Auto elektrikoaren oraina eta etorkizuna
Ez da eraikin fisiko bat edo erreferentziazko zentro bat soilik: haren inguruan ekosistema edo polo bat egituratzea da kontua, Gipuzkoako mugikortasun berriaren sektore indartsu bat egituratzeko. Pieza hori funtsezkoa izango da gure etorkizuneko ekonomian, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi dugu. Mubil (Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroa) arduratzen da mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegiratzeko estrategia hedatzeaz. Horregatik, egiten dugun apustua integrala da, mugikortasun berri honek ukitu ditzakeen alor guztiak bere baitan hartzea bilatzen du.
Gizakiak naturarekin duen «harreman toxikoa» jakinarazteko erronka
Munduko Natura Funtsak (WWF) eta NBEk biodibertsitatearen «gainbehera katastrofikoari» buruz azken egunotan argitaratutako txostenen ondorio dramatikoak gogoratuz abiatu du elkarrizketa McGrathek: «Ingurumenaren erronka handiak modu argian komunikatzeko une erabakigarrian gaude, nahiz eta oraintxe bertan mundu osoa beste arazo batzuetan pentsatzen egon».
Pertsonak geolokalizatzeko teknologia bai, horrek emango digun informazioa kudeatzeko gai bagara
Uste dut garrantzitsua dela iritzia noiz aldatu duten azpimarratzea, ez baita gauza bera urtarrilaren amaieran edo otsailaren amaieran zerbait esatea. Aditu askok izan duten arazoa da beren esperientziak joera asko sortu dizkiela. Iraganeko ereduak ezagutzen zituzten, oso mehatxagarriak ziruditen patologia batzuk ezagutzen zituzten, eta gero ez ziren hainbesterako izan. Horrek baldintzatu dituela uste dut».
Eta nik zer egingo dut?
Orain, inoiz baino gehiago konturatu gara gure etxebizitza zein garrantzitsua den, bizi garen eraikinaren birgaitzeari garrantzi handiagoa ematen diogu. Gure eraikinen birgaitze energetikoaren arloan gertatzen ari denari buruzko hausnarketa eta eztabaida proposatzen dugu. Passivhaus ziurtagiria utopia bat dela irudituko zaigu, baina bizi dugun distopia ikusita, agian hurbilago ikusiko dugu. Bide batez, hain beharrezkoa iruditu zaigun hiri-eraldaketari heltzen diogu, baita haren gizarte-kudeaketari ere. Eta hori guztia egurrarekin egin badaiteke?