Antonio Vercherrek ingurumenaren aurkako delituen arloan indarrean dagoen zigor sistema aztertuko du.

Gainera Antonio Vercherrek delitu horien gainean Ingurumen Fiskaltzak egindako lana, eta azken 15 urteetako ibilbidearen balorazioa egingo du.

Vercher fiskalak duela gutxiko administrazio erregulazioren aipamena egingo du, zehazki, hondakinen lege-proiektua eta klima aldaketaren legea, baita etorkizunerako proposamen batzuk ere.

Antonio Vercher Noguera

Tribunal Supremo, Fiscal

Auzitegi Goreneko fiskala Antonio Vercher Zuzenbidean doktorea da Cambridgeko Unibertsitatean eta masterra du Harvard Unibertsitatean/ Fulbright beka. 1980an karrera fiskalean sartu zenean, Bilbon eta Valentzian izan zen (1983). 1990tik 1994ra arte Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiko ingurumen gaietako fiskal koordinatzailea izan zen, eta azken urte horretan Estatuko Fiskaltza Nagusiko Idazkaritza Teknikoko fiskal izendatu zuten. Europako Batzordeko aditu nazionala da Bruselan, eta 1996an Auzitegi Goreneko fiskal izendatu zuten. 1999an Luxenburgoko Europako Batzordeko Justizia Auzitegiko letradu izendatu zuten, eta 2006ko apirilean Ingurumeneko eta Hirigintzako Koordinazio Aretoko fiskal.

Antonio Vercherrek ingurumenaren aurkako delituen arloan indarrean dagoen zigor sistema aztertuko du.

Gainera Antonio Vercherrek delitu horien gainean Ingurumen Fiskaltzak egindako lana, eta azken 15 urteetako ibilbidearen balorazioa egingo du.

Vercher fiskalak duela gutxiko administrazio erregulazioren aipamena egingo du, zehazki, hondakinen lege-proiektua eta klima aldaketaren legea, baita etorkizunerako proposamen batzuk ere.

Ikusi ondorioak

Kolaboratzaileak