Hezkuntza
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Escuela de Educación para la Sostenibilidad 2030: observando avances mediante la medición de impacto

Escuela de Educación para la Sostenibilidad 2030: observando avances mediante la medición de impacto

Uzt. 04 - 05. Uzt, 2024 Kod. H18-24

Ingurumen-hezkuntzaren bidez herritarren ohiturak aldatzen ari al gara? Bidean argi pixka bat, inpaktuaren neurketaren bidez.

Azalpena

Jasangarritasunerako hezkuntza funtsezko tresna da aldaketa eta eraldaketa ekosoziala lortzeko, 2030erako Garapen Iraunkorreko helburuen gauzatzeak eta Basque Green Dealek etorkizuneko Euskadi iraunkorrerako definitzen dutena. Eskolaren III. edizio hau eragileen arteko topaketarako aukera berri bat da, erronkei heltzeko eta konponbideak partekatzeko. Edizio honetan eraginaren neurketan zentratuz: ingurumen-hezkuntzaren bidez lortzen ari al gara lortu nahi ditugun helburuak?

Inpaktu sozialaren neurketa, proiektu, programa edo politika jakin baten ondorioz publiko edo onuradunek jasaten dituzten aldaketak neurtzea ahalbidetzen diguten metrika adostuak identifikatzea, kuantifikatzea eta aztertzea da. Emaitza horiei esker egiaztatu eta ulertu ahal izango dugu lortu nahi duguna lortzen ari garen inpaktuari dagokionez, hau da, onuradunengan eta ingurumenean espero ditugun ondorioak sortzen ari ote garen. Zerk funtzionatzen duen eta zerk ez identifikatzen laguntzen du, gizarte-aldaketa bultzatzeko. Horrela, ikasketa bat sortzen da, erakundearen jarduna gidatu behar duena eta esku-hartzearen kudeaketa zehazten duena.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen eta beste erakunde laguntzaile batzuen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzea.

Herritarrek eragiten dituzten eta Iraunkortasunerako Hezkuntzatik landu eta baliabide didaktikoak eskura ditzaketen erronka energetiko-klimatikoak nola sinkronizatu jakitea.

Iraunkortasunerako Hezkuntzako jarduerak ikuspegi eraldatzailearekin garatzen ari diren EAEko eta beste lurralde batzuetako esperientziak ezagutu eta eztabaidatzea.

Iraunkortasunean eta erronka ekosozialetan aurrera egiteko behar diren balioei eta ikaskuntza-esperientzia berriei buruz hausnartzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • ingurumen-hezitzaileak

Lankidetza

  • Ihobe - Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Zuzendariak

Xabier González Vegas

Ihobe, Gobierno Vasco, Director de Sostenibilidad Ambiental

Politika publikoen kudeaketari profesionalki jardunean, ingurumen-politiken diseinuarekin, garapenarekin eta komunikazioarekin lotutako proiektuak eta zerbitzuak kudeatzeko eginkizun teknikoak garatu ditu azken hogei urteetan. 2010. urteaz geroztik, kudeaketa-ardurak ditu laguntza estrategikoaren eta komunikazioaren arloan, eta, gaur egun, Ihobeko (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) Ingurumen Iraunkortasuneko Zuzendaritza betetzen du. Gainera, 2011tik kanpoko hainbat ebaluazio-prozesutan parte hartzen du Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren atalean, eta horietako batzuetan ebaluatzaile seniorraren rola bete du. EHUk prestatutako-ekonomialaria, komunikazioan, ingurumen-politikan, eskualde- eta hiri-ekonomian unibertsitateko espezializazioarekin. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Enpresa eta Erakunde Komunikazioko Zuzendaritzako masterra ere badu.

Ainhoa Diez de Salazar Gutierrez

Ihobe - Eusko Jaurlaritza, Ekoetxea Sarearen arduraduna - Euskadiko Ingurumen Zentroak

Ingurumen zientzietako lizenzitura amaitu eta mundu pedagogikoan trebatu ondoren, nire motibazioa aurkitu nuen, nire bi grinak batzen zituen esparrua, ingurumena eta irakaskuntza; Ingurumen Hezkuntza. Zazpi urtez aritu naiz ingurumen-hezitzaile moduan, mendian bertan, Aralarko Parke Naturalean sustraituta. Urte horiek emankorrak bezain biziak izan ziren. 2018an, jauzi bat egin nuen landa-lanetik kudeaketa esparrura; zehazki, Ihobek kudeatzen duen Ekoetxea Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarearen kudeaketara. Gaur egun sare horren arduraduna naiz. Ekoetxea Sarea eraldaketa-prozesu batean dago, eta gizarte gisa aurre egin behar diegun trantsizio ekologikoaren ondoriozko erronkei erantzutea du helburu. Eraldaketa-prozesu berritzaile honen arduraduna naiz, eta gozamen hutsa da niretzat lan hori.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-04 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
Online zuzenean2024-05-31 arte2024-07-04 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak

Erlazionatutako beste ekitaldi batzuk