Osasun Publikoaren ikuspuntutik
COVID-19ak mikroskopioaren azpian kokatu du gure eguneroko jarduera, eta gure ingurune pertsonal guztiari eragiten dioten harreman-ohiturak ezarri ditu. Ohitura horien ondorioek gure jarduera aldatzen dute lan-eremuan, eta aldaketak eskatzen dituzte enpresetan, erakundeetan, erauzketa-jardueretan, produkzio-jardueretan, irakaskuntzan eta abarretan, eta horrela jarraituko dutela dirudi. Osalan ez da errealitate horretatik libratzen, eta lehen eztabaida bat planteatu du dagoeneko UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan.
Eskola diseinatuz, aske izateko zientzia ikasiz
Irailean eskoletako ateak irekitzeko formulak bilatzen ari dira. Ikasleen presentzia lehenetsi nahi da, baina ezingo da ikasgeletara itzuli joan den martxoan utzi ziren bezala. Dagoeneko badago beste aukera bat, eta izatez Danimarkan erabili izan da pandemia garaian: naturaz inguratuta ikastea.
Ihobe eta APIAk biodibertsitate eta natura-ondareari buruzko Ingurumen-komunikazioaren Eskola abiatuko dute UPV/EHUren Uda Ikastaroetan
Jasangarritasunaren Foroaren baitan, irailaren 21 eta 22an izango da Donostiako Miramar Jauregian.
Eskola honen bigarren edizioa da, eta aztertuko du zer-nolako ekarpena egin dezakeen komunikazioak biodibertsitatea eta natura-ondarea babesteko eta horien gaineko ezagutza hobetzeko.
Donostia Sustainability Forum 2020 plataformaren programazioa aurkeztu dute
Donostia Sustainability Forum nazioarteko plataforma bat da, planetaren osasun integralaren inguruko prestakuntza, zabalkundea eta proposamenak jorratzen dituena.
Gizakiak naturarekin duen «harreman toxikoa» jakinarazteko erronka
UPV/EHUko Uda Ikastaroen Iraunkortasun Foroak (BBVA Fundazioa) ingurumenaren erronka handiei eta horien transmisioari buruzko elkarrizketa bat antolatu du Matt McGrath eta Pedro Jordanoren artean. Lehenengoa BBCko ingurumen-korrespontsala da, eta BBVA Fundazioaren I. Biophilia Saria jaso zuen. Bigarrena CSICeko irakasle-ikertzailea da Doñanako Biologia Behatokiko Ekologia Integratiboko Departamentuan. Horretaz gain, Ekologia eta Kontserbazioaren Biologiaren gaineko Ezagutzaren Mugak sariaren epaimahaiko idazkaria da. Ekitaldiaren bideo osoa Play botoia sakatuz ikus daiteke lerro hauen gaineko irudian.
Donostia Sustainability Forumak amaiera emango dio nazioartean ospe handia duten zientzialari eta adituek egindako hitzaldi irekien zikloari, eta oso emaitza positiboa izan du
Edizio honetako ekitaldi nagusia BBVA Fundazioaren eskutik antolatutako elkarrizketa bat izan da, Matt McGrath BBCren ingurumen-korrespontsalaren (BBVA Fundazioaren Biophilia Saria 2019) eta Pedro Jordanoren (CSICeko Ikerkuntza Irakaslea) artekoa. Bertan, klima-aldaketaren aurkako borrokan komunikazioak duen garrantzia azpimarratu dute, baita hori pasioz, gogo biziz eta adibide argiekin komunikatzeko erronka jorratu ere.
Osasunaren eta Garapen Iraunkorraren Europako Batzordeak ingurumenaren narriaduraren eta osasunaren arteko lotura gero eta estuagoa aztertu eta erakutsiko du
Mario Monti buru den OMEko Osasun eta Garapen Iraunkorrari buruzko Europako Batzordeko kide da, eta bera arduratuko da herrialdeak hurrengo pandemietarako osasun-sistemak prestatzeaz. Rafael Bengoak zergatik egongo den batzorde hori ingurumenarekin oso lotuta azaldu zuen. Datozen 10 hilabeteetan egingo duen lanetako bat ingurumenaren narriaduraren eta munduko osasunaren arteko lotura gero eta estuagoa aztertzea eta frogatzea izango da.
Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira
Arantza Aldezabal eta Ana Galarragaren arteko elkarrizketan, berotegi efektua eragiten duten gas guztiak ezin direla sartu zaku berean azpimarratu zen.
Aurten udazkenean bukatuko diren Uda Ikastaroen 39. Edizioak harrera aparta izan du
UPV/EHUko Uda Ikastaroetako antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete 170 jardueretan, COVID-19ak sortu duen ezohiko egoera arren parte hartu duten 10.074 pertsonei.
2021erako Uda Ikastaroen proposamenak jasotzeko epea zabalik
2021ean Uda Ikastaroen 40. edizio berezia ospatuko da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak antolatua.
