Itzuli

Erronka azkar eta ondo inbertitzea da, benetan mugikortasunaren ahalmen eraldatzailea duten proiektueta

Ministerioa bera ere eraldaketa-prozesu honetan murgilduta dago, badakigu aurkezten zaizkigun erronka sozial eta teknologikoetara egokitu behar dugula eta gizartearen beharrei erantzun behar diegula. Kontua ez da soilik azpiegiturak egitea, kontua ez da errealitatetik aldentzea, kontua ekoizpen-sare osoari eragiten dion erregulazio eraldatzailea sortzea da.

Eraldaketa horren barruan, Ministerioa hiru tresnarekin ari da lanean. Xedea, mugikortasun-estrategia; erregulazioa eta finantzaketa, hau da, Europako NextGen Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana.

Planak jarduera ekonomiko eta sozial orori eragiten dio. Garraio eta Mugikortasun Ministerioak hiru osagarri kudeatuko ditu.

Hiri-inguruneetan mugikortasun jasangarria, segurua eta konektatua eta hiriarteko garraioaren mugikortasuna lortzeko 13.200 milioi euro baino gehiago emango dira 4 urtean. Eragin antiziklikoa duten inbertsio historikoak izango dira. Asmoa da epe laburrerako ondorioak izatea eta, gainera, jarduera epe ertain eta luzerako ere bideratzea. Autonomia erkidegoekin, udalekin eta enpresa pribatuekin batera kudeatzea izan da laguntza honen ezaugarrietako bat.

Ministerioaren berezko inbertsioetara bideratutako 7.600 milioietatik, 3.600 udalentzako (1.500), Autonomia Erkidegoentzako (1.000) eta enpresa pribatuentzako (1.000) dirulaguntza eta laguntzetara bideratuko dira. Ministerioaren berezko inbertsioen artean, zatirik handiena trenbide-sistemak eramango du, aldirietako sarearen aldeko apustu garbia eginez, hiri- eta metropoli-inguruneetan garraiatzeko sistema gisa sendotu nahi baita (1.500 milioi). “Modalitate hau oso garraiobide erakargarri egin behar dugu herritarrentzat. Garraio erraza, erosoa eta segurua.”

María José Rallok udalek jasoko dituzten laguntzen helburua azaldu du. Lehenik eta behin, emisio txikiko eremuak ezartzeko laguntzak eman eta kudeatzen laguntzea. Auto partikularraren kalterako izango den garraio-sistema sustatzea. Hiri gehienak autoaren inguruan sortu dira. Eremu publikoaren %70 autoarentzat da egun. Eredua aldatu egingo da. Hirugarren helburu gisa, garraio publikoa oro emisio gabekoa izatea eta azkenik, sistema digitalizatzea.

Hiri bateko airearen kalitatea ez da deskarbonizazioan soilik oinarritzen. Airearen kalitatea hirietako bizi-kalitatea ere bada. “Europako Batzordearen aurrean, jarduera horiek airearen kalitatean eta zarataren murrizketan eragina dutela justifikatu behar dugu.”

Irailaren 30a arte, tokian tokiko erakundeek beren proiektuak aurkezteko epea dute. 50.000 biztanletik gorako udalerriak (emisio txikiko eremuak ezartzera behartuak) edo baldintza jakin batzuetan 20.000 biztanlekoak. Hautaketa norgehiagoka eginen da, eta horregatik adierazi du Garraio eta Mugikortasuneko idazkari nagusiak: “Proiektuen heldutasuna funtsezkoa da. Inbertsioek benetan eraldatzaileak izan behar dute, eta puntuazioaren %40 heldutasun mailaren araberakoa da. Ez dute balio “PowerPoint”ek, atzean ezer ez duten edo praktikan jarri ezin diren proiektuek.

“Plana aurrekaririk gabeko aukera bat da, eta, horri esker, mugikortasunaren eraldaketa digital eta jasangarrirako behar diren inbertsio guztiak azkartu ahal izango ditugu. Denok ibili behar dugu bizkor. Kooperatu edo huts egingo dugu. Eragile publiko eta pribatu guztiekin koordinatuta lan egitn eta gizarte osoa inplikatzen saiatu behar dugu.

Horri buruz María José Rallok esan zuen jakitun direla gara gaur egun proiektuak gizartean onartzen ez badira ez direla aurrera ateratzen.

Azkar eta ondo inbertitzea da erronka, potentzial eraldatzailea benetan duten proiektuetan. Ondo eta denon artean egin behar dugu.