Urte bukaerara iritsi baina lehen 75.000 eta 100.000 otordu artean jaso eta emango ditu Orekak, 150 eta 200.000 € arteko balioa duten 30 tona jaki, hain zuzen.

Haien eginkizuna bete duten eta alferrik eralgitako jakien pilara gehitu ez diren 30 tona jaki.

Orekak Bizkaia, Galizia eta Madrilen egiten du lan. Lehen saiakerak covid aurreko garaian egin ziren 2020. urte hasieran, eta berrogeialdiaren ondoren sortu zen enpresa, ekainean. “Prozesuak eta garapen teknologikoa zehazteko, eta berrezarkuntza kolektiboko enpresei zerbitzuak eskaintzen hasteko urtea izan zen”. Enpresa hauek lan gehiago edukitzen hasi dira pandemiak ekarritako murrizketak direla medio, eta honek, Orekaren lan kopuruan eragina eduki du, bezero kopuruak gora egin baitu puntu geografiko berrietan.

Elika Fundazioak antolatutako elikagai soberakinak emateko praktika egokiei buruzko tailerrean Oreka izan da ikusi dugun adibideetako bat.

Enpresa hau Denis Ugalde eta Víctor Alonsok daramate aurrera. Onuradunak jantoki sozialak dira. Bost erakunde dira oraingoz, baina gehiago izango dira, elikagaien bankuekin sortzen ari diren akordioei esker sare berriak eraikitzen ari baitira.

Denis Ugaldek, sortzaileetako batek, alderdi guztientzako elikagaien segurtasunean eta kudeaketa logistikoan trazabilitate osoa lortzeko erabilitako teknologian oinarritzen zuen Orekaren lana, ez baita erraza: “elikagai-soberakinak kontsumituko diren lekuetara hurbiltzea. Eskaintza eta eskaria gardentasun eta segurtasun osoz hurbiltzen eraginkorrak izatea”.

Zirkuitua mugikorrekin eta WEBaren bitartez sortzen da. Aplikazioei esker, elikagaien bilketa programatu daiteke, enpresa emailearen tipologia, produktua eta formatua aztertu ondoren. Enpresek soberan dutena kargatzen dute aplikazioan, eta erakunde onuradunek badakite zer iritsiko zaien. ”24-48 orduren buruan jasotako janari guztia jantoki sozialetan jan da”. Denis de Ugaldek kateko puntu guztietan hondakinak daudela esan zuen. “Dei askoren ondotik, eta astun samarrak izan ondoren, kolektibitateen sektorea hartu dugu ardatz, hau da, sukalde zentralak edo in situ sukaldeak, giza talde handietarako lan egiten dutenak, hala nola ospitaleetarako, ikastetxeetarako edo enpresetarako. Ekoizpen-bolumen handia dute eta elikadura-segurtasuneko arau zorrotzak betetzen dituzte. Auzolan eta Euskal Gastronomia izan ziren proiektuan konfiantza izan zuten lehen enpresak”.

Orekak dagoeneko sukaldatuta dauden elikagaiak jasotzen ditu enpresa hauetatik, ekoizpen bolumena kontuan hartuta egunero edukitzen baitute soberakin apur bat, eta egunean egunean txikia badirudi ere batu ezkero handi bilakatzen da kopurua. Kontsumitzailearengana iritsi daitezen superprodukzio horiek kudeatzen jakitea da erronka.

Sukalde emaileek soberakinen bilketa-zerbitzua ordaintzen dute, honela sortutako soberakinek zaborra ez den beste helmuga bat lortzen dute. Zerbitzu honek, gainera, hainbat onura dakarzkie enpresei, ingurumenean duten eragina murriztea, enpresaren eraginkortasuna areagotzea, ekoizpena murriztea edo egokitzeko datu gehiago edukitzea eta Erantzukizun Sozial Korporatiboa betetzeaz gain, dohaintzagatiko zerga murrizketez baliatzea “Oreka enpresaren balio-katean beste elementu bat bihurtzen da” esan zuen Denis Ugaldek.

Arantza Madariaga Elika Fundazioko zuzendariak Oreka bezalako enpresak sustatu nahi ditu, ezinbestekoa baita elikagaien dohaintzan trazabilitatea eta elikagaien segurtasuna etengabe bermatzea.

“Elikagai hondakinak sortzea ez da inork gustora egiten duen zerbait, baina enpresei soberakin horiek probesten lagundu egin behar zaie, ez baita hain erraza onurak kantoi guztietara iristea”. Sareak sortu behar dira. Soberakin horiek kentzea jarduera ekonomikoa ere bada, janari sobera duenaren eta behar duenaren arteko bitartekaritza-negozio berria.

Arantza Madariagak urrian Espainian onartutako lege-aurreproiektua ekarri zuen gogora, elikagaiak alferrik galtzeari aurre egiteko aurreproiektua, hain zuzen. Aurreproiektu horretan elikagai-kateko agente guztien dohaintza eta urtero sortzen duten elikagai-galera zein prebentzio-planak eta haien betetzea aztertzen dira. “Lan erantsia denez, Oreka bezalako enpresek soberakin horiek kudeatzen lagundu behar diete. Birziklatzetik negozio-aukera asko sortu ziren, baita elikagai-soberakinen kudeaketatik ere. “Gauzak ondo egiteko, inork galduko ez duela eta egindako esfortzuagatik saria lortuko dela bermatu behar da”.

Elikagai-hondarrak murriztea lan zaila da, eta hasi berri gara. Ona da jendea sortu duen zaborraz harro ez sentitzea, eta lagunduko diegu, baina ondo egingo dugu. Neurri legalak oso ondo egon daitezke, baina enpresei legeak eskatzen duena tresna egokiekin kudeatzen lagundu behar zaie.

Pandemiak Euskadiko elikagai-hondakinen errealitatearen diagnostikoa eten egin zuen. Urte honen amaieran, Elikak lehen mailako ekoizpenari, eraldaketari eta elikagaien banaketari buruzko datuak izango ditu, eta datorren urtean ostalaritzari eta etxeei buruzko datuak ezagutuko ditugu. Fundazio gisa, elikagaien segurtasunari ez ezik, elikadura “osasungarria eta jasangarria izateari erreparatzen zaio”. Jasangarritasunaren ikuspegitik, kontsumo arduratsua sustatu nahi da, elikagaien ekoizpenak hasieratik bertatik izan behar du jasangarri. Elikadura-kate osoak jasangarria izan behar du; izan ere, nekazaritzako elikagaien kate iraunkorrak dira. Europatik datokigun dimentsio globala da. Baserritik mahaira. Gauzak ez dira iada beste era batera ulertzen. Gurpil moduan egin behar da lan, hemen erabili ezin dena han aprobetxatzen, azken hondakina ahalik eta txikiena izan dadin, animalietan edo bioerregaietan berrerabiltzeko ahalegin guztiak eginez.

Kalitate estandarrek fruta itsusia ere barne hartu behar dute, besteak beste, ekoizten dutenek itsusia eta oso osasungarria dela dakitelako. “Kontsumitzaileak produktu naturala zuhaitzetik edo baratzetik nola ateratzen den ikasi behar du". Agian, pedagogiak haurrei esnea tetrabrik batetik ateratzen ez dela esatetik haratago jo beharko luke.

Elika, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa den aldetik, ez dator bat eremu publikoan hozkailuak jartzen dituzten ekimenekin, ez baitu bere proiektuen segurtasuna eta trazabilitatea inork bermatzen. Ez gaude edonork jaso dezakeen janari abandonatuaren ideiarekin ados. Segurtasun baldintza egokiak bermatzen dituen arduradun bat egon behar da beti. Elikagaien trazabilitatea erabat bermatu behar dugu".

Beti egon dira fede onez dohaitzak egiten dituztenak, baina behar bezalako higiene eta osasun baldintzak betetzen direla ziurtatu behar dugu, emaileei eta hartzaileei gerta dakizkiekeen arazoak saihesteko. Ez legoke ongi arazo bat konpontzeko beste batzuk sortzea.

Gauzak ondo egitea eta hori posible egingo duten enpresak sortzea da helburua.

Otros artículos de interés

Kolaboratzaileak