Elkarrizketa bat, gure kontzientziak pizteko.

Matt McGrath, 2019an Ingurumen Komunikazioko Biophilia Saria jaso zuena, eta Pedro Jordano, 2018an Natura Baliabideen Zientzia eta Teknologietako Alejandro Malaspina Ikerketako Sari Nazionala jaso zuena, kliman eta biodibertsitatean gertatzen ari diren aldaketa globalei buruz mintzatuko dira modu zehatzean eta irisgarrian, eta, zeharka, erronka ekologikoei eta klimatikoei buruz. Bizitzen ari garen krisi ekologiko globala eta berau ezagutarazteko moduaren garrantzia azpimarratuko dituzte.

Pedro Diego Jordano Barbudo

CSIC research professor

Pedro Jordano biologoa eta CSICen ikerketa irakaslea da Doñanako Estazio Biologikoan. Aniztasun biologikoa (biodibertsitatea) ikertzen du bereziki, ikuspegi ekologikotik eta ebolutibotik. Entzute handiko sariak jaso ditu Estatuan eta nazioartean, hala nola Natura Baliabideen Zientzia eta Teknologietako Alejandro Malaspina Ikerketako Sari Nazionala (2018), Luis Balaguer-Ekosistemak Saria (2018), Britainiar Ekologia Elkartearen Marsh Saria (2016), Jaime I.a Erregea Saria (2014) eta Estatu Batuetako Ekologia Elkartearen Mercer Saria (2008).

Matt McGrath

Environmental Communication

Matt McGrathek teknologia aldizkarien editore gisa hasi zuen bere lan ibilbidea. 1997an BBCko Radio 5 irratian hasi zen, zientzian eta teknologian espezialista gisa, eta 2006an BBCko zientzia eta ingurumen erreportari bihurtu zen; 2012an ingurumen berriemaile gisa hasi zen, eta gaur egun zeregin horretan jarraitzen du. 2010-2011n Massachussetts Institute of Technology-n (MIT) egonaldi bat egin zuen Knight Science Journalism beka lortu ondoren (zientzia eta ingurumen kazetaritzaren arloko beka entzutetsuena da). Ingurumen erreportari gisa askotariko gaiak jorratu ditu, hala nola lehen elikagai transgenikoen merkaturatzea, edo klima aldaketaren gailurrak eta txosten zientifikoak; biodibertsitatearen krisiarekin batera, garrantzi handikotzat jotzen du azkeneko gai hori. McGrathen kazetaritza lana, online nahiz telebista kateen bidez gauzatutakoa, erreferentzia da mundu osoko milioika pertsonarentzat, ingurumen gai globalei buruzko informazio zehatza eskaintzen baitu.

Elkarrizketa bat, gure kontzientziak pizteko.

Matt McGrath, 2019an Ingurumen Komunikazioko Biophilia Saria jaso zuena, eta Pedro Jordano, 2018an Natura Baliabideen Zientzia eta Teknologietako Alejandro Malaspina Ikerketako Sari Nazionala jaso zuena, kliman eta biodibertsitatean gertatzen ari diren aldaketa globalei buruz mintzatuko dira modu zehatzean eta irisgarrian, eta, zeharka, erronka ekologikoei eta klimatikoei buruz. Bizitzen ari garen krisi ekologiko globala eta berau ezagutarazteko moduaren garrantzia azpimarratuko dituzte.


Kolaboratzaileak