Society
Education
DSF
Summer Course
Naturan Hezi IV. Topaketak: Sustraiak saretuz

Naturan Hezi IV. Topaketak: Sustraiak saretuz

27.Jun - 27. Jun, 2024 Cod. H02-24

Description

Naturan Hezi Eskola naturaguneetan hezten duen hezkuntza-komunitatearen topagunea da, non ikastaroak eta urteko Topaketak ospatzen ditugun. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.

Lehen edizioan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasle eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu genuen. Bigarren edizioan, egungo gizarte eredu antropozentristatik ikuspegi ekozentrista batera salto egitearen garrantziaz jardun genuen, begirada aldatu eta naturarekin harremantzeko ditugun moduak aldatzearen aldeko jarrerak garatuz eta partekatuz. Eta hirugarrenean, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun hainbat ikuspegi deseraikitzeko gakoak aurkeztu genituen.

Aurtengo edizioan, baso-eskolaren bidez sortutako saretzeak, sinergiak edota elkarlanak jarri nahi ditugu balorean, urte guzti hauetan zehar, bidelagun asko izan ditugulako eta sortutako elkarlan horietako asko, beste ikastetxeentzako ere eredugarriak eta baliogarriak izan daitezkeela iruditzen zaigulako. Basoko sustraien sarea hazten doalako eta horri esker, baita naturan hezten duen komunitatea ere.

OHARRA: Ikastaro honetan bazkaria barne eskainiko da TABAren eskutik.

Read more

Objectives

Naturan hezten dutenen artean komunitatea sortu eta saretzea.

 

Eskolek naturan hezteko ibilbidean egin dituzten proposamen eta esperientziak ezagutzea eta partekatzea.

 

Naturan hezten dutenen beharrak eta zer motatako laguntza dagoen identifikatzea. 

Activity directed to

  • All public
  • University student
  • Students not from university
  • Teachers
  • Professionals

Organised by

  • Kutxa Fundazioa

Program

27-06-2024

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:15 - 09:25

Presentation by the Director of the activity

    Naturan Hezi IV. Topaketak: Sustraiak saretuz

    • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria
    • Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea- Zientzia esperimentalen didaktikaren saila
    09:30 - 10:30

    Round table: “Mahai-ingurua: gizarte hezitzailea eta proiektu komunitarioak.“

    • Mikel Garcia Idiakez. | Argia Aldizkaria - Hezkuntza gaietako kazetaria (Moderator)
    • Aitziber Sarobe Egiguren | Biologoa, unibertsitateko irakaslea eta natur kontserbazioaren aldeko ekintzailea
    • Aitziber Leoz Etxarri | Oinherri Herri Hezitzaileak sustatzeko elkartea - Oinherriko langilea
    10:30 - 10:45

    “Berritzeguneak eta Ingurugela-CEIDA Baso-eskolako ereduaren diseinuan eta pilotajearen jarraipenean parte- hartzea.“

    • Nere Inda Goikolea | Berritzegune Nagusia, Eusko Jaurlaritza - Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza, Aholkularitza eta Ikerketa eremua. Berritzegune Nagusia. Haur Hezkuntzako aholkularia.
    10:45 - 11:00

    “Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzien Didaktika Saila Baso-eskola ereduaren diseinuan eta ebaluazioan inplikazioa.“

    • Josu Sanz Alonso | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea (agregatua), UPV/EHU (zientziaren didaktika saila)
    11:00 - 11:30

    Break

    11:30 - 11:45

    “Langile ikastola: eskolaren egituran egindako egokitzapena.“

    • AGURTZANE RAMA URIA | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea- Ikasketa burua, Langile Ikastola
    11:45 - 12:00

    “SEO-Birdlife: hegaztien inguruko saioak basoan.“

    • Iñaki Martiarena Otxotorena | Mattin sormena - Langile autonomoa/ arduraduna
    12:00 - 12:15

    “Ordiziako Udala natur-eremuen kudeaketarako laguntza.“

    • Maitane Alvarez | Ordiziako Udala - Ordiziako alkateordea
    • Ibon Zabala Arrillaga | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea, Urdaneta Ikastetxea
    12:15 - 12:30

    “Tolosaldea Lanbide Heziketako ikasleak Baso-eskola irakasleen konplizeak.“

    • Asier Alonso Fernandez de Antona | Eusko Jaurlaritza - Irakaslea, Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutoa
    12:30 - 12:45

    “Alkizako herria Baso-eskolaren parte.“

    • ANA HERNANDEZ SANCHO | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako irakaslea- Alkizako Herri Eskola
    • Jone Zuaznabar Urkola | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntza irakaslea- Alkizako Herri Eskola
    12:45 - 13:00

    “Neiker: osasunarekin erlazionatutako artropodoen estudioa Baso-eskolaren esku.“

    • Aitor Cevidanes Miranda | Neiker - Animalia Osasun saileko ikertzailea
    13:00 - 13:15

    “Irisgarritasun unibertsalari bidea egiteko mugikortasuna bermatu.“

    • Nahia Aguado Alvarez | Eusko Jaurlaritza - Haur Hezkuntzako koordinazioa - Ingeleseko irakaslea-Toki- Alai ikastetxea
    • Laxia Urresti Fernandez | Eusko Jaurlaritza - Fisioterapeuta
    • Fernando Michelena Muguerza | KEMEN, desgaitasunen bat dutenen pertsonen kirol kluba - KEMEN elkarteko lehendakaria
    13:15 - 13:30

    “Familiak Baso-eskolan eragile.“

    • Naiara Zabala Irastorza | Ikastolen Elkartea - LH Ikasketa burua- Udarregi Ikastola
    • Iñaki Maritxalar Mendia | Udarregi Ikastola - Gurasoa
    13:30 - 15:00

    Bazkaria barne eskainiko da TABAren eskutik

    15:00 - 16:55

    Saretze dinamikak: naturan heztea proiektu komunitarioa izateko beharren eta sinergien mapa denon artean osatuz, PROMETEAREN eskutik.

    16:55 - 17:00

    Closing session

    • Irati Andoño Erdozain | Kutxa Fundazioa - Baso-eskola gidaria
    • Maialen Sistiaga Poveda | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea- Zientzia esperimentalen didaktikaren saila

    Directors

    Irati Andoño Erdozain

    Kutxa Fundazioa

    Kutxa Fundazioko Baso-eskola proiektuaren gidaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

    Maialen Sistiaga Poveda

    Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle eta ikertzailea

    Licenciada en Biología, cursó un máster en Biología Molecular y posteriormente un doctorado sobre virus ovinos y su evolución. Tras trabajar como investigadora en varias universidades (como British Columbia o Cagliari), comenzó como técnico en la Fundación Kutxa, donde ha trabajado durante 8 años en proyectos de educación ambiental, principalmente en proyectos como "Baso-eskola" y "Naturan Hezi". Ha sido profesora de innovación educativa en el Máster Universitario en Formación del Profesorado de la UEU y actualmente es profesora e investigadora del Departamento de Didáctica de las Ciencias Experimentales de la UPV en el grado de Educación Primaria de la facultad HEFA II de Donostia.

    Speakers

    Nahia Aguado Alvarez

    Lehen Hezkuntzan eta Atzerriko Hizkuntzan graduatua. Egun Toki Alai eskolako Haur Hezkuntzan ingeleseko irakasle eta koordinazio lanak egiten ditut eta, besteak beste, gure baso-eskola proiektuan parte hartu dut azken hiru ikasturteetan. 2020an Kutxa Ekoguneak antolatutako “Naturan Hezi” ikastaroa burutu nuen eta 2023an Bosquescuelako Goi Mailako Unibertsitate ikasketak burutu nituen.

    Asier Alonso Fernandez de Antona

    Jarduera Fisiko eta Kirolaren zientzietan lizentziatua. Tolosaldea Lanbide Heziketako natur gidaritzako erdi mailako zikloetako irakaslea da eta ETHAZI errendimendu handiko zikloetako arduraduna.

    Maitane Alvarez

    Aitor Cevidanes Miranda

    NEIKER- Basque Institute for Agricultural Research and Development, Researcher

    Aitor Cevidanes Miranda (Donostia, 1989). Degree in Veterinary Medicine (University of Zaragoza), Master in “Terrestrial Ecology and Biodiversity Management” (Autonomous University of Barcelona) and PhD in “Conservation Medicine” (Andrés Bello University of Chile). He is currently a postdoctoral researcher at NEIKER's Department of Animal Health. His research activity is focused on the ecology of arthropod vectors, epidemiology of diseases transmitted by vectors and parasites shared between wildlife, domestic animals and humans, in a context of global change.

    Mikel Garcia Idiakez.

    Kazetaritzan lizentziatua da eta doktoretza du Komunikazioan. XIX. Rikardo Arregi Kazetari Berria Saria irabazi zuen eta bi liburu idatzi ditu: "Zeluloidezko begiradak" eta "Pape Niang. Hasiera berri bat". Hainbat hedabidetan aritua, 2004tik Argia hedabidean egiten du lan. Bertan, hezkuntzari lotutako gaiez idazten du batez ere. Hain justu, hezkuntzaren bueltako mahai-inguru eta saio ugaritan parte hartutakoa da, dinamizazio lanetan.

    ANA HERNANDEZ SANCHO

    Magisteritzako ikasketak. Araban 25 urte egin ondoren azkeneko 8 urteak Alkizako herri eskolan eman ditut eta 7 urte baso-eskolako proiektuarekin daramagu HHko ikasleekin. Eskola landa eremuan kokaturik naturarekin harreman handia izaten dugu eta horretara bideratzen dugu.

    Nere Inda Goikolea

    Berritzegune Nagusia, Haur Hezkuntza

    Haur Hezkuntzan diplomatua, Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua eta entzumena eta mintzamenean aditua. Nire ibilbide profesionalean etapa eta eremu ezberdinetan lan egin dudan arren ( Gasteizko Haurreskoletan, Boiseko ikastolan, Nafarroako eta EAEko eskola publiko askotan ordezkapenak...). 2013. urtetik EAEko Berritzegune Nagusian nabil Haur Hezkuntzako aholkulari.

    Aitziber Leoz Etxarri

    Lehen Hezkuntzako gradua eta Ingurumen Hezkuntzan Masterra. Goi mailako ikastaroa (unibertsitate expertoa) Pedagogia Berdean Heike Freireren eskutik. Ibilbide profesionalari dagokionez hezkuntza ez formala, ingurumen hezkuntzako hezitzaile eta azkeneko urtetatik LHko irakaslea. Oinherriko langilea eta irakaslea momentu honetan.

    Iñaki Maritxalar Mendia

    Ingenieritza tekniko industriala mekanikan espezializatua burutu nuen Donostiako eskola politeknikoan. Ibermatican sartu nintzen 2005. urtean laguntza teknikari gisa. 4 urte igaro eta gero Lesakako ArcelorMittalera mugitu nintzen eta han 3 urtez ingenieritzako sailean. Bertan ikusi nuen zerbitzu mundua gehiago gustatzen zitzaidala eta Ibermaticara bueltatu nintzen 2012. urtean. Oraingoan laguntza teknikoko saileko buru eta aholkulari gisa gaur-egun arte. 2022. urtean DBH irakasle gisa aritzeko masterra burutu nuen eta 2023an Orereta ikastolan 4 hilabetez matematikako irakasle (besteak beste) modura egon naiz.

    Iñaki Martiarena Otxotorena

    Haurtzarotik datorkit lurra eta sorkuntzarekiko interesa. Baratze ekologikoari lotutako formakuntza izan ostean, hainbat baratze ekologiko hezitzaileak eta dinamizatu ditut, Donostian. Ondarearen trasmisioan dihardut gaur egun. Horretarako, besteak beste, arteaz eta komunikazio bisualaz baliatzen naiz. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren Galtzagorri Elkarteko kidea naiz. Hainbat idazleen liburuek nire ilustrazioak daramate. BELARDO komiki pertsonaia xelebrea marraztu ohi dut. Etorkizunari arretaz begiratzen diot eta erronka berriei heltzeko prest nago. Horretarako, ezinbestekoa deritzot eragile desberdinen elkarlana.

    Fernando Michelena Muguerza

    KEMEN Desgaitasunen bat duten pertsonen Kirol klubeko Lehendakaria da. Era berean, kirol entrenatzailea da. Tiro-kirol egokituan kirolaria da eta 30 urte baino gehiago daramatza Kirol egokituan.

    AGURTZANE RAMA URIA

    Langile ikastolako ikasle-ohia, irakaslea, ama eta momento honetan ikasketa-burua naiz. Kimika ikasketak amaitu nituen eta bigarren hezkuntzan lanean hainbat urte eman ondoren, pedagogía gehiago eta aldaketa bat behar nuela ikusita, Haur Hezkuntza ikasi nuen. Orduz geroztik Haur Hezkuntzako irakasle naiz. Langile ikastolara EKOGUNEko “Baso-eskola” proiektuaren eskaintza heldu zenean, ilusioz hartu zuen irakasle eta familia taldearen barruan egon nintzen. Formazioa jaso eta Langiletik EKOGUNEko basora joaten hasi zen lehen talde horietako baten tutore izan nintzen. Maritxu, Josune, Ixiar eta Maite Ezponda aritu ginen buru-belarri lehen urratsa haietan irakasle bezala, eta Ana eta Rosa zuzendaritzatik laguntzen.

    Laxia Urresti Fernandez

    1998.urtez geroztik Hezkuntzan dihardut lanean Hezkuntza Premia Bereziko ikasleekin, arlo motorrean zailtasunak dituzten ikasleekin. Curriculum sarbidean laguntzen eta ahalbidetzen ahalegintzen, edo saiatzen behintzat. 2003.urtean Oposaketak gainditu, eta 10 urtez Galdakaoko Berritzegunean egon ondoren, beste hamar urte pasa nituen Irungo Berritzegunean eta aurten Donostiako Berritzegunean kokatuta nago, nahiz eta, Bidasoa bailaran lan egiten jarraitu.

    Ibon Zabala Arrillaga

    Heziketa Fisikoa eta Haur Hezkuntzako diplomaturak ditut Euska Herriko Unibertsitatean. 2007az geroztik Eskola Publikoan irakakasle eta azken 4 urteak Ordiziako Urdaneta eskolan, Haur Hezkuntzan. Gaur egun HHko koordinatzeailea eta bost urteko tutore naiz. Aurten jarri dugu martxan Baso Eskola ekimena.

    Naiara Zabala Irastorza

    Pedagogian lizentziatua eta magisteritzan diplomatua, Lehen Hezkuntzako espezialitatean. 15 urtez Udarregi ikastolan irakasle bezala aritua eta azkenengo 5 urteetatik Lehen Hezkuntzako ikasketa buru da.

    Josu Sanz Alonso

    UPV/EHU, Didáctica de las Ciencias Experimentales

    Josu Sanz es profesor de Didáctica de la Ciencia en la Facultad de Educación de la UPV/EHU. Desarrolla su docencia principalmente en el Grado de Educación Infantil, así como en el Máster de Profesorado de Secundaria. Sus intereses de investigación abarcan la relación Universidad-Escuela, la identidad docente (en el grupo de investigación Elkarrikertuz) y el aprendizaje en la naturaleza, entre otros. En este último marco, colabora con Kutxa Ekogunea en el proyecto piloto Baso Eskola. Josu Sanz Zientzien Didaktikako irakaslea da EHUko Hezkuntza Fakultatean. Bere irakaskuntza Haur Hezkuntzako Graduan garatzen du gehienbat, baita Bigarren Hezkuntzako Masterrean ere. Bere ikerketa interesak Unibertsitate-Eskola harremanak, Irakaskuntza Nortasuna (Elkarikertuz ikerketa taldearen barnean) eta naturan ikasteak dira, besteak beste. Azken honen inguruan, Kutxa Ekoguneko Baso Eskola proiektu pilotuan parte hartzen du.

    Aitziber Sarobe Egiguren

    HUHEZI

    Biologoa, Arkamurka natura-elkarteko kidea eta natur kontserbazioaren arloan ekintzailea. Lanbidez, Mondragon Unibertsitateko irakaslea zientzien didaktikaren arloan; Zientziak Bizidunontzat hezkuntza-ereduaren baitan, tokiko kurrikuluen bidetik proiektu komunitarioen sustatzailea eta ikerlaria.

    Jone Zuaznabar Urkola

    Profesora de Educación Infantil de la Escuela de Alkiza. Realizó formación de manos de Bosquescuela. Ha llevado a cabo el proyecto baso-eskola en la escuela de Alkiza durante los últimos 4 años, desde su creación como pilotaje hasta la actualidad. El proyecto ha contado en sus primeros años con Ekogunea, y hoy en día el proyecto está integrado en la Escuela de Alkiza y también en el pueblo.

    Registration fees

    Face-to-faceUntil 27-06-2024
    45,00 EUR

    Venue

    TABAKALERA International Centre for Contemporary Culture

    Plaza de las cigarreras, 1 20012. Donostia / San Sebastián

    Gipuzkoa

    43.316583,-1.975833

    TABAKALERA International Centre for Contemporary Culture

    Plaza de las cigarreras, 1 20012. Donostia / San Sebastián

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

    Sustainable development goals

    4 - Quality education

    Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.

    More information
    4. Quality education

    11 - Sustainable cities and communities

    Make cities and other human settlements inclusive, safe, resilient and sustainable. Key issues: access to suitable housing and basic services that are secure and affordable, suitable and sustainable transport systems, inclusive urban planning, participative planning and management, protection of cultural and natural heritage, air-quality, green zones, and connections between urban, peri-urban and rural areas.

    More information
    11. Sustainable cities and communities

    13 - Climate action

    Adopt urgent measures to combat climate change and its effects. Key issues: mitigation, resilience and capacity for adaptation, planning, national strategies and plans, education and raising awareness, reduction of effects and early warning systems, compliance with the Framework Convention of the United Nations on Climate Change.

    More information
    13. Climate action

    16 - Peace, justice and strong institutions

    Foster peaceful and inclusive societies for sustainable development, facilitate access to justice for everyone and construct efficient and inclusive institutions that are accountable at all levels. Key issues: a reduction in violence, mistreatment and exploitation, the rule of law, equal access to justice, a reduction in corruption and bribery, efficient and transparent institutions, participation, access to information, protection of fundamental freedoms.

    More information
    16. Peace, justice and solid institutions

    17 - Partnerships for the goals

    Strengthen the means of implementation and revitalise the World Alliance for Sustainable Development. Key issues: mobilisation of resources, 0.7% of GDP for official overseas development aid, finances, cooperation in technology and innovation, ecologically rational technologies, skills building, universal and multilateral trade system, coherence on the legislative and institutional levels, availability of data, supervision, indicators and accountability.

    More information
    17. Alliances to achieve the objectives

    Other events of your interest