Itzuli

Gorputz Heziketa: genero-estereotipoen eta genero-desberdintasunaren habia

Metodo horietako bakoitzak ekarpen bat egin zuen genero-estereotipoak indartzeko. Hala, curriculum-ak banatzen gintuen eta jendartearen idearioan gizonaren eredu bat sortu zen, hainbat ezaugarri izanda: indartsua, azkarra, bizkorra, oldarkorra, garailea, ausarta, abila, arina… Eta, haren itzalean, emakumearen eredu bat ere sortu zen, honako ezaugarri hauek izanda: oso sentibera, pasiboa, delikatua, zaintzarako egokia eta zaindu beharrekoa, iniziatiba gutxikoa, koldarra, hiztuna, estetikoki ederra… 

Itzuli

Adinekoentzako elkarbizitzarako etxebizitzen helburua ez da bakarrik osasuna eta ongizatea bilatzea, bizi-proiektu esanguratsuak sortzea baizik

Elkarbizitzarako etxebizitza oso kontzeptu zabala da, eta beregain hartzen ditu garapen ezberdina izan duten ereduak. Eredu horiek komunitate ezberdinak saretzen dituzte: autogestioan oinarritzen direnak, elkarri laguntzeko mekanismoak garatzen dituztenak eta ingurua eraldatzeko nahia azaltzen dutenak.

Itzuli

Askatasunaren errespetua eta borondate pertsonalaren autonomia gaixotasunean zehar eta heriotza-prozesuan ere mantendu behar dira

Hiltzearekin erlazionaturiko guztia kezka eta eztabaida iturri da. Izan ere, beti esan ohi da medikuntzaren eta zientzien aurrerapenek bizitza bera eta bizi-funtzioen mantentzea luzatu dituztela orain dela urte batzuk pentsaezina zitekeen eran. Hori, ordea, lehen mundua deritzonean gertatzen da.

Itzuli

Ez dakigu erbesteratuez ia ezer, eta euskal historiografiak ez du horrekiko kezkarik izan

Historialari askok espainiar Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerrako lehen batailatzat dute, eta milaka euskaldunek hartu zuten bertan parte. “Orain arte, euskaldunok ez dugu parte hartu Europako gatazkaren bukaeraren omenezko ospakizunetan. Baina gogoratu behar dugu Bigarren Mundu Gerra gure historiaren parte dela. Etxahun Galparsorrek 400 inplikatu identifikatu ditu, baina uste du hori izenbergaren punta bakarrik dela.

Itzuli

Arazoa ezagutzen dugu jada: nor da konponbidea?

Klima-aldaketa gizadiaren arazo handienetariko bat da. Duela urte batzuk hasi zen komunitate zientifikoa ohartarazten 1,5 eta 2 gradu arteko tenperatura-igoerak bizitzaren eta heriotzaren arteko ezberdintasuna suposa dezakeela espezie askorentzat eta milioika pertsonen sufrimenduaren erantzule izan daitekeela, goseteen eta natura-hondamendien iturri izan baitaiteke.

Itzuli

“Gehiago pentsatu behar dugu gaixoarengan tumorean baino”

Estatuko iparraldean, gure arbasoengandik jasotako errezeta zaharrak erabiltzeko tradizio handia dago gaixotasunak artatzeko. Garai haietan ez zegoen antibiotikorik; limoia eta eztia ziren anginen aurkako sendagaia, eta eukalipto-lurrunak katarroaren aurkakoak… Egun, medikuntza tradizionala etxeko sendabideekin uztatzen da, baita minbiziaren aurkako tratamenduaren kasuan ere.

Itzuli

38. Uda Ikastaroen Irekiera Ekitaldia

Sarrera

Itzuli

Suizidio baten aurrean familia errudun senti daiteke

Gizaki guztiek sentitzen dute atsekabea pertsona maite bat hiltzen denean, batez ere suizidio baten ondorio denean. Halere, ez dituzte denek behar psikologiko berak izaten, ezta baliabide pertsonal eta sozial berak eskuragarri izan ere. Hurbileko baten heriotza estresaren iturri da, baina askok, egoera horri aurre egiteko, erresistentzia emozional bat daukate. Atsekabe erigarria sortzen da banakoak dolu-prozesuan emozio negatiboak pairatzen dituenean (tristura, haserrea, errua, nahasmendua) eta, oso biziak eta iraunkorrak izanik, eguneroko bizitza oztopatzen dutenean.

Itzuli

Teknologia digitalaren helburua mendekotasuna sustatzea da

Nuria Oliver ingeniariak “XX Congreso Internacional de Interacción Persona-Ordenador” kongresua zuzendu du. Teknologiaren eta gizartearen arteko erlazioa eta ordenagailuaren eta garunaren artekoa ikertzen du adituak. Europako Batzordearen aditu-taldeetako baten kide da, zeina big dataren eta adimen artifizialaren erabileraren inguruko txostenak prestatzen ari den. Oso garrantzitsua iruditzen zaio entitate pribatuen esku dauden milioika datuak gobernu eta gobernuz kanpoko erakundeekin (GKE) partekatzea.

Itzuli

Europa da energiaren eraldaketa sistemiko eta kualitatiboa lehentasun gisa hartzen duen mundu-potentzia bakarra

Trantsizio ekologikoaren artikulazioak lege-markoak sortu ditu Europar Batasuneko estatuetan eta, ingurugiroarekiko konpromiso horren baitan, Olabek espainiar gobernuak abian jarritako neurri sorta «integral eta sistematikoa» deskribatu du. Bost dira estatuaren trantsizio energetikoaren oinarrizko elementuak.

Lehenik, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Ekologikoaren Legearen aurreproiektua (KATEL) dugu, heldu diren hamarkadetan trantsizio energetiko bat lortzeko beharrezko testuinguru normatiboa sortuko duena.

Subscribe to