programa
Iraunkortasunerako elkarrizketak
-
16 Iraila 2020
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
Dialogue between Matt McGrath and Pedro Jordano about environmental challenges
Un diálogo que encenderá nuestras conciencias.
Matt McGrath, Premio Biophilia de Comunicación Ambiental en 2019, y Pedro Jordano, Premio Nacional...
Informazio gehiago
Jarduera irekiak
-
03 Iraila 2020
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
Education for Sustainability, Sustainable Education
Javier Aizpurua
CFM, Centro Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU) – DIPC
CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren Ikerketako irakaslea da Donostiako CFM Materialen Fisika Zentroan; bertan, “Nanofotonika Teoria” taldea zuzentzen du. 1998an, Fisika Zientzietako doktoregoa lortu zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); elektroi azkarren eta nanoegituren elkarreraginari buruzkoa, hain zuzen ere. Doktorego aurreko etaparen ondoren, doktorego ondoko ikertzaile moduan bi egonaldi egin zituen; bata, Chalmers Teknologia Unibertsitatean (Göteborg, Suedia), eta bestea, National Institute of Standards and Technology (NIST) izenekoan (AEB). 2004an, Donostiako International Physics Center-ren (DIPC) sartu zen, Fellow ikertzaile gisa, eta, bertan, Nanofotonikako talde bat osatzen hasi zen. 2008an, zientzialari titularraren plaza lortu zuen CSICen, eta Fotonika lerroaren arduradun izendatu zuten Donostiako Materialen Fisika Zentroan; ordutik, bertan ari da garatzen ibilbide profesionala.
Salman Khan
Founder and CEO of Khan Academy, a nonprofit educational organization that offers free lessons in math, sciences and humanities in multiple languages, as well as free tools for parents and teachers to track student progress
Salman Khan Matematika, Ingeniaritza eta Informatika Zientzietan lizentziaduna da Massachusetts Institute of Technology-n, eta Enpresen Zuzendaritzako masterra egin zuen Harvardeko Unibertsitatean. Ondoren, analista finantzario gisa hasi zen lanean. Ikuspegi pedagogiko berritzailearekin, 2008an Khan Academy sortu zuen: irabazi asmorik gabeko erakundea bat, 190 herrialdetan hirurogei milioi erabiltzaile baino gehiago dituena eta, hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotan, ariketa praktikoak, bideo hezigarriak eta ikaskuntza panel pertsonalizatu bat eskaintzen dituena; horri esker, ikasleek beren erritmoan ikas dezakete, ikasgelan nahiz handik kanpo. Horrela, Salman Khanek apustua egiten du hezkuntzaren unibertsaltasunaren eta txikitatik pertsonak ahalduntzearen alde.
-
10 Iraila 2020
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
ONLINE EN DIRECTO - !!Covid19: Preparándonos para un Otoño caliente !!
Rafael Bengoa Rentería
SI-Health, Co Director
Rafael Bengoa sendagilea da, eta Osasun Komunitarioan espezializatuta dago Londresko Unibertsitatean. Ibilbide profesionala Estatuan nahiz nazioartean egin du. Bere aztarna profesionala politika sozialeko eta osasun kudeaketako hainbat dokumentutan ikus daiteke (Abril txostena, ESADE txostena), Espainiako Parlamentuari eta Eusko Legebiltzarrari zuzenduta. Gainera, hamabost urtez Osasunaren Mundu Erakundean lan egin du, eta 2007ra arte Osasun Sistemen Zuzendaritzaren buru izan zen bertan. 2009an, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu izendatu zuten, eta handik zuzendu zuen Osasunaren eraldaketa, paziente kronikoen beharretan oinarritutako eredu jasangarriago eta proaktiboago baterantz. Gaur egun, Patricia Arratibelekin batera Institute for Health and Strategy (SIHealth) aholkularitza zuzentzen du, hainbat herrialdetan gobernuari eta osasun eta gizarte erreformei babesa emateko asmoz. Harvardeko Senior Fellow da.
-
16 Iraila 2020
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
Dialogue between Matt McGrath and Pedro Jordano about environmental challenges
Pedro Diego Jordano Barbudo
CSIC research professor
Pedro Jordano biologoa eta CSICen ikerketa irakaslea da Doñanako Estazio Biologikoan. Aniztasun biologikoa (biodibertsitatea) ikertzen du bereziki, ikuspegi ekologikotik eta ebolutibotik. Entzute handiko sariak jaso ditu Estatuan eta nazioartean, hala nola Natura Baliabideen Zientzia eta Teknologietako Alejandro Malaspina Ikerketako Sari Nazionala (2018), Luis Balaguer-Ekosistemak Saria (2018), Britainiar Ekologia Elkartearen Marsh Saria (2016), Jaime I.a Erregea Saria (2014) eta Estatu Batuetako Ekologia Elkartearen Mercer Saria (2008).
Matt McGrath
Environmental Communication
Matt McGrathek teknologia aldizkarien editore gisa hasi zuen bere lan ibilbidea. 1997an BBCko Radio 5 irratian hasi zen, zientzian eta teknologian espezialista gisa, eta 2006an BBCko zientzia eta ingurumen erreportari bihurtu zen; 2012an ingurumen berriemaile gisa hasi zen, eta gaur egun zeregin horretan jarraitzen du. 2010-2011n Massachussetts Institute of Technology-n (MIT) egonaldi bat egin zuen Knight Science Journalism beka lortu ondoren (zientzia eta ingurumen kazetaritzaren arloko beka entzutetsuena da). Ingurumen erreportari gisa askotariko gaiak jorratu ditu, hala nola lehen elikagai transgenikoen merkaturatzea, edo klima aldaketaren gailurrak eta txosten zientifikoak; biodibertsitatearen krisiarekin batera, garrantzi handikotzat jotzen du azkeneko gai hori. McGrathen kazetaritza lana, online nahiz telebista kateen bidez gauzatutakoa, erreferentzia da mundu osoko milioika pertsonarentzat, ingurumen gai globalei buruzko informazio zehatza eskaintzen baitu.
-
23 Iraila 2020
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
A las puertas de un nuevo modelo energético
Enrique Monasterio Beñaran
EVE - Instituto Vasco de la Energía
Industria ingeniaria da teknika energetikoen espezialitatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), eta bertan egin zuen ere Ingeniaritza Termikoko doktoregoa. Gainera, Automobilgintza Proiektuen Lidergorako Masterra egin zuen AICn. Bere ibilbide profesionala energia sektoreari lotuta egon da beti. Gaur egun, EEEren Garapeneko eta Berrikuntzako zuzendaria da, eta 1992az geroztik hainbat postu bete ditu erakunde horretan. 2010etik 2016ra bitarte eta, ondoren, 2018ko lehen seihilekoan, IBIL ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzuen enpresaren (EEEk eta REPSOLek %50eko partaidetza dute bertan) eta IBILEK car-sharing elektrikoko filialaren zuzendari nagusia izan zen. Zenbait urtez, Energiaren Euskal Erakundean jarduteaz gain Termodinamikako irakaslea ere izan zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU).
-
28 Iraila 2020
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
ONLINE ZUZENEAN - Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira
Arantza Aldezabal Roteta
UPV/EHU
Biologian doktore da, eta irakasle- eta ikertzaile-lanetan dabil, EHUko Landareen Biologia eta Ekologia sailean. Bere ikerketetan, helburu nagusia da argitzea zein den klima-larrialdiaren eragileen eta biodibertsitatearen eta iraunkortasunaren arteko elkarrekintza, mendialdean fokua jarrita.
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyarreko zientzia Komunikatzailea
Ana Galarraga Aiestaranek albaitaritza eta elikagaien zientzia eta teknologia ikasi zituen, baina zientziaren dibulgazioan egin du bere ibilbide profesionala, Elhuyarren barruan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea izateaz gain, komunikabide ugaritan kolaboratzen du. Zientzia gizarteratzeko beste ekimen batzuk ere antolatzen ditu, tartean, haur eta gazteei zuzendutakoak: parte-hartze saioak, sariketak, zuzeneko ekintzak, ipuinak, hitzaldiak... Bere lan guztietan, garrantzia berezia ematen die berdintasunari, euskarari eta elkarlanari.
-
01 Urria 2020
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)
ONLINE EN DIRECTO - La crisis climática: Afrontando una crisis para salir de otra
Prof,. Maria José Sanz is the Scientific Director of BC3, Basque Centre for Climate Change since January 2016. Prof. Sanz holds a Ph.D. in Biological Sciences from the Universidad de Valencia (1991) and has expertise in several scientific areas like Ecophysiology, Air pollution effects, lower and higher plants, Atmospheric dynamics and chemistry, Nitrogen and carbon cycles, Greenhouse Gasses and other related gases, Green house gas inventories, LULUCF and REDD+. She has been strongly involved in the policy dimension of Climate Change, guiding political decisions carried out at centres such as the FAO (United Nations Food and Agriculture Organisation) or the UNFCCC (United Nations Framework Convention on Climate Change). She has an expertise on multilateral processes, regulatory frameworks, policy measures and instruments of Climate Change Policy, and led the implementation of different programmes with a multidisciplinary-based approach.