Ez dugu eraldaketa erradikala behar, baina bai gizartearen eraldaketa sistemikoa
Covid-19aren krisiak krisi klimatikoa indartzeko balio dezake.
Hezkuntza jasangarria
Sistema bat sortu behar da, denok hezkuntzarako sarbidea izan dezagun. Partaidetza-sistema bat, lankidetzakoa eta kooperatiboa, lehiarik gabekoa, hezkuntza presentziala eta hezkuntza telematikoa barne hartzen dituena.
Iraultza energetikoa elektrizitatetik pasatzen da
Trantsizioa eboluzioa da. Trantsizio energetikoa, zerbait berrira iristeko bidea, energiaren zentzuzko erabileran, berriztagarrien erabileran eta garapen jasangarrian oinarritua.
Turismo jasangarriaren aldeko apustua
Online Ikastaroa, urtarrilaren 8tik otsailaren 5era. Turismo jasangarriko ekimenak abian jartzeko jarraibideak emango dira, batez ere landa- eta natura-turismoan.
2020ko Uda Ikastaroen Memoria
Pandemiak markatuta duen urte honetan, beste edizio bat ospatzeaz gain, harrera bikaina izan dugu.
BERRIKAS DEZAGUN
UPV/EHUko Uda Ikastaroek 40 urte beteko dituzte etorkizunari buruzko gogoeta egitera gonbidatuz
BBVA Fundazioaren Bilboko egoitza historikoan, Eva Ferreira UPV/EHUko errektore eta Uda Ikastaroen presidenteak, BBVA Fundazioaren zuzendariak eta Itziar Alkorta Uda ikastaroen zuzendari akademikoak Uda Ikastaroen 40. edizioa aurkeztu dute.
Ingurumen-hezkuntza eskoletan
"7 saberes para la educación ambiental en la escuela" Ikastaroak interes handia piztu zuen ingurumen hezkuntzan interesa duten pertsonen artean, bai planteamendu berritzailea egiten zuelako, Morinen jakintzak ingurumen hezkuntzarekin lotzean, bai hizlariak ospe handikoak zirelako nazioartean. Ikastaroaren xede ziren ikasleez –2030eko eskolako agendaren proiektuetako koordinatzaileak– gainera, ikastaroak unibertsitatean, enpresan eta ingurumen hezkuntzaren aholkularitzan diharduten pertsonak erakarri zituen, besteak beste.
DSF-en bigarren edizioan planetaren osasun integralari buruzko edukiak landuko dira, iraunkortasunerako 5 erronkaren bidez
Donostia Sustainability Forumen 2020ko lehen edizioak izandako harrera bikainaren ondoren, Foroaren 2021eko edizioak urte osoan modu hibridoan (aurrez aurre eta online zuzenean) eskainiko ditu edukiak .
Naturan Heziz, udaberria ezagutu
"Naturan Hezi, lore garaian" ikastaroa bukatu berri da eta bertan hezkuntza-komunitateko 40 pertsonek, ikastetxeak naturara zabaltzeko zenbait gako jaso ahal izan dituzte.
Elikagai iraunkorragoak nola lortu
Donostia Sustainibility Forumaren bigarren edizioko lehen webinarrak elikadura eredu jasangarriagoak lortzeko mahaingaineratzen diren erronkak eta aukerak jorratu zituen. Hitzaldia Jaime Zufiak eman zuen, Azti teknologia zentroko Prozesu Eraginkorren eta Iraunkorren Saileko koordinatzaileak eta elikatze-katearen eko-eraginkortasunarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ekimenetan aditua.
