Foru Gobernuak homologatutako ikastaroak

Premisa hori betez, Foru Gobernuak aurtengo edizioko 34 ikastaro homologatu ditu guztira.

Aintzat hartu behar da, halaber, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurrez aurreko 12 ikastaro eta 11 on-line ikastaro homologatu dituela.

Ikastaroen zerrenda

 

Itzuli

Uda Ikastaroen aurkezpena Donostian

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak babestu eta homologatzen du, eta Cristina Uriarte sailburuak azaldu zuen zergatia: "Egiaz sinesten dugu etengabeko prestakuntza funtsezkoa dela kalitatezko irakaskuntza eskaintzeko”. Aldatu egin dira irakasteko eta ikasteko moduak, eta aurrera egin behar da, ekitatea, balioetan oinarritutako hezkuntza, aniztasunaren babesa eta aukera berdintasuna oinarrizko zutabetzat sustatuz. Hori kontuan hartuta, sailburuak zenbait ikastaro azpimarratu zituen, hala nola hizkuntza nahasmendu eta dislexia kasuetako ebaluazioa nahiz esku-hartzea jorratuko dituena.

Itzuli

‘Sin Ellas No Hay Futuro’ erakusketa Donostiara iritsiko da udan

Haurdunaldia edo jaiotza osasun larrialdi arriskutsua bihur daiteke; baita, gaixotasun bat, lesio bat edo sexu eraso baten ondorioak ere. Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen ospitaleetara egunero iristen dira bizia mehatxatzen duten baldintza medikoak dituzten emakumeak. Beste askok, milioika mundu osoan, behar dutenean ez dute mediku bat ikusteko aukera izaten, edo beranduegi izaten da ospitalera iristen direnean.

Itzuli

Euskadik Espainiarekiko duen dependentziak sortzen duen kostua aztertuko dugu

Horretarako, Euskadik Estatu espainiarrarekin arlo desberdinetan dituen harremanen egungo egoera ikertuko da, hala nola, botere egitura eta gobernantzan, hezkuntza eta ikerketan, hizkuntza eta identitate ikurretan, eta ekonomia eta politika publikoetan. Arlo bakoitzean, unibertsitateko irakasle eta gaiaren inguruan eskarmentua duten adituek parte hartuko dute, egoeraren diagnostiko bat eginez, ikastaroari izenburua ematen dion galderari erantzuteko xedearekin.

Itzuli

Uda Ikastaroen aurkezpena Donostian

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuorde Cristina Uriartek, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak, IRIZARko Pertsonaleko zuzendari Roberto Iñiguez de Onsoñok eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendari Carmen Agouések aurkeztu dute hil honen 28an hasiko den XXXVII. edizioa; urriaren 27ra arte, 191 jarduera programatu dira orotara.

Itzuli

Matrikula murriztua Elkar txartelarekin

Elkar-eko bazkideek jarraian zerrendatzen diren ikastaroetarako matrikula murriztua eska dezakete, beti ere plaza hutsak gelditzen badira. Eskaera egiteko, uda ikastaroen webgunean sartu, nahi duzun ikastaroa aukeratu eta matrikula bete. Kontutan hartu matrikulazio prozeduran sistemak Elkar txartela eskatuko duela deskontu hori aplikatu ahal izateko.

Deskontua honako ikastaro hauetan egingo da:

Ikastaroen zerrenda

Itzuli

UPV/EHU-ko 2017. Uda Ikastaroen eragin azterketaren ondorioak

 

A - Uda Ikastaroak zifretan

2017. urtean, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak, guztira, 161 jarduera antolatu, eta 13.419 pertsona mobilizatu zituen.Joandako pertsonen artean, gehien-gehienak ikasleak ziren (10.137 ikasle), baina irakasleen parte hartzea ere nabarmena izan zen (1.605 irakasle).Uda Ikastaroetan zuzenean parte hartu ez bazuten ere, laguntzaile ugari etorri ziren (1.677 laguntzaile).

Itzuli

UPV/EHUko XXXVII. Uda Ikastaroen aurkezpena, BBVA Fundazioarekin lankidetzan

Gaur goizean aurkeztu dira BBVA Fundazioaren egoitzan UPV/EHUko XXXVII. Uda Ikastaroak. Ekitaldian izan dira Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea, Carmen Agoués, Ikastaroen zuzendaria, eta Laura Poderoso, BBVA Fundazioaren zuzendariordea, UPV/EHUko Uda Ikastaroen kolaboratzaile pribatu nagusia.

Itzuli

Curso online "Diez Comodines: Cómo redactar mejores exámenes tipo test"

1 -30 marzo

¿Eres profesor y quieres aprender a preparar examenes tipo test? En este curso aprenderás a evaluar adecuadamente conocimientos y que éstos sean de niveles cognitivos superiores, es decir, no sólo de memorización sino de comprensión, análisis y capacidad de síntesis de lo aprendido.

Toda la información aquí: goo.gl/2iMboJ

 

Subscribe to