UPV/EHUko Uda Ikastaroak aurtengo edizioaren programaren egokitzapena amaitzen ari dira COVID-19aren egoerari aurre egiteko

Aurreratu genuenez, UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXIX. edizioa une hauetan bizitzen ari garen ezohiko egoerara egokitu dugu, eta ikasleei osasun berme guztiekin bat datorren aurrez aurreko programa eta eduki digital gehiago eskainiko dizkiegu.

Bizi dugun egoera argitzea helburutzat harturik aurkeztu dugu 39. edizioa

Edizio berezia izango da, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki berriekin eta online formatuekin

 Aurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi eta neurri batzuk hartu ditu, ikastaroen garapena bermatzeko. Alde batetik, ikastaro formatu berriak sortu ditu eta hobetu egin da plataforma birtuala, edozein lekutatik konektatzeko; bestetik, osasun eta segurtasun neurri guztiak aurreikusi ditu, egoerak aukera eman bezain laster ikastaroak aurrez aurre egiteko. 

Ignacio Zuluagaren tailerretik DJaren partituretara

Ignacio Zuloagak Euskal Herriko industriaren leherketa, sozialismoaren agerpena, la bohemeren Paris hiria, 98ko hondamendiaren Espainia, Lehen Mundu Gerra, Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila ezagutu zituen. Bere obran eragina izan zuten gorabehera guzti horiek Juan Pablo Fusi historialariak azalduko ditu, Zuloagaren lanaren elementu nagusi batzuk (hala nola herri-kulturaren berrikuspena) aztertuko dituen Uda Ikastaroaren zuzendarikideak. Bere pinturaren inguruan azken urteetan sortu diren berrikuntzetako batzuk erakutsiko dira.

Subscribe to