Gipuzkoa orain ala betiko

Klima-aldaketaren eragina Gipuzkoako zenbait gune berezitan.

Zenbat aldatu den gure ingurua gure aiton-amonen garaitik hona…eta ez da hainbesteko denbora pasa. Gizarteak aurrera egiten du eta horrek aldaketak dakartza, bai bizimoduan nola ingurunean. Gaur egun 7,8 bilioi pertsona baino gehiago gara Lurrean eta mundu globalizatu batean bizi gara. Honen eraginik azpimarragarriena bizitzen ari garen aldaketa klimatikoa da.

Artikutza, Donostiako iraunkortasunerako elementua

Arturo Elosegi, Biologiako doktorea eta Ekologiako katedradunak, Artikutzak duela 100 urte zuen itxuraren eta gaur egun duen itxuraren arteko aldea nabarmentzen du. Duela 100 urte Artikutzan meatzariak, ikazkinak, artzainak ibiltzen ziren, ibaia kutsatuta zegoen eta basoa gehiegi ustiatzen zen. Horren ondoren, Artikutzako egoera nabarmen aldatu da. Gaur egun, Artikutza Euskal Herrian ongien kontserbatutako lekuetako bat da, eta Donostiako Udalak bere garaian egin zuen eta egiten jarraitzen duen apustua azpimarratzen du.

Donostia Sustainability Forumerako Uda Ikastaroen proposamenetarako ideiak

Donostia Sustainability Forum iraunkortasunaren diziplinarteko tratamendua ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik emateko sortutako plataforma da.

Uda Ikastaroak urte osoan hedatzen den Foroaren programazioaren zati garrantzitsu bat dira. Une honetan Uda Ikastaroen proposamenak aurkezteko epea zabalik dago (azaroaren 26ra arte) eta lerro hauen bidez hurrengo ediziorako interesgarriak diren gai batzuk zerrendatzen ditugu, DSF-BGDren iraunkortasun-erronka bakoitzaren barruan.

Animatu DSF-BGDrekin lankidetzan aritzera, mundu iraunkorrago baten alde aurrera egiteko!

Araudia ikusi eta proposamena aurkezteko sakatu ondorengo esteka: https://www.uik.eus/eu/proposamenak/proposamenak

 

Elikagaien soberakinak emateko praktika egokiei buruzko tailerra: elikagaien hondakinak murrizten dituen soluzio solidarioa

Soberakinen Dohaintzari buruzko Praktika Egokiei buruzko Tailerraren hasieran honako hauek nabarmendu ziren: prebentzioak elikagai-soberakinik ez sortzeko duen garrantzia, Euskadin elikagai-soberakinak emateko gida orientagarria eta jarduera-planak izateko beharra.

“Dagoeneko ez gara planeta salbatzeaz ari, krisi klimatikoaren ondorioz arriskuan dauden gizakiez hitz egin behar dugu"

Glasgowtik iritsi berri da Irene Baños, bertan COP-26an izan da, klimari buruzko Nazio Batuen konferentzian. “Ecoansias” liburuaren idazlea da, baita ingurumen kazetaria ere. Irenek itxi zuen Donostia Sustainability Forumeko jardunaldi irekien programa, ekoantsietateari eta ekintza klimatikoari buruzko hitzaldi batekin.

Subscribe to