Ignacio Zuluagaren tailerretik DJaren partituretara

Ignacio Zuloagak Euskal Herriko industriaren leherketa, sozialismoaren agerpena, la bohemeren Paris hiria, 98ko hondamendiaren Espainia, Lehen Mundu Gerra, Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila ezagutu zituen. Bere obran eragina izan zuten gorabehera guzti horiek Juan Pablo Fusi historialariak azalduko ditu, Zuloagaren lanaren elementu nagusi batzuk (hala nola herri-kulturaren berrikuspena) aztertuko dituen Uda Ikastaroaren zuzendarikideak. Bere pinturaren inguruan azken urteetan sortu diren berrikuntzetako batzuk erakutsiko dira.

Osasun Publikoaren ikuspuntutik

COVID-19ak mikroskopioaren azpian kokatu du gure eguneroko jarduera, eta gure ingurune pertsonal guztiari eragiten dioten harreman-ohiturak ezarri ditu. Ohitura horien ondorioek gure jarduera aldatzen dute lan-eremuan, eta aldaketak eskatzen dituzte enpresetan, erakundeetan, erauzketa-jardueretan, produkzio-jardueretan, irakaskuntzan eta abarretan, eta horrela jarraituko dutela dirudi. Osalan ez da errealitate horretatik libratzen, eta lehen eztabaida bat planteatu du dagoeneko UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan.

Ihobe eta APIAk biodibertsitate eta natura-ondareari buruzko Ingurumen-komunikazioaren Eskola abiatuko dute UPV/EHUren Uda Ikastaroetan

Jasangarritasunaren Foroaren baitan, irailaren 21 eta 22an izango da Donostiako Miramar Jauregian.

Eskola honen bigarren edizioa da, eta aztertuko du zer-nolako ekarpena egin dezakeen komunikazioak biodibertsitatea eta natura-ondarea babesteko eta horien gaineko ezagutza hobetzeko.

Gizakiak naturarekin duen «harreman toxikoa» jakinarazteko erronka

UPV/EHUko Uda Ikastaroen Iraunkortasun Foroak (BBVA Fundazioa) ingurumenaren erronka handiei eta horien transmisioari buruzko elkarrizketa bat antolatu du Matt McGrath eta Pedro Jordanoren artean. Lehenengoa BBCko ingurumen-korrespontsala da, eta BBVA Fundazioaren I. Biophilia Saria jaso zuen. Bigarrena CSICeko irakasle-ikertzailea da Doñanako Biologia Behatokiko Ekologia Integratiboko Departamentuan. Horretaz gain, Ekologia eta Kontserbazioaren Biologiaren gaineko Ezagutzaren Mugak sariaren epaimahaiko idazkaria da. Ekitaldiaren bideo osoa Play botoia sakatuz ikus daiteke lerro hauen gaineko irudian.

Donostia Sustainability Forumak amaiera emango dio nazioartean ospe handia duten zientzialari eta adituek egindako hitzaldi irekien zikloari, eta oso emaitza positiboa izan du

Edizio honetako ekitaldi nagusia BBVA Fundazioaren eskutik antolatutako elkarrizketa bat izan da, Matt McGrath BBCren ingurumen-korrespontsalaren (BBVA Fundazioaren Biophilia Saria 2019) eta Pedro Jordanoren (CSICeko Ikerkuntza Irakaslea) artekoa. Bertan, klima-aldaketaren aurkako borrokan komunikazioak duen garrantzia azpimarratu dute,  baita hori pasioz, gogo biziz eta adibide argiekin komunikatzeko erronka jorratu ere.

Subscribe to