Covid19: geure burua prestatzen udazken bero baterako!!

Osasun sistema on bat dugu medikuntza akuturako, baina osasun sistema publiko ahula (epidemiologia, alerta sistema, alertak, testak, arakatzea, lehen mailako arreta, etab.). Biak behar ditugu epidemia ondo kontrolatzeko.

Sistema indartu behar dugu azkar azken hamarkadetako udazken eta negu “beroenei” aurre egiteko.

Etorkizunari begira, pentsatu behar dugu aurtengoa entsegu orokor bat besterik ez dela izan. Birus are kutsagarriago eta hilgarriago baten aukera benetakoa da.

Fitxa honen bidez, hitzaldia online zuzenean, ZOOM bidez jarraitzeko izena eman ahal izango duzu. Baina nahiago baduzu hitzaldia Miramar Jauregian bertatik bertara jarraitu, izena eman dezakezu, lekua bete arte PRESENTZIAL klikatuz

Edo nahiago baduzu, egun berean YouTubeko gure kanalean sar zaitezke www.donostiasustainabilityforum.eus webgunearen bidez.

 

Rafael Bengoa Rentería

SI-Health, Co Director

Rafael Bengoa sendagilea da, eta Osasun Komunitarioan espezializatuta dago Londresko Unibertsitatean. Ibilbide profesionala Estatuan nahiz nazioartean egin du. Bere aztarna profesionala politika sozialeko eta osasun kudeaketako hainbat dokumentutan ikus daiteke (Abril txostena, ESADE txostena), Espainiako Parlamentuari eta Eusko Legebiltzarrari zuzenduta. Gainera, hamabost urtez Osasunaren Mundu Erakundean lan egin du, eta 2007ra arte Osasun Sistemen Zuzendaritzaren buru izan zen bertan. 2009an, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu izendatu zuten, eta handik zuzendu zuen Osasunaren eraldaketa, paziente kronikoen beharretan oinarritutako eredu jasangarriago eta proaktiboago baterantz. Gaur egun, Patricia Arratibelekin batera Institute for Health and Strategy (SIHealth) aholkularitza zuzentzen du, hainbat herrialdetan gobernuari eta osasun eta gizarte erreformei babesa emateko asmoz. Harvardeko Senior Fellow da.

Covid19: geure burua prestatzen udazken bero baterako!!

Osasun sistema on bat dugu medikuntza akuturako, baina osasun sistema publiko ahula (epidemiologia, alerta sistema, alertak, testak, arakatzea, lehen mailako arreta, etab.). Biak behar ditugu epidemia ondo kontrolatzeko.

Sistema indartu behar dugu azkar azken hamarkadetako udazken eta negu “beroenei” aurre egiteko.

Etorkizunari begira, pentsatu behar dugu aurtengoa entsegu orokor bat besterik ez dela izan. Birus are kutsagarriago eta hilgarriago baten aukera benetakoa da.

Fitxa honen bidez, hitzaldia online zuzenean, ZOOM bidez jarraitzeko izena eman ahal izango duzu. Baina nahiago baduzu hitzaldia Miramar Jauregian bertatik bertara jarraitu, izena eman dezakezu, lekua bete arte PRESENTZIAL klikatuz

Edo nahiago baduzu, egun berean YouTubeko gure kanalean sar zaitezke www.donostiasustainabilityforum.eus webgunearen bidez.

 


Kolaboratzaileak