Doako jarduera
DSF
ONLINE ZUZENEAN - Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira

ONLINE ZUZENEAN - Iraunkortasuna: definiziotik, kudeaketa-eskala egokira

Ira. 28 - 28. Ira, 2020 Kod. W08-20

Azalpena

Iraunkortasuna gai konplexua eta dimentsio anitzekoa da. Elkarrizketa honetan lehen sektorearekin duen harremana aztertuko da.

Iraunkortasunaren definizioa gogoraraziz eta haren inguruan gogoeta eginez abiatuko du solasaldia Arantza Aldezabalek. Ana Galarragaren galderei erantzunez, klima-larrialdiaren testuinguruan duen konplexutasun multidimentsionalaz arituko da, eta lehen sektorearekin lotuko du, elikaduraren burujabetza eta ekonomia zirkularra aipatuz, besteak beste.

Azkenik, bere ustez kudeaketarako eskala egokia zein den azalduko du Aldezabalek, eta hori lortzeko gakoak ere aurreratuko ditu.

Hitzaldia online emango da zuzenean. Parte hartu nahi baduzu, mesedez, izena eman ZOOM bidez sartzeko. Streaming bidez jarraitu nahi baduzu (parte-hartzerik gabe), sartu www.donostiasustainabilityforum.eus  webgunean (sarbidea egun berean argitaratuko da).

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

Programa

2020-09-28

18:00 - 19:00

Mahai ingurua: Mahai ingurua

  • Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia Komunikatzailea (Moderatzailea)
  • Arantza Aldezabal Roteta EHUko Landareen Biologia eta Ekologia sailea - Biologia doktorea

Hizlariak

Arantza Aldezabal Roteta

UPV/EHU

Biologian doktore da, eta irakasle- eta ikertzaile-lanetan dabil, EHUko Landareen Biologia eta Ekologia sailean. Bere ikerketetan, helburu nagusia da argitzea zein den klima-larrialdiaren eragileen eta biodibertsitatearen eta iraunkortasunaren arteko elkarrekintza, mendialdean fokua jarrita.

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyarreko zientzia Komunikatzailea

Ana Galarraga Aiestaranek albaitaritza eta elikagaien zientzia eta teknologia ikasi zituen, baina zientziaren dibulgazioan egin du bere ibilbide profesionala, Elhuyarren barruan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea izateaz gain, komunikabide ugaritan kolaboratzen du. Zientzia gizarteratzeko beste ekimen batzuk ere antolatzen ditu, tartean, haur eta gazteei zuzendutakoak: parte-hartze saioak, sariketak, zuzeneko ekintzak, ipuinak, hitzaldiak... Bere lan guztietan, garrantzia berezia ematen die berdintasunari, euskarari eta elkarlanari.

Kokalekua

Online zuzenean (ZOOM)

Online zuzenean (ZOOM)

Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk

Gaur egun ez ekitaldirik.