Itzuli

Nazioarteko 900 zientzilaritik gora elkartuko dira uda honetan Donostian

Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroak 6 nazioarteko biltzar eta 4 uda eskola antolatu ditu 2017an Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) uda ikastaroen baitan. Kongresu eta eskola sorta honek 900 zientzialaritik gora ekarriko ditu Donostiara. Harvard Unibertsitearekin batera FQMD kongresua eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuarekin elkarlanean bigarren urtez antolatutako uda eskola biltzen ditu egitarau zabalak.

Itzuli

Abantailak AEK-ko kideentzat euskaraz egingo diren Uda Ikastaroetan!

Aurtengo edizioan ere euskara hizkuntz ofiziala duen ikastaro bat  egin nahi baduzu eta AEK-ko kidea bazara %25-ko deskontua izango duzu matrikulan. Anima zaitez!

LAGUNTZAK

Itzuli

Aurten ere Uda Ikastaroak Fundazioak EAEko LH eta DBH hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei, matrikula murrizpenak eskaintzen ditu

Ziklo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean prestatu da. Ziklo honetako ikastaro guztiak homologatuko dira, horietara joaten diren irakasleek dagokion ziurtapena izan dezaten..

Uda Ikastaroak, EAEko lehen, bigarren eta batxilergoko irakasleei matrikula murriztua eskaintzen die (%50a maiatzak 31 arte eta %35 ekainak 1etik aurrera) ziklo honetako ikastaroetan izen ematean.

Itzuli

Matrikula irekia. Murriztua maiatzaren 31arte

Gaur goizean aurkeztu dira BBVA Fundazioaren egoitzan UPV/EHUko XXXVI. Uda Ikastaroak. Ekitaldian izan dira Nekane Balluerka, errektorea, Carmen Agoués, Ikastaroen zuzendaria, eta Vicente Gutiérrez, BBVA Fundazioaren zuzendariordea, UPV/EHUko Uda Ikastaroen kolaboratzaile pribatu nagusia.

Itzuli

2017ko Uda Ikastaroak abian

Datorren asteazkenean Uda Ikastaroen XXXVI edizioa martxan jartzen dugu. Martxoaren 22an irekiko dugu matrikula eta murriztua izango da maiatzaren 31arte.

 

Itzuli

2016ko Uda Ikastaroen oroitidazkia eskuragarri

2016 urteko Edizioaren oroitidazkia osatu dugu. Bertan, hemen izandako hainbat ausnarketa jaso ditugu eta datorren urterako inspirazioa izango dira erronka berriak planteatu eta ekiteko.

-Edizioaren oroitidazkia

Itzuli

Gorritiren erakusteta Aralarrera iritsiko da datorren udaran

100.000 pertsona baina gehiagok ikusi zuten Miramar Jauregian izandako erakusketa. Artistak bere lana "Itxasmira" oparitu dio UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioari. */ /*-->*/

Itzuli

Bukatu da proposamenak aurkezteko epea.

Itzuli

2016an Uda Ikastaroetan pasatu dena ikusi nahi?

Itzuli

Aniztasuna izan da berriro ere UPV/EHUko Uda Ikastaroetako XXXV. edizioaren ezaugarri nagusia

Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoaren Kongresua. Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoaren printzipioak onartzen dituzten hainbeste pertsona biltzea (epailetzako 400 profesional baino gehiago) eta, gainera, justiziaren ikuspegi berri hau errebindikatu eta honen oinarriak bere egin zituzten espainiar epailetzako goreneko arduradunen presentzia lortzeak, arrakasta ekarri zuen, GEMME Euskadiren iniziatibari (Grupo Europeo de Magistrados pro Mediación) eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren lankidetzari esker.

Subscribe to