2016ko Uda Ikastaroen oroitidazkia eskuragarri
2016 urteko Edizioaren oroitidazkia osatu dugu. Bertan, hemen izandako hainbat ausnarketa jaso ditugu eta datorren urterako inspirazioa izango dira erronka berriak planteatu eta ekiteko.
2017ko Uda Ikastaroak abian
Datorren asteazkenean Uda Ikastaroen XXXVI edizioa martxan jartzen dugu. Martxoaren 22an irekiko dugu matrikula eta murriztua izango da maiatzaren 31arte.
Matrikula irekia. Murriztua maiatzaren 31arte
Ikastaroak ekainaren 7an hasi, eta irailaren 15ean amaituko dira
Uda Ikastaroek gero eta presentzia zabalagoa dute EAEn eta Akitanian, gizarteari hurbiltzeko helburuari esker.
Gipuzkoan, ikastaroak Miramar Jauregian egiteaz gain, Zubietan, Irungo Oiasso museoan, Getarian eta Oñatin ere egingo dira. UPV/EHUko Uda Ikastaroen presentzia finkatu egingo da, Bizkaian eta Araban: 19 jarduera egingo dira Bizkaian, Bizkaia Aretoan eta Arratian, eta Araban, berriz, 12, zehazki Gasteizen, Agurainen eta Guardian.
Aurten ere Uda Ikastaroak Fundazioak EAEko LH eta DBH hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei, matrikula murrizpenak eskaintzen ditu
"Aprender para enseñar - Irakasteko Ikasten" egitaraua
Urte honetako programatik, irakaskuntzako profesionalentzat interesgarriak izan daitezkeen ikastaroak aukeratu dira zehar-lerro hau osatzeko.
Abantailak AEK-ko kideentzat euskaraz egingo diren Uda Ikastaroetan!
Aurtengo edizioan ere euskara hizkuntz ofiziala duen ikastaro bat egin nahi baduzu eta AEK-ko kidea bazara %25-ko deskontua izango duzu matrikulan. Anima zaitez!
Nazioarteko 900 zientzilaritik gora elkartuko dira uda honetan Donostian
Aurten ere DIPC (Donostia International Physics Center) zentroaren eskutik hainbat kongresu eta eskola antolatuko ditugu
Gaurkotasuna, aurtengo Uda Ikastaroen ardatz nagusia
11 jarduera ireki antolatu dira, nahi duen orok parte hartzeko.
Aurtengo edizioa ekainaren 7an hasi eta irailaren 15ean amaituko da.
Matrikulatzeko epea irekita dago. Modalitate murriztua maiatzaren 31ra arte egongo da indarrean.
Proposamen berritzaile eta interesgarriak izango dira aurten Bizkaian egingo dugun Uda Ikastaroetan.
UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXVI. edizioan, hogei bat ikastaro egingo dira Bizkaian. Zinemari eta kulturari lotutako hitzordu klasikoez gainera, aurten oso proposamen berritzaile eta interesgarriak izango dira.
Hamahiru proposamen, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Arabara hurbiltzeko
Naturari, mahastizaintzari, produkzio ekologikoari edo lurzoru hondatuen lehengoratzeari buruzko ikastaroak emango dira. Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako ohiko ikastaroen egoitza Gasteiz izango da, orain arte bezala, eta hiri berean eskainiko dira osasunari, energia biltegiratzeari edo informazio geoespazialaren bidezko plangintzari buruzko ikastaroak ere.
EiTBk eta Uda Ikastaroak lankidetza harremanak estutu dituzte
Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Carmen Agoués UPV/EHUko Uda ikastaroen zuzendari akademikoak ostegun honetan (ekainak 1) lankidetza hitzarmena sinatu dute ikastaroak zabaldu eta sustatzeko.