Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko

Nazio Batuen 2030 Agendan ez da lotzen garapen iraunkorra hizkuntza eta kultura aniztasunarekin, are gutxiago hizkuntza gutxiagotuekin. Aldiz, euskaldunok lotura hori eraikitzan ari gara euskararen biziberritzea eta giartearen garapena aldi berean landuta.  Hizkuntzaren garapen-indarra ikus daiteke beste zenbait herrialde edo hizkuntza-komunitateetan ere, adibidez, Kolonbiako nasatarren artean.

Erronka horri buruz jarduteko, nazioarteko hainbat adituren gogoetak ekarriko ditugu, horrela, gaiari buruzko lanak biltzen dituen liburu baten aurkezpenaz gain, Euskal Herriko, Latinoamerikako eta Afrikako (Kameruneko) adibideak aurkeztuko dira ikastaroan.

Patxi Baztarrika Galparsoro

Andoaingo Udala

Hizkuntza politika eta plangintzan aditua. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua UPV-EHUn. Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna da gaur egun (1980az geroztik). Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde izan da zortzi urtez (2005-2009 eta 2012-2016). NPLD-ren presidente 2015-2017 urtealdian (Network to Promote Linguistic Diversity – Hizkuntza aniztasuna sustatzeko sare europarra). EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kide hamabi urtez (2005-2017). Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide (1990-1995), Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabinete buru (1999-2003) eta Donostiako Udaleko zinegotzi (2003-2007). Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako "Hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen iraunkorra" liburuko kapitulu baten egilea da.

Gabriel Delmon Djomeni

University of Dschang, Assitant Lecturer in Linguistics
(Dschang, Cameroon)

Djomeni doktorea Hizkuntzalaritzako irakasle laguntzailea da Dschangeko Unibertsitatean, Afrikako Ikasketen eta Globalizazioaren Sailean. 2012an doktoretza lortu zuen Yaundé I Unibertsitatean (Kamerun). Bere ikerketak eta argitalpenak hizkuntza gutxituei eta biziberritzeari, ama-hizkuntzan oinarritutako hainbat hizkuntzatako hezkuntzari eta hizkuntzalaritzari buruzkoak dira. Halaber, Sadembouo irakaslearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntzaren Ondareari buruzko UNESCO Katedraren "hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria" liburuaren kapitulu baten egilea da.

Itziar Idiazabal Gorrotxategi

UPV/EHU

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); Genebako Unibertsitatean doktorea psikolinguistika alorrean. Bere ikerketak haur elebidunen hizkuntza jabekuntzaz, euskararen azterketa diskurtsiboaz, eta irakaskuntza elebidun nahiz eleanitzari buruzkoak dira. Irakasle konbidatua izan da Virginia University, Université de Genève, CEETUM (Université de Montreal), eta Universidad del Atlántico (Colombia)n, besteak beste. Euskalgintzan hainbat erakundetan parte hartzen du, eta Euskaltzain urgazlea da. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra sortu zuen 2007 urtean eta bertako kide izaten jarraitzen du.

Ane Ortega Etcheverry

Ortegak Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Masterra Warwickeko Unibertsitatean egin zuen Itzulpengintzaren Ikasketetan, eta doktorea da Soziolinguistikan eta Hispaniar Ikasketetan Londreseko Unibertsitatean. Egun Begoñako Andra Mari Magisteritza Eskolako (BAM) irakasle titularra da, non Lehen Hezkuntzako graduan irakasten duen. Bere lan esperientzian azpimarratu daiteke gaztelania atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan Bretania Handian, eta HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Bere irakaskuntza testuinguru elebidun/eleanitzetan hizkuntzaren didaktikan zentratzen da eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan. Ikerketari dagokionez, hizkuntza gutxituen soziolinguistikaren arloan eta testuinguru eleanitzetan hizkuntzaren irakaskuntzan zentratzen da. Ortegak ELEBILAB ikerketa taldeko eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako kidea da.

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko

Nazio Batuen 2030 Agendan ez da lotzen garapen iraunkorra hizkuntza eta kultura aniztasunarekin, are gutxiago hizkuntza gutxiagotuekin. Aldiz, euskaldunok lotura hori eraikitzan ari gara euskararen biziberritzea eta giartearen garapena aldi berean landuta.  Hizkuntzaren garapen-indarra ikus daiteke beste zenbait herrialde edo hizkuntza-komunitateetan ere, adibidez, Kolonbiako nasatarren artean.

Erronka horri buruz jarduteko, nazioarteko hainbat adituren gogoetak ekarriko ditugu, horrela, gaiari buruzko lanak biltzen dituen liburu baten aurkezpenaz gain, Euskal Herriko, Latinoamerikako eta Afrikako (Kameruneko) adibideak aurkeztuko dira ikastaroan.


Kolaboratzaileak