Sinposioa hiru aditu hauek elkarrekin zuzenduko dute: James Lingwood arte garaikideko aditua −Artangel erakunde artistikoaren zuzendaria eta sortzaileetako bat−, Adolfo Uriarte geologo eta ozeanografoa −Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren zuzendaria−, eta Manuel Soto, Zelulen Biologiako katedraduna eta Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroko zuzendariordea (Plentziako Itsas Estazioa EHU).

Cristina Iglesias egilearen parte-hartzearekin, arte, geologia, ozeanografia eta ekologian adituak diren talde batek "naturatik", "harkaitzetik", "itsasotik" eta "artetik" sortzen diren ideiak gurutzatuko ditu, artistak Donostiako Udalaren enkarguz egin duen HONDALEA lana inspiratzen duen unibertso sortzailean murgiltzeko. Sinposioa itxi ondoren, ekainaren 5etik aurrera, herritar guztientzat zabalik egongo da obra.

Topaketa akademikoa ekainaren 3an eta 4an izango da Donostiako Aquariumean. Bertan zientzia-arloko hizlari batzuk ere izango dira: Asier Hilario, Zumaiako Flyscheko Geoparkeko zuzendaria eta Geologia-ondarean, Geoparkeetan, Geokontserbazioan eta Geoturismoan nazioarteko esperientzia handia duen geologoa; Carlos Duarte, BBVA Fundazioaren Jakintzaren Mugak Saria, Kontserbazioaren Ekologia eta Biologia kategorian; Penelope Curtis, arte garaikideko aditua, eta Russel Fergusson, UCLAkoa (Kaliforniako Los Angeleseko Unibertsitatea) eta Cristina Iglesiasen obra oso ondo ezagutzen duena.

"Hondalea" lanak badiaren erraietan murgiltzen gaitu eta Kontxa inguratzen duen arte zirkulua osatuko du, Peña Gantxegiren eta Eduardo Chillidaren "haizearen orrazia", "Flemingi omenaldia" eta Jorge Oteizaren “Construcción Vacía/ Eraikuntza Hutsa” lanekin.

Otros artículos de interés

Kolaboratzaileak