Orangutanak, edo "Basoko Gizakiak", bere habitataren zati handi bat galdu du: Borneo eta Sumatrako basoak. Karmelek bere esperientzia kontatuko digu, 17 urte baino gehiago eman baititu orangutanak erreskatatzen eta berreskuratzen, habitatera itzultzeko.

1999 eta 2015 artean, Borneoko 100.000 orangutan baino gehiago desagertu ziren, habitata galdu eta zatitu zelako, isileko ehizagatik eta espezie basatien legez kanpoko salerosketagatik. Gainbehera hori geldiarazten ez bada, 2025erako biztanleriaren % 82 desagertuko dela kalkulatzen da. International Animal Rescue (IAR) erakundearen helburua tximino handi horien zein Borneoko beste espezie batzuen desagerpena saihestea da, tximino sudurrandia eta pantera lainotsua, kasurako. Bukit Baka Bukit Rayako Parke Nazionalaren kontserbazio-programa baten bidez babestu nahi dituzte. Parke Nazional hori babeserako balio handiko baso tropikaleko eremu bat da (200.000 hektarea), "Borneoko bihotza" izeneko eremuan dagoena.

Karmele Llanok BBVA Fundazioaren Biodibertsitatea Zaintzeko Munduko Saria saria jaso du Borneon orangutanak berreskuratzeko egindako lanagatik. Gainera IAR Indonesiako burua da, orangutanak eta mehatxatutako beste espezie batzuk kontserbatzen dituen erakundea, eta gaur egun 270 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute bertan. Bere taldearekin batera, 50 erreskatatutako orangutan baino gehiago naturan berriz sartzea lortu dute. Gainera, erakunde horrek tokiko komunitate indigenen osasuna, hezkuntza eta enplegua bultzatzeko programa bat sortu du, tximino handi horien mende dagoen Borneoko ekosistemaren hondatzea geldiarazteko.

Karmele Llano

Director of IAR (International Animal Rescue) Indonesia

Bilbon jaioa. Albaitartiza karrera Leonen burutu ondoren, Kontserbazioko Albaitaritza Medikuntzako Masterra lortu zuen Murdocheko Unibertsitatean eta, gaur egun, Albaitaritza Medikuntzako Doktoretzarako ikasketak egiten jarraitzen du Free Universityn, Berlinen. 2000. urtean, boluntario gisa lan egin zuen Venezuelan, animalia basatiak erreskatatzeko zentro batean. 2002an, Sokrates Beka lortu zuen, eta primateak berreskuratzeko zentro batean lan egin zuen Herbehereetan. 2003an, Indonesiara joan zen, eta han espezie basatiak erreskatatzeko eta berreskuratzeko hainbat zentrotan lan egin zuen. 2006an, Indonesian, primateak berreskuratzeko proiektu bat hasi zuen, eta, horrela, IAR Indonesia Fundazioa sortu zuen. Ordutik han zuzendari moduan egiten du lan. Karmelek eta IAR Indonesiako bere taldeak biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko hainbat proiektu dituzte, besteak beste Kalimantanen orangutanak erreskatatu eta berreskuratzeko. BBVA Fundazioaren Biodibertsitate Saria irabazi du.

Orangutanak, edo "Basoko Gizakiak", bere habitataren zati handi bat galdu du: Borneo eta Sumatrako basoak. Karmelek bere esperientzia kontatuko digu, 17 urte baino gehiago eman baititu orangutanak erreskatatzen eta berreskuratzen, habitatera itzultzeko.

1999 eta 2015 artean, Borneoko 100.000 orangutan baino gehiago desagertu ziren, habitata galdu eta zatitu zelako, isileko ehizagatik eta espezie basatien legez kanpoko salerosketagatik. Gainbehera hori geldiarazten ez bada, 2025erako biztanleriaren % 82 desagertuko dela kalkulatzen da. International Animal Rescue (IAR) erakundearen helburua tximino handi horien zein Borneoko beste espezie batzuen desagerpena saihestea da, tximino sudurrandia eta pantera lainotsua, kasurako. Bukit Baka Bukit Rayako Parke Nazionalaren kontserbazio-programa baten bidez babestu nahi dituzte. Parke Nazional hori babeserako balio handiko baso tropikaleko eremu bat da (200.000 hektarea), "Borneoko bihotza" izeneko eremuan dagoena.

Karmele Llanok BBVA Fundazioaren Biodibertsitatea Zaintzeko Munduko Saria saria jaso du Borneon orangutanak berreskuratzeko egindako lanagatik. Gainera IAR Indonesiako burua da, orangutanak eta mehatxatutako beste espezie batzuk kontserbatzen dituen erakundea, eta gaur egun 270 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute bertan. Bere taldearekin batera, 50 erreskatatutako orangutan baino gehiago naturan berriz sartzea lortu dute. Gainera, erakunde horrek tokiko komunitate indigenen osasuna, hezkuntza eta enplegua bultzatzeko programa bat sortu du, tximino handi horien mende dagoen Borneoko ekosistemaren hondatzea geldiarazteko.


Kolaboratzaileak