Arkitekturak zehaztu dezake nola bizi garen eta nola erlazionatzen garen, elkarri lagunduz krisi sistemikoetan erresilienteagoak izan gaitezen
Iñaki Alonsok hiri handietan ematen ari den herritarren etengabeko kontzentrazioaren paradoxa azpimarratzen du; gero eta elkartuago gaude eta gero eta konexio teknologiko gehiago ditugu, baina aldi berean bakardadearen sentsazioa izugarri ari da hazten gure artean.
sAtt estudioak, non kontseilari delegatua baita, arkitektura kolaboratiboaren hainbat forma lantzen ditu, hala etxebizitzei nola laneko espazioei aplikatzen zaiena; izan ere, arkitekturak zehaztu dezake nola bizi garen eta nola erlazionatzen garen, erresilienteagoak izan gaitezen krisi sistemikoetan.»
"Ez dugu esan behar okerrago biziko garela klima-aldaketa geldiarazteko, baizik eta klima-aldaketa geldiaraziko dugula hobeto bizitzeko"
Andreu Escrivá anbientologoa, biodibertsitatean doktorea eta idazlea da, eta Escuela de Comunicación Ambiental 2021: comunicar la transición energética y climáticaren hirugarren edizioan parte hartu du. Ez du ezkutatu nahi pertzepzio-aldaketak zailak izaten direla eta bat-batean planteatzen baditugu, jendeak baztertuko dituela eta tematu egingo dela. Denok zirimiri batekin bezala busti behar dugu eta noizean behin euri zaparradaren batekin, iraunkortasunaren mezua barneratzea behar dugulako.
Europako Batasunaren erronka nagusiak
Alde horretatik, aurre egin eta kudeatu beharreko lau krisi handiak jartzen ditu mahai gainean: berotze globala, biodibertsitatearen krisia, baliabideen gehiegizko ustiapena, eta kutsaduraren krisia. Horri dagokionez, esan du Europar Batasunak lidergo handia hartu duela negoziazioetan. Horren adibide da Europako Itun Berdea, ikuspegi holistikoarekin koherentea den proposamena. Ekonomiaren deskarbonizazioan eta horrek ekarriko duen garrantzian ere eragin du, baita finkatutako helburuak lotesleak izatearen garrantzian ere. Beste alderdi garrantzitsu bat ere landu da: finantzazioa.
Azkar jokatu behar dugu. Gradu bakoitzak garrantzia du
Mikel Gonzalez-Eguinok eman nahi duen mezuaren muinetako bat da "berandu goazela" baina "oraindik lortu dezakegula". BC3 Klima aldaketaren Euskal Zentroko ikerlari seniorra da eta Green Deal: ¿punto de inflexión frente a la crisis climática? Uda Ikastaroaren zuzendarikidea.
Ez du balio esateak aurrera jarraitzen dugula eta hemen ez dela ezer gertatu. Orbaindu beharreko zauri psikologikoak ditugu
Pandemiaren inpaktu psikologikoak psikopatologiaren eremutik atera behar ditugu, gezurrezko dikotomia batean biziarazten gaituelako: oso indartsua zarelako primeran egon zara, edo gaixorik zaude, gaizki daramazulako. Benetan faktore asko dituen errealitatea bizitzen ari gara. Pertsona guztiok izan ditugu inpaktu psikologiko asko: gaixotasun kutsakor bati diogun beldurra, konfinamendua, galera ekonomikoak,... Beste pertsona batzuek maite zuten pertsonaren baten galera ere jasan dute, ZIUn ospitaleratuta izan ziren edo norbait kutsatzearen erantzule sentitu dira.
Adimen artifizialaren erabileran berme judizialak indartu behar dira
Justiziari aplikatutako blockchainaren trazabilitateak komunikazioa eta nazioarteko lankidetza errazten du. Europako ikerketa aginduek, erregu eskaerek, estradizioek edo exhortoek segurtasun handia dute.
Komunitateen ongizatea bermatu ezin badugu, ezin ditugu orangutanak babestu
Erakundeak 250 orangutan baino gehiago erreskatatu ditu azken urteotan, baso-soiltzearen eta legez kanpoko trafikoaren biktimak izaten baitira, eta bertako komunitate indigenen osasuna, hezkuntza eta enplegua babesteko programa bat sortu du tximino handi horien ekosistemaren narriadura geldiarazteko. Lan hori dela eta, BBVA Fundazioaren Biodibertsitate Babesaren Mundu Saria jaso zuen Karmele Llanok.
Etxebizitza-politika genero-ikuspegitik argitu behar da
Une garrantzitsu batean gaude etxebizitzen kalitaterako, Ines Sánchez Madariagak eta Ines Novellak, "Generoa, arkitektura eta etxebizitza" ikastaroko zuzendarikideek, azaldutako hainbat arrazoirengatik. Besteak beste, COVIDarengatiko konfinamenduak bizi garen espazioaren garrantzia ikustera behartu baigaitu. Argia edo balkoi bat izatearen garrantzia ikusi dugu, baina baita egonaldi desberdinetan intimitatea eta lan-jarduera ziurtatzeko aukera izatea ere.
Gastronomia jasangarria: gizartea eraldatzeko beharrezko osagaia
Jakina denez, elikagai-sistema bera da Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GJH) aurreikusitako erronka handienetako bat. Iraunkortasuna, gaur modan dagoen hitza, errezeta gastronomikoetara ere iritsi da; eta geratzeko etorri da. Alde horretatik, “Planetako Osasunaren Dieta” ikastaroko hizlariek hainbat alderdi, proiektu eta ideia azaldu dituzte XXI. mendeko dieta ulertzeko. Eman diguten gakoetako bat da dieta pertsonalizatua izango dugula, gure kode genetikoaren arabera egindako menua. Hau da, elikadura pertsonalizatua.
Ingurumen-esposizioek giza osasunean dituzten ondorioak
Ingurumen-kutsadura da pairatzen ditugun gaixotasunen % 25en erantzulea, eta arazo horrek jarraituko du klima-aldaketari buruzko neurri seriorik hartzen ez bada. "Uraren kalitatean eta hondakinen kudeaketan hobera egin dugu, baina planeta ez da batere modu iraunkorrean kudeatzen. Ez du zentzurik Pazifikoko arraina jaten badugu edo Txinan egindako galtzak janzten baditugu. Osasunean zuzenean eragiten duten ingurumen-aldaketak eragiten dituzten kontsumitzeko moduak dira". "Esadazu non bizi zaren, eta esango dizut zeren eraginpean zauden.