Gipuzkoa orain ala betiko
Klima-aldaketaren eragina Gipuzkoako zenbait gune berezitan.
Zenbat aldatu den gure ingurua gure aiton-amonen garaitik hona…eta ez da hainbesteko denbora pasa. Gizarteak aurrera egiten du eta horrek aldaketak dakartza, bai bizimoduan nola ingurunean. Gaur egun 7,8 bilioi pertsona baino gehiago gara Lurrean eta mundu globalizatu batean bizi gara. Honen eraginik azpimarragarriena bizitzen ari garen aldaketa klimatikoa da.
Elikagaiak alferrik xahutzeko ohitura errotik kentzea ez da borondate kontua
“Gauzak ondo egiteko, inork galduko ez duela eta egindako esfortzuagatik saria lortuko dela bermatu behar da”.
Artikutza, Donostiako iraunkortasunerako elementua
Arturo Elosegi, Biologiako doktorea eta Ekologiako katedradunak, Artikutzak duela 100 urte zuen itxuraren eta gaur egun duen itxuraren arteko aldea nabarmentzen du. Duela 100 urte Artikutzan meatzariak, ikazkinak, artzainak ibiltzen ziren, ibaia kutsatuta zegoen eta basoa gehiegi ustiatzen zen. Horren ondoren, Artikutzako egoera nabarmen aldatu da. Gaur egun, Artikutza Euskal Herrian ongien kontserbatutako lekuetako bat da, eta Donostiako Udalak bere garaian egin zuen eta egiten jarraitzen duen apustua azpimarratzen du.
Donostia Sustainability Forumerako Uda Ikastaroen proposamenetarako ideiak
Donostia Sustainability Forum iraunkortasunaren diziplinarteko tratamendua ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik emateko sortutako plataforma da.
Uda Ikastaroak urte osoan hedatzen den Foroaren programazioaren zati garrantzitsu bat dira. Une honetan Uda Ikastaroen proposamenak aurkezteko epea zabalik dago (azaroaren 26ra arte) eta lerro hauen bidez hurrengo ediziorako interesgarriak diren gai batzuk zerrendatzen ditugu, DSF-BGDren iraunkortasun-erronka bakoitzaren barruan.
Animatu DSF-BGDrekin lankidetzan aritzera, mundu iraunkorrago baten alde aurrera egiteko!
Araudia ikusi eta proposamena aurkezteko sakatu ondorengo esteka: https://www.uik.eus/eu/proposamenak/proposamenak
Elikagaien soberakinak emateko praktika egokiei buruzko tailerra: elikagaien hondakinak murrizten dituen soluzio solidarioa
Soberakinen Dohaintzari buruzko Praktika Egokiei buruzko Tailerraren hasieran honako hauek nabarmendu ziren: prebentzioak elikagai-soberakinik ez sortzeko duen garrantzia, Euskadin elikagai-soberakinak emateko gida orientagarria eta jarduera-planak izateko beharra.
Aurtengo edizioaren memoria (2021)
2021 urtearen laburpena jasotzen duen memoria prestatu dugu.
“Sinboloen eta Hitzen artean.UPV/EHUko Uda Ikastaroen 40 urteak”
Fundazioak UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle diren Eduardo Herrera eta Leire Fernández sinatutako liburua argitaratu du bere 40garren urteurrena dela eta.
UPV/EHUren 40 urteko Uda Ikastaroen memoria akademikoa
Fundazioak argitaratu duen memoria akademikoak duela berrogei urte sortu zen proiektu baten ibilbide aberatsa islatu nahi du. Proiektu horren urteurrena aurten ospatu da, eta gaur egun errealitate finkatua eta ondo ainguratua da paisaia instituzionalean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera.
“Dagoeneko ez gara planeta salbatzeaz ari, krisi klimatikoaren ondorioz arriskuan dauden gizakiez hitz egin behar dugu"
Glasgowtik iritsi berri da Irene Baños, bertan COP-26an izan da, klimari buruzko Nazio Batuen konferentzian. “Ecoansias” liburuaren idazlea da, baita ingurumen kazetaria ere. Irenek itxi zuen Donostia Sustainability Forumeko jardunaldi irekien programa, ekoantsietateari eta ekintza klimatikoari buruzko hitzaldi batekin.
Hezeguneen balio ekologikoa: bizitza eta garapena
Hezeguneen Nazioarteko Eguna otsailaren 2an ospatzen da 1971tik; Hezeguneei buruzko Konbentzioa, Ramsarko Konbentzioa (Iran), ospatzeko eta hezeguneek planetako bizitzan duten garrantziaz kontzientziatzeko.