UPV/EHUren Uda Ikastaroen edizio askotan aztertu izan dira krisi klimatikoa eta haren ondorioak; BBVA Fundazioarekin bat eginez, zeinak, duela bi hamarkadatik, iraunkortasunean eta, bereziki, biodibertsitatearen kontserbazioan eta klima-aldaketan lan egiteko lehentasunezko erdigune bat du, eta adituen sarea Donostia Sustainability Forumarekin lotuko du.

Aurten beste urrats bat egin da eta euskal erakundeen babesarekin (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saila, IHOBEren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundia – Naturklima, eta Donostiako Udala), iraunkortasunaren inguruko programazio espezifiko bat sortu ahal izan da UPV/EHUren Uda Ikastaroen markoan.

Irailetik aurrera, doako hainbat jarduera eskainiko ditugu online formatuan, nahi duten pertsona guztientzat:

Irailak 3. Hezkuntza iraunkortasunaren oinarrizko zutabeetako bat da. Khan Academy-k irakaskuntza unibertsalaren eremuan duen esperientziari buruz mintzatuko dira Salman Khan, akademiaren fundatzailea eta Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzesa Saria 2019, eta Javier Aizpurua, CFM Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) euskal zientzialari nabarmena.

Irailak 10. Rafael Bengoa, nazioartean osasunaren munduan entzute handia duena eta Obama presidentearen aholkulari izan zena, osasun jasangarriaren inguruko bere gogoetez mintzatuko zaigu.

Irailak 14. José María Monevak, Erakundeen Gizarte Entzukizunean adituak, gaur egungo pandemia GJHen lorpenean izaten ari den eta izango dituen ondorioak aztertuko ditu.

Irailak 16. Matt McGrath, BBCko ingurumen berriemailea, nazioarteko erreferenteetako bat da gaur egun planetaren ingurumen egoeraren dibulgazioan. McGrathek BBVA Fundazioaren Ingurumen Komunikazioko I. Biophilia Saria jaso zuen bere lanagatik. Matt McGrathek eta Pedro Jordano CSICen Ikerketako irakasleak egungo pandemiaren osagai ekologikoa aztertuko dute, ikertzaileen nahiz komunikatzaileen ikuspegitik.

Irailak 25. Abiatzear gauden trantsizio energetikoan erresistentzia asko egongo dira, baina, era berean, aukera handiak ekarriko dizkigu. Enrique Monasteriok, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) Garapeneko eta Berrikuntzako zuzendariak, gauza asko ditu kontatzeko horri buruz.

Urriak 1. Ia ziurtasun osoz esan daiteke krisi klimatikoaren eraginez piztu dela iraunkortasunaren munduarekiko interesa herritarrengan. Maria Jose Sanz, BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroaren zuzendaria, bizi dugun unearen eta krisi honetan espero dezakegunaren xehetasunez hitz egin diezagukeen pertsonarik egokienetako bat da.

Gainera, iraunkortasunaren inguruko Uda Ikastaroek osatzen dute programa:

Ingurumen iraunkortasunaren eremuan, klima aldaketari aurre egiteko neurriak aztertuko ditugu: baliabide naturalen kudeaketa, biodibertsitatearen kontserbazioa, nekazaritzako elikagaien sektorearen erronkak, energia berriztagarriak, eraikuntza eraginkorra eta jasangarria, eta pertsonen mugikortasuna.

Iraunkortasun sozialaren ikuspegitik, aztertuko ditugu ingurumen hezkuntzaren aukerak, elkarlanaren balioak herri txikietan, adinekoen zaintzaren garrantzia, edo hizkuntza eta kultura gutxituen ikusgaitasuna.

Iraunkortasun ekonomikoari dagokionez, desorekei eta gizarte kohesioaren galerari aurre egiteko planteamenduei begira jarriko gara, gizarte erantzukizun korporatiboko eta gizarte kontabilitateko eskakizunekin.

Gure proposamen guztien xehetasunak http://www.donostiasustainabilityforum.eus webgunean daude.

Otros artículos de interés

Kolaboratzaileak