Itzuli

Uda Ikastaroen 38. edizioaren aurkezpena BBVA Fundazioaren egoitzan

Gaur goizean aurkeztu da Uda Ikastaroen XXXVIII. edizioa. Ekitaldian izan dira UPV/EHUko errektorea, Nekane Balluerka, Uda Ikastaroen erakunde laguntzaile pribatu nagusi den BBVA Fundazioaren zuzendaria, Rafael Pardo, eta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa, Itziar Alkorta.

Beste urte batzuetan bezala, aurkezpena Fundazioaren egoitzan egin da, Bilbon.

Itzuli

Zurezko ondarearen kontserbazioari buruzko jarduerak

ICOMOSen Zuraren Nazioarteko Batzordea (IIWC) 1975. urtean sortu zen, eta orduz geroztik, zurez eraikitako ondarea kontserbatzeko printzipioen multzo bat lortzearen beharra haren eztabaidagaien eta jardueren hizpide izan da, behin eta berriro.

2017ko abenduaren 15ean, ICOMOSek Delhin egindako 19. Batzar Nagusian, IIWCren printzipio berriak adostu ziren, doktrinazko testu gisa. Printzipio berri horiek 1999an hartutakoak ordezkatu zituzten.

Itzuli

Uda Ikastaroak Fundazioak eta Beasaingo Udalak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute

Uda Ikastaroak erreferente bihurtu dira euskal gizartearen kultura programazioan, gizartearen desafioei buruz eztabaidatzeko topagune.

Uda Ikastaroen Ibiltaria programaren helburuetako bat ikastaroak euskal geografia osora zabaltzea da, eztabaidak sortzen diren lekuetan aztertzeko gai bakoitza.

Bere aldetik, Beasaingo Udalaren asmoa da ezagutzaren erreferentzia bihurtzea Igartzako monumentu multzoa.

Horregatik, bi erakundeek indarrak batu dituzte XXXVIII. edizioko bi uda ikastaro egiteko Beasainen:

Itzuli

Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan

UPV/EHU eta Universitat de Lleida (UdL) aitzindari dira inguruko herrialdeetan horren emaitza onak izan dituen hezkuntza eredu honen diseinu eta ezarpenean.

Fenomeno hau aztertzeko, UPV/EHUk, UdL-rekin elkarlanean, unibertsitateko prestakuntza dualari buruzko lehen batzarra antolatu du, helburu hirukoitz batekin:

Itzuli

Itziar Alkorta, UPV/EHUko Uda Ikastaroetako zuzendari berria

Itziar Alkorta UPV/EHUko Zuzenbide zibileko irakasle titularra da. Bere ikerketa eremua biomedikuntza arloan pertsonen eskubideak dira. Pertsona, Ondarea eta Familia Ikerketa talde kontsolidatuko kide da. Bioetikaren arloan disziplinartekotasunezko ikerketa proiektuetan esperientzia zabala du Europar Batzordeko Ikerketa programa markoan. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketarako sailburuorde (2013-2015); Kalitate eta Berrikuntzarako Errektoreorde izan zen (2009-2012), eta Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiako idazkari nagusia (2010-2011) izan da, besteak beste.

Itzuli

Nola bizi dolua eta galera ikastetxean

Horregatik, maite dugun pertsona galtzean edo berarengandik urruntzean, dolua bizi izaten dugu. Orduan, galera horretan, prozesu egokitzaile bat bizi behar izaten dugu. Aipatu prozesua ez da gaixotasuna, nahiz eta batzuetan egoera horretara irits daitekeen. Pertsona guztiek ez dute era berean bizitzen eta adierazten, bakoitzak bere erara bizi izaten du. Mingarria da eta gure mendebaldeko gizartean, sarri, ez du lekurik. Lekua egin ordez eta dolua bizi duten pertsonaren bidaide izan ordez, pertsona bizipen mingarri horretatik urrundu eta prozesua behar bezala garatzea ukatzen zaio.

Itzuli

2019 edizioko programa forma hartzen ari da

Datak, lekuak, kolaboratzaileak, egitaraua… guztia zehazten ari gara eta aurki izango dugu informazioa prest.

Gai anitzak, ikuspegi berriak - berritzaileak askotan-, gizarteko agente desberdinen artean erronkak aztertu eta eztabaidatu eta etorkizun hobe baten bila aritzeko.

Aurten ere 200 ekintza inguru izango ditugu Euskal Herriko hiri eta herri desberdinetan.

Martxoaren 28an irekiko dugu matrikula orokorra eta maiatzaren 31a arte murriztua izango da ohitura den moduan.

Ilusioz ari gara lanean, informazio guztia data horretarako prest izateko.

Itzuli

Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa 2019

Horretarako, interpretazio-zentruak, museoak, aztarnategi arkeologiko interpretatuak, baserri-eskolak, agroturismoak edo turismo-bulegoak ditugu, beste hainbaten artean. Halaere, ezinbestekoa ere bada gure interprete-gidariak gaitzea iraunkortasunaren kontzeptua eta eskuragarri diren teknika hoberenak erabili eta barreiatu ditzaten.

Itzuli

Urdaibai Biosfera Erreserbako Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako Ikastaroa 2019

Urdaibai Biosfera Erreserban interpretazio-gidari lanetan dabiltzan pertsoneei biosfera erreserba interpretatzeko era egokian teknikak eta ezagupenak helarazteko ikastaroa. Matrikula irekita dago!!

Itzuli

Zorionak eta Urte berri on!

Subscribe to