"Ez dugu esan behar okerrago biziko garela klima-aldaketa geldiarazteko, baizik eta klima-aldaketa geldiaraziko dugula hobeto bizitzeko"

Andreu Escrivá "¿Y ahora yo qué hago? Como evitar la culpa climática y pasar a la acción" liburuaren egileak esan zigun berez , tituluak "Eta orain zer egingo dugu?" izan beharko litzatekeela. Klima-aldaketa arazo kolektiboa delako eta konponbideak kolektiboak izan behar direlako. Ezin gara planteamendu indibidualistetan gelditu, non nik nire partzelatxo ekologikoa daukadan. Hori komeni zaie kapitalismoari eta gure bizitzarako irtenbide klimatikoen packak saldu nahi dizkiguten enpresei. Horiek erosi egingo bagenitu, herritar berde onak garela pentsatuko genuke, behar ditugun egiturazko aldaketen alde egin beharrean. Egin dezakezun gauzarik garrantzitsuena beste pertsona batzuekin elkartzea da.

Arkitekturak zehaztu dezake nola bizi garen eta nola erlazionatzen garen, elkarri lagunduz krisi sistemikoetan erresilienteagoak izan gaitezen

 “Eraikinak pertsonen arteko harremanak eraikitzeko gai dira, haien diseinuak hori bilatzen badu; izan ere, eraikinak, neurri batean, azken urteotan sortutako gehiegizko indibidualizazioren erantzuleak dira; indibidualizazio bat, gizarte arazoen hazkunde handia eragiten ari dena, esate baterako, bakardadearena: XXI. mendeko pandemia handienetako bat, OMEren arabera". 

Gizarte inflexio puntuak: planeta salbatzeko aukerak

Caty Arévalo, ingurumen arloko informazioan espezializatutako kazetaria, EFEverde-ren sortzaileetako bat eta BBVA Fundazioaren 2017ko Biodibertsitatearen Kontserbazio sariduna, gizarte inflexio puntuen kontzeptuaz aritu zen “Planeta salbatzeko aukerak” jardunaldian: hau da, efektu biderkatzaile handia duten aldaketak, gai direnak eraldaketak eragiteko eskala handian, lagungarri izan daitezkeenak neurri handi batean ingurumen arazoei aurre egiteko.

Hirietako gune berdeak ez dira lorez betetako zelaiak

Rufino Hernández, EESAP12-CICAS Energia Eraginkortasunari eta Jasangarritasunari buruzko Europako Biltzarreko zuzendaria da. Birgaitze-boladak dakartzan erronketan arreta jarri baino nahiago du boladen inguruan hitz egin, pluralean. Europako Next Generationetik etorriko den diruarekin gauza asko egingo dira, baina gero, impasse batekin egingo dugu topo, eta bolada berri bati emango diogu hasiera “belaunaldi bakoitza desberdina delako eta erantzun desberdinak nahi dituelako.” Orain, hirien neutraltasun klimatikoa dugu helburu 2050erako, baina urteak igaro ahala, helburu berriak proposatuko dira, bai eta data hori iritsi baino lehen ere.

Subscribe to